22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udal Planeko S-2-1 unitatean (Gorraitz). Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen, 2023ko abenduaren 20ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi dela Udal Planaren aldaketa bat, Comunidad de Propietarios Centro Comercial Gorraizek sustatua, xede duena Gorraizko S-2-1 unitatean lurzatia banantzea, eraikinen oinplanoko gehieneko okupazioa arautzea eta erabilera publikoko zortasuna ezartzea.

Iragarki honen eranskinean dago Udal Planaren aldaketa hori.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2401207