22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onestea hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2023ko azaroaren 16an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatik tributuak ez diren ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari.

Onespenaren erabakia 250. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2023ko abenduaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituta, behin betiko onetsita gelditu da ordenantza eta testu osoa argitara ematea agindu da, egokiak diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 22an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TRIBUTU IZAERA EZ DUTEN ONDARE-PRESTAZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA. 2024

Xedea, aplikazio eremua eta izaera

1. artikulua.

Ordenantza honek hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tarifak arautzen ditu, eta Iruñerriko Mankomunitatean integraturik dauden Udalen lurralde barrutietan aplikagarria izanen da, baldin eta zerbitzua egiazki burutzen bada.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean –Kontzeju batean edo zenbaitetan– ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

Zerbitzu horiek Iruñerriko Zerbitzuak SA (IZSA) sozietateak eman eta kudeatzen ditu, Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera.

2. artikulua. Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tarifak tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak dira.

Emandako zerbitzuak

3. artikulua.

Ematen diren zerbitzuak, Ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira, hori guztia Iruñerriko Mankomunitatean hondakinak kudeatzea arautzen duen Ordenantzarekin bat eginez:

1. Etxeko hondakin solidoen nahitaezko harrera, bilketa, garraioa eta ondoko balioztapen edo hustuketa zerbitzuen eskuragarritasuna edota erabilpena, Hiri Hondakinei buruzko Legearen eta Iruñerriko Mankomunitatearen HHS-en Kudeaketa Arautzeko Ordenantzaren kariaz sortzen direnak.

2. Ondoko zerbitzuen prestazioa:

a) Etxeko hondakinak balorizatu eta ezabatzeko instalazioetan hondakinak hartzea.

b) Hildako etxeko animaliak jasotzea, garraiatzea eta deuseztatzea.

c) Ekitaldietarako edukiontziak eta ontziak kokatu, kendu eta deskargatzea.

d) Obra, ekitaldi eta abarrengatik edukiontziak eta barandak kendu/lekualdatzea eta berriro jartzea.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua.

1. 3. artikuluaren 1. atalean definitutako zerbitzuei dagozkien tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ordaintzera beharturik daude pertsona fisiko zein juridikoak, hala nola egoneko herentziak, ondasun elkargoak eta beste entitateak, izaera juridikoa izan gaberik ere, baldin eta, zerga ezar dakiekeen unitate ekonomiko edo ondare berezitua osatzen badute, edozein tituluren kariaz etxebizitza, lokal, establezimendu edo zentrorik erabiltzen badute, eta haien onura edo mesederako zerbitzua modu orokor eta beharrezkoan ematen edo prestatzen bada. Onuraduna ezaguna ez den kasuetan, direlako higiezinen jabeak izanen dira ordaintzera behartuak, haiek kuotak dagokien onuradunengana berrezarri ahal dituztelarik.

2. 3.2 artikuluan ezarritako prestazioak direlakoetan, ordaintzera behartuak izanen dira honakoak:

3.2.a) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Hondakinak Tratamendu Zentroan jasotzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

3.2.b) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Zerbitzua ematea eskatzen dutenak. Ez dira zerbitzu honen ordaintzera beharturik egonen Mankomunitatean integratuta dauden entitate lokalak.

3.2.c) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Ekitaldi bakoitzerako zerbitzua eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak. Ez dira behartuta egongo zerbitzu hau ordaintzera Mankomunitatearen barnean dauden toki erakundeak.

3.2.d) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Edukiontziak kentzeko eta berriro jartzeko zerbitzua eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak. Ez dira behartuta egongo zerbitzu hau ordaintzera Mankomunitatearen barnean dauden toki erakundeak.

Kuotaren oinarria

5. artikulua.

1. 3. artikuluaren 1. atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, kuota zehazten deneko oinarria, era orokor batez, I. eranskinean ageri diren erabilpenaren araberako tarifa multzoetako ondasun higiezinen balioaren batura izanen da, fakturatzen ari den ekitaldiko une bakoitzean Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan ageri denean (erregistro-balioa).

Ondasun higiezinen bat delako Erregistroan balioztaturik ez dagoen kasuan, 7.1 b) artikuluan ezartzen denari jarraituko zaio.

"Hondakin sortzaile handien" kasuan, halakotzat hartuko baitira bi edukiontzi edo gehiago behar izaten dituzten ordaintzaileak, oinarria astero sortutako hondakinen bolumenari dagokiona atxikiko zaie.

Bilketa konpaktazio gabeko kaxa bitartez egiten den kasuetan oinarria biltzeko diren kaxen kopuruarekin bat etorriko da.

2. 3. artikuluaren 2,a) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria isurkinaren pisua izanen da.

3. 3. artikuluaren 2,b) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria hildako animalia ale bezainbesteko izanen da.

Tarifak

6. artikulua.

1. 3.1 artikuluan bildua den zerbitzuaren kasuan, eta erabilerari dagokion koefizienteaz zuzenduriko bere oinarriaren gainean, I. Eranskinean erabilera bakoitzarentzat ezarri den tarifa aldakorra aplikatuko da, kuotaren zati aldakorra izanik. Hau ez zaie aplikagarri "hondakin sortzaile handiei".

2. 3.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuen kasuan oinarriei Eranskineko D, H, I eta J ataletan ageri diren tarifak aplikatuko zaizkie.

Kuota

7. artikulua.

1. a) 3.1 artikuluan aurreikusten den zerbitzurako aterako den kuota osoa, zati aldakorra eta I. eranskinean ageri den kuota finkoaren batura izanen da. Ezin izanen da ezein kasutan ere kuota osoa erabilpen bakoitzeko kuotaren zenbatekoa baino handiagoa izan.

"Hondakin sortzaile handiek" kuota bakarra ordainduko dute, zenbatekoak I. eranskinean agertzen baitira.

1. b) Zergapeko hiri-unitateei Hiriko Lurralde Kontribuzioaren ondorioetarako oinarri zergagarririk atxiki ez zaien kasuan, aterako den kuota, tarifa aldaezina eta Eranskinean ageri den tarifa aldakorraren batura izanen da, ezarritako erabilpenen arabera.

2. 3.2 artikuluan bilduak diren zerbitzuendako kuota aurreko artikuluan aipatzen diren tarifak aplikatzearen kariaz sortzen dena izanen da.

8. artikulua.

Kasu bakoitzean aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

Sortzapena

9. artikulua.

1. 3.1.) artikuluan aipatzen diren zerbitzuendako ezarririko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak lauhileko natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira.

Zerbitzua jasotzen hasten diren erabiltzaileentzat, zerbitzua jasotzen hasten direneko egunean gertatuko da sortzapena, nolaz eta ordaintzera beharturik dagoenak bakarrik fakturazio-epea bukatzen den arteko egunei dagokiena ordain dezan.

2. Gainerako beste zerbitzu guztiengatik ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak interesdunak eskaera egiten duen momentuan edo zerbitzuaren prestazioa burutzen denean (3.2. b art.).

Ordainarazpena

10. artikulua.

Ordenantza honen bidez erregulatzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak hilabeteko edo lau hilabeteko alditan ordainaraziko dira.

Diru-bilketa

11. artikulua.

1. 3.1. artikuluan aurreikusten diren zerbitzuak emateaz sortzen diren zorrak "jakinerazpen gabekotzat" kontsideratuak izanen dira, zerga-ordaintzaile errolda batetatik sortuak direlako.

2. Ordenantza honetan artikuluan aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, ordaindu behar direneko lauhileko naturaleko lehen hilabetearen lehenbiziko egunean jakinarazitzat emanen dira. Data horretatik aurrera hilabeteko epea kontatzen hasiko da, ordainketa egiteko.

3. Ezarritako epean ordainduak ez diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoei dagozkien zenbatekoak legezko urteko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berantze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

12. artikulua.

Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboendako, beraiek seinalatutako Banku edo Aurrezki Entitatean eta kontuan zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe geratu diren kasuetan, IZSAren Bulegoetan.

13. artikulua.

Nahiz eta 10.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, eraikina erabiltzearen eskubidea deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak diruak ordaintzera beharturik dagoenari itzuli beharko zaizkio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ordenantza hau, I.I.A, I.I.C, I.I.G, I.I.H.4 eranskinetan eta II. eranskinean araututakoa izan ezik, horiek 2024ko maiatzaren 1ean hartuko baitute indarra.

I. ERANSKINA.–I. HONDAKINEN KUDEAKETA ZERBITZUA, NAHITAEZKOHARRERAPEKOA

A.–Erregimen orokorra - Urteko tarifak- Zenbatekoak eurotan.

ERABILPENAK

KOEF. ZUZ.

KUOTAREN OINARRIARI
APLIKATZEKO TARIFA
ALDAKORRA

KUOTA
FINKOA

KUOTA
MAXIMOA

1 (***)

1

%0,134

57,65

156,43

4. Etxebizitzak (*)

96. Estudioa

92. Landetxea (**)

2

2

%0,249

321,65

1.063,31

9. Lokal komertzialak, elikadura izan ezik (finantza-entitateak barne)

3

4,25

%0,262

337,74

1.996,87

9. Elikadurako lokal komertzialak

30. Kasinoa

34. Festa aretoa

43. Jatetxea

44. Kafetegia, taberna

42. Egoitza

55. Ospitalea

56. Klinika

59. Kuartelak

60. Kartzelak

4

1

%0,262

337,74

1.996,87

41. Hotela

4.1

1

%0,262

156,54

1.406,97

45. Ostatatze-jarduera (ostatua/aterpea/etxebizitza turistikoa/landetxea/kanpina)

5

1

%0,262

337,74

4.159,98

10. Industria-lokalak

12. Industria-nabea

13. Industria-biltegia (****)

14. Aldagelak-jantokia

61. RENFEren geltokia

62. Bodega kooperatiboa

87. Garajea, gelak

90. Hornitegia

93. Laborategia

94. Autobusen geltokia

6

1

%0,178

136,33

1.225,30

17. Bulegoak

102. Biltzeko lokalak (txokoak, adingabeen aisia-lokalak, hainbat kultutarakoak, kultura-elkarteak...)

104. Erabilera partikularreko biltegia (*****)

7

1

%0,178

55,01

302,91

7. Erabiltzen ez diren etxabeak

103. Lokal itxia

8

0,25

%0,202

63,17

302,91

18. Bulego publikoa

19. Udaletxea

20. Auzitegia, epaitegia

27. Liburutegia

28. Museoa

29. Kultura etxea

49. Kulturako erlijio etxeak edo eguneroko erabilpenekoak

91. Alderdi politikoen egoitzak

9

1

%0,202

265,38

1.116,47

21. Unibertsitatea

22. Institutua

23. Lanbide eskola

24. OHO eskola

25. Kolegio ikastetxea

26. Haurtzaindegia

31. Antzokia

32. Zinema-aretoa

33. Auditoriuma

35. Zezen-plaza

36. Estadioak

37. Kiroldegiak

53. Babes-etxeak

46. Elkarteak

54. Komentuak

57. Anbulatorioa

58. Sorostokia

(*) Koefiziente zuzentzaileak udalerrika aplikatuz (II. Eranskina).

(**) Tarifa hori izanen da baldin eta hondakinen bilketa egiten bada 300 metroko edo gutxiagoko distantzia batean, jabetza pribatuaren eta publikoaren arteko mugatik.

(***) 95 euroko urteko kuota minimoa aplikatuz.

(****) Industria-biltegitzat hartuko dira Lurralde Aberastasuneko Erregistroan erabilera hori izendatuta dutenak eta bai trastelekuak alokatzea dutenak jarduera, erregistro horretan izendatuta duten erabilera gorabehera.

(*****) Erabilera partikularreko biltegitzat hartuko dira jarduera profesional eta ekonomikoetako salgaiak edo tresnak biltegiratzeko baliatzen diren eta 200 metro koadroko edo gutxiagoko azalera duten higiezinak, establezimendu fisikorik ez dutenak eta ordaintzera behartuta dagoena pertsona fisikoa dena. Halaber, erabilera partikularreko biltegitzat hartu ahal izango dira, lokal itxi moduan edo erabilerarik gabeko etxabe moduan agertu arren, urte bateko epean lauhilekoko 10 m3-ko batez besteko kontsumoa baino handiagoa erregistratzen den higiezinak.

B.–Diru-behar handiko egoeran dauden zerbitzu-erabiltzaileentzako kuota berezia.

Ordenantza honetan arautzen den etxebizitza-erabilerari aplika dakiokeen prezioari dagokion kuota osoa era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izango da, kasu hauetan:

a) Kontratuaren titularra Errenta Bermatuaren edo Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren onuraduna denean.

b) Kontratuaren titularra kotizazio gabeko erretiro-pentsioen gaineko kenkariaren zenbatekoaren ordainketa aurreratuaren onuraduna denean. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legearen Testu Bateratuaren 68 bis artikuluan eta 110/2017 Foru Dekretuan, abenduaren 13koan, kenkari horien ordainketa aurreratua arautzen duenean, araututa dago, edo horiek indargabetuz gero, ordezten dituen araudian.

c) Kontratuaren titularra Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioaren arreta humanitarioko eta nazioarteko babeserako harrerako programen eskatzailea edo onuraduna denean. Kasu honen barnean daude agindu hauetan aurreikusitako aldi baterako babeserako eskatzaileak: PCM/169/2022 Agindua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez garatzen baita Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonen aldi baterako babesa aitortzeko prozedura, eta PCM/170/2022 Agindua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez kaleratzen baita Ministroen Kontseiluaren 2022ko martxoaren 8ko Akordioa. Akordio horrek luzatu egiten du 2022/382 (EB) Betearazpen Erabakia betez, 2022ko martxoaren 4ko Kontseiluarena, emandako aldi baterako babesa Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonentzat, Espainian babesa aurki dezaketenentzat.

Eskatzaileek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Errenta bermatuaren, bizitzeko gutxieneko errentaren edo kotizazio gabeko erretiro-pentsioen kenkariaren zenbatekoaren ordainketa aurreratuaren onuraduna dela egiaztatzen duten agiriak, Pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren Foru Legearen testu bategina onartzen duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 68. bis artikuluan araututa daudenak, eta bai 110/2017 Foru Dekretuan, abenduaren 13koan, kenkari horien ordainketa aurreratua arautzen duenean, edo, baliogabetuz gero, haiek ordezten dituen araudian onuraduna dena.

3. Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioaren arreta humanitarioko eta nazioarteko babeserako harrerako programen eskatzailea edo onuraduna dela egiaztatzen duten agiriak.

4. Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonen kasuan, babesa Espainian aurkitu dutenen kasuan, aldi baterako babeserako dagokien eskaera, eta, baliabide eskasia egiaztatzeko, baliabiderik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena.

5. titularraren eta prestazioaren onuradunaren erroldatze-ziurtagiria edo udal-erroldako bizikidetza-ziurtagiria.

Adierazitako agiri horiez gain, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak eskatzaileari dokumentazio osagarria eskatu ahal izango dio, eskatzaileak adierazitakoa behar ekonomikoko bere benetako egoerarekin bat datorrela egiaztatzeko helburuarekin.

Nolanahi ere, tarifa honen onuraduna izango da ordenantza honetan araututako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ordaindu behar dituena edo haren ezkontidea edo bizikidetza harreman analogoko pertsona, eta soil-soilik aplikatuko zaio familia-unitatearen ohiko etxebizitzari.

Tarifa hau 12 hilabeteko aldi baterako ematen da. Ordaindu behar duen obligaziodunari prestazioa ematea aldi luzeago baterako ezarri den kasuetan, tarifa emateko epea egokitu egingo zaio prestazioa ematearen epeari. Iruñerriko Zerbitzuak SAk, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izango du, eta baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei (hori egiteko emandako epeak igaro direnean) tarifa osoa aplikatuko die.

Ordenantza honetan arautzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoetatik edozeini dagokion kuota osoa era orokorrean aplikagarri den kuotari %10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izango da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

C.–Sortzaile handiak.

Zerbitzuaren erabiltzaileak hondakinen 12 m³ edo gehiagoko kantitatea sortzen badu astean, ondoan aipatzen diren urteko kuotak aplikatuko zaizkio (balio katastrala edozein delarik ere ezarriko direnak).

Astean 12 m³-raino

4.159,98 euro

12 m³-tik aurrera, asteko m³ bakoitzeko

513,07 euro/unitatea

D.–Edukiontzien aldi baterako erabilpena.

EDUKIONTZIA JARRI/JASOTZEA

DESKARGA BAKOITZEKO

3.200 l-ko edukiontzia

142,17 euro

56,91 euro

2.400 l-ko edukiontzia

99,52 euro

42,64 euro

1.000 l-ko edukiontzia

39,81 euro

18,49 euro

240 l-ko edukiontzia

13,52 euro

7,08 euro

Inauste eta lorezaintzako edukiontzia (7 m³)

100,00 euro

120 l-ko edukiontzien uztea 8,13 euro eguneko fakturatuko da.

E.–Obra, ekitaldi eta abarrengatik edukiontziak aldi baterako kentzea/lekualdatzea.

KENTZEA
ETA BERRIRO JARTZEA

LEKUALDATZEA
ETA BERRIRO JARTZEA

Edukiontzien gune estandarra (5 edukiontzi)

226,80 euro

113,40 euro

Edukiontzien gune berezia (5 edukiontzitik gora)

453,60 euro

170,64 euro

Baranda laburra

33,26 euro

Baranda luzea

59,16 euro

F.–Sortzaile handiak-trinkotu gabeko kaxa hertsiren bilketa.

10 m³ arte

284,36 euro/unitate/bilketa eguna

5 m³ arte edo zatia

142,17 euro/unitate/bilketa eguna

G.–Katastro balioztapenik ezean.

Higiezinei balio katastralik atxiki ez zaien kasurako, koadro orokorreko jarduera multzoei dagozkien ondoko kuota aldakorrak ezarriak dira.

Kuota 1

61,75 euro

Kuota 2

400,78 euro

Kuota 3

1.051,16 euro

Kuota 4

1.051,16 euro

Kuota 4.1

288,71 euro

Kuota 5

815,02 euro

Kuota 6

186,03 euro

Kuota 7

101,20 euro

Kuota 8

144,19 euro

Kuota 9

420,82 euro

H.–Tarifa guztiei dagozkien xedapenak.

1. Hondakin unitate sortzaile bakarrean erabilpen mota batzuk sar daitezkeen kasuetan, katastro unitate nagusitzat hartu denaren erabilpen kuota finkoa aplikatuko da. Nolanahi dela, Jatetxe, Festa Areto, Kafetegi Taberna, Hotel, Egoitza, Polikiroldegi, Kasino jardueretarako kuota finkoak kasu guztietan aplikatuko dira, hondakin unitate sortzaile bakar batean sarturik egon arren.

2. Iruñerriko Zerbitzuak SAko ikuskatzaileek aldez aurretik konprobatutakoan, tarifak, kuotak, erabilpena eta ordaintzaileak aldatu ahal izanen dira, hauek errealitateari egokitu ez edota erabilpen edo balio katastralik atxikirik ez duten kasuetan, konprobaturiko erabilpen erreala faktura dadineko moduan. Higiezinaren erabilpen aldaketa egiaztatuko balitz, moldaketa atzerako ondorioz egin liteke, erabilpen aldaketa ziurtatzen den momentutik alegia. Era berean, ordaindu behar duen obligaziodunak, edozein kasutan, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari jakinarazi behar dio higiezinaren erabilerarekin lotutako edozein aldaketa.

3. Ezarpena dagokien higiezinen kasuan, baldin eta bilketa tokitik 300 metro baino urrutiago egon edota iristeko edo maniobra egiteko zailtasunik badago, Ikuskapen Zerbitzuek iritzia eman eta gero, aplikatuko den tarifa soilik kuotaren oinarriari dagokion tarifa aldakorra izanen da. (I. Eranskina).

4. Erregimen orokorreko Gehieneko Kuota (7.1 art. 1 lerroaldea) 4.159,98 euro izanen da.

I.–HHTZ-ko hondakinen tratamendu zerbitzuaren erabilpena.

Paper eta kartoi besterik ez duten hondakinen tratamendua

11,79 euro/Tm.

Plastiko estalki-ontziak besterik ez diren hondakinen tratamendua

11,79 euro/Tm.

Beira estalki-ontziak besterik ez diren hondakinen tratamendua

11,79 euro/Tm.

Metal hutsez osatutako hondakinen tratamendua.

11,79 euro/Tm.

Egur hutsez osatutako hondakinen tratamendua

46,95 euro/Tm.

Hondakin onargarriak isurtzea, aurrekoak salbu

66,96 euro/Tm.

Gaikako bilketa edo ontzien gaikako bilketak dituzten toki-erakundeetatik datozen hondakinak

80,65 euro/Tm.

Erabilitako pneumatikoak, diametroa 1.400 mm baino handiagoa dutenak

801,68 euro/Tm.

J.–Hondakinak onartzea hhtz-ko garbigunean.

OBRA TXIKIETAKO ERAIKUNTZA HONDAKINAK

GEHIENEKO
KANTITATEA,
KUOTARIK GABE

KUOTA, GEHIENEKO KANTITATEA GAINDITZEN BADA (UNITATEKO EDO UNITATE FRAKZIOKO)

Leihoak

2 unit./emate/egun

67,10 euro/tm

Obra hondakin garbiak

200 kg/emate/egun

26,14 euro/tm

Zura

100 kg/emate/egun

46,95 euro/tm

Fibrozementua

25 kg/emate/egun

557,00 euro/tm

Igeltsuak, eskaiolak

100 kg/emate/egun

110,00 euro/tm

Koltxoiak

1unit./emate/egun

64,44 euro/tm

Sailkaezinak diren beste material batzuk

100 kg/emate/egun

64,44 euro/tm

K.–Hildako animalien jasoketa, garraioa eta deuseztapena.

160,32 euro/animalia.

L.–Lurpeko edukiontziak.

Urteko kostua honako formularen bitartez zehaztuko da kasu bakoitzean, plataforma jasotzaile bakoitzerako kalkulaturik:

Kostua = 271,94 euro (Fv + Fe + Fc + Fp)

Fv: Maiztasuna, organikoa-gainerakoa frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

Fe: Maiztasuna, ontzi frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

Fc: Maiztasuna, beira frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

Fp: Maiztasuna, Paper-kartoi frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.

M.–Despopulatzeko arriskuan dauden udalerri eta kontzejuetarako kuota berezia.

Despopulatzeko muturreko arriskuko edo arrisku biziko baldintzak betetzen dituzten udalerrietan kokatuta dauden higiezinetan, I. eranskineko 2., 3., 4., 4.1, 5. eta 6. taldeetako erabileretarako 3.1. artikuluko zerbitzuei aplikatzekoak zaizkien tarifei dagokien kuota osoa (III. eranskinean definitutakoak) izango da oro har aplikatzekoa den kuotaren %50 aplikatzearen emaitza den kantitatearen baliokidea.

II. ERANSKINA.–Udalez udaleko koefiziente zuzentzailea 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) aplikagarriA

Adios

0,77

Antsoain

0,69

Añorbe

0,87

Anue

0,78

Aranguren

0,67

Atetz

1,16

Barañain

0,69

Basaburua

0,94

Beraskoain

0,92

Beriain

0,77

Berriobeiti

0,68

Berriozar

0,72

Bidaurreta

0,78

Biurrun-Olkotz

0,88

Burlata

0,74

Ziritza

1,32

Zizur

0,69

Etxarri

0,86

Eguesibar

0,68

Eneritz

0,72

Esteribar

0,76

Etxauri

0,79

Ezkabarte

0,78

Galar

0,72

Goñi

2,15

Girgillao

0,89

Uharte

0,71

Imotz

0,78

Itza

0,77

Txulapain

0,76

Lantz

1,26

Legarda

0,93

Muruzabal

0,82

Noain (Elortzibar)

0,73

Odieta

0,82

Olaibar

1,22

Oltza Zendea

0,75

Ollo

1,68

Orkoien

0,74

Iruña

1,00

Tebas-Muru Artederreta

0,99

Tirapu

1,61

Ukar

0,74

Ultzama

0,78

Uterga

0,82

Atarrabia

0,67

Zabaltza

0,76

Zizur Nagusia

0,68

1 baino koefiziente zuzentzaile altuagorik ez da aplikatuko, baldin eta higiezinaren katastro balioa, 2024ko urtealdirako, 48.767,40 euro baino altuagoa bada.

2024ko ekitaldian balorazio txosten berri batek indarra hartzen badu, katastroko balioak aldatu diren neurri berean egokituko da udalerri horretako koefiziente zuzentzailea.

III. ERANSKINA.–DESPOPULATZEKO MUTURREKO ARRISKUAN EDO ARRISKU BIZIAN DAUDEN UDALERRIAK ETA KONTZEJUAK

I.I. M eranskinean jasotako hobariak aplikatzeko eraginetarako, despopulatzeko muturreko arriskuan eta arrisku bizian dauden udalerri eta kontzejutzat jotzen dira kilometro koadroko 25 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea dutenak.

Informazioa emate aldera, hauek dira:

–Argiñaritz (Girgillao).

–Anue.

–Atetz.

–Basaburua.

–Goñi.

–Imotz.

–Lantz.

–Ollo.

–Tirapu.

Une bakoitzean aplikatzekoa den indarreko zerrendak ordeztuko du udalerrien eta kontzejuen zerrenda hori, despopulatzeko arriskua duten eremuen mapan ondoz ondo sartzen joango diren aldaketak kontuan harturik.

Iragarkiaren kodea: L2401197