22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aldaketa, Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Sartagudako Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sartagudan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.

Iragarkiaren kodea: L2318474