1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
4391/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Laura Itoiz Marrauren andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (419/2023 prozedura arrunta).
Laura Itoiz Marrauren andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoari jarri du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Nafarroako Gobernuaren 2023ko uztailaren 5eko Erabakiaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezetsi baitziren Laura Itoiz Marrauen andreak maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa eta interesdun berak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Maiatzaren 25eko Foru Dekretuaren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, egonkortze-tasari zegokiona, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren bidez, bestalde, hainbat sarrera-deialdi onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuk salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Laura Itoiz Marrauren andreak aurkeztu eta 419/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Laura Itoiz Marrauren andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2318317