22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2024rako karga-tasak

Azagrako Udalak, 2024ko abenduaren 22an egindako osoko bilkura berezian, honako zerga-tasa hauek ezarri zituen 2024. urterako, jarraikiz martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa):

–Lurraren kontribuzioa: katastroko balioaren %0,275 urtean.

Erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2318480