22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onestea ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2023ko azaroaren 16an egindako saioan, hitzartu zuen hasiera batean onestea ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea.

Onespenaren erabakia 250. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2023ko abenduaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituta, behin betiko onetsita gelditu da ordenantza eta testu osoa argitara ematea agindu da, egokiak diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 22an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

UR-HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOZKION BESTE JARDUKETA ETA ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TRIBUTU IZAERA EZ DUTEN ONDARE-PRESTAZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA. 2024

I. TITULUA.–IRUÑERRIKO ZERBITZUAK SA-REN TRIBUTU IZAERA EZ DUTEN ONDARE-PRESTAZIO PUBLIKOAK, URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOKIONEAN

I. KAPITULUA.–XEDEA, APLIKAZIO EREMUA ETA IZAERA

1. artikulua. Ordenantza honek Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan ematen diren ur-hornidura, estolderia, saneamendu eta arazketa zerbitzuengatiko tarifak eta Uraren Ziklo Integralarekin lotuta ematen diren jarduerengatiko beste eskubide ekonomiko batzuk arautzen ditu, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura egiten edota ur-isurpenak biltzen diren beste haietan ere.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean –Kontzeju batean edo zenbaitetan– ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

Aipatutako zerbitzu eta eskubide ekonomiko horiek Iruñerriko Zerbitzuak SA (IZSA) sozietateak eman eta kudeatzen ditu, Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetan eta Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera.

2. artikulua. Ur-hornidura, estolderia, saneamendu eta arazketa zerbitzuengatiko tarifak eta gainerako eskubide ekonomikoak eta Uraren Ziklo Integralarekin lotuta ematen diren jarduerengatiko beste eskubide ekonomiko batzuk tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak dira.

II. KAPITULUA.–EMANDAKO ZERBITZUAK

3. artikulua. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur-hornidura edo/eta hondar-uren hustuketaren behin-behineko edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

Ez dira ordaintzekoak izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapideak eta burutzapena indarraldi mugagabeko kontratuetan, baldin eta titularitatea aldatzen ez bada, hala nola beste kontratu bateko titularitatearen aldaketa edo subrogazioa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 101. eta 102. artikuluek arauturikoarekin bat. Halaber, dagokion bajaren ondorengo 30 egun naturaleko epean egiten diren alta kasuetan, honetatik kanpo geratzen direlarik Ordenantza horren 98. artikuluko 1c, e eta f ataletakoren bat aplikatzearen ondorioz egindakoak. Era berean, baja eman zaion erabiltzaileak egunean eduki behar ditu IZSArekiko betebehar ekonomikoak behin igaro direnean bankuko helbideratzearen bidez ordaindutako fakturak itzultzeko legezko epeak.

e) Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

f) Ikuskapen-lana, enpresaren langileek burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa edo ez-betetzea gertatzen den kasuetan.

g) Ur-hornidura eteteko eta berriro konektatzeko lanak, Uraren Ziklo Integrala arautzeko ordenantzan zerbitzuak lortzeko ezarritako baldintzak ez betetzeagatik edo arau-hausteagatik ur-hornidura justifikatuta eten den kasuetan.

h) Ur-lotuneak egitea, bai edateko ura banatzeko sareetara, bai eta hondakin-urez husteko sareetara ere, kontagailuak kokatu eta ordeztea, edo beste lan batzuk, lan horiek IZSAk gauzatu behar dituen kasuetan.

III. KAPITULUA.–ORDAINTZERA BEHARTUAK

4. artikulua. Ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 3. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra. Kontraturik gabeko ur-hartunea baimentzeko eskaerak egiten badira, baimen hori eskatzen duenak ordaindu behar du.

b) Ordenantza honetako 3. artikuluaren e) eta h) ataletan zehazten diren zerbitzuak direnean:

b.1.) Etxebizitzetako ur-lotuneak: Etxebizitzen sustatzailea izanen da ordaintzera beharturik, eta, halakorik egon ezean, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatzeko unean egoera horretan dagoena.

Etxebizitza-promozioak. Nolanahi ere, eragileak eraikuntza-proiektua burutzea agindu lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakoetan, zenbatekoa eragilearengandik berreskura daitekeelarik.

b.2.) Merkataritza zentroetarako higiezinetako ur-lotuneak edo bulegoak dituzten eraikinetakoak, jarduketa bakarra eskatzen eta zenbait lokal hartzen dituztenak: sustatzailea izanen da ordaintzera beharturik, eta, halakorik egon ezean, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatzeko unean egoera horretan dagoena.

Gainerako ur-lotuneak: Ur-lotunea eskatu duenak, edo, halakotan, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatu dituenak.

c) 3. artikuluaren f) eta g) ataletan zehazten diren jardueren eta lanen kasuan, arau-haustea eragin duten edo hornidura eten zaien pertsona fisiko edo juridikoak.

Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan eta ordenantza honetako 3. artikuluko a), b), c) eta d) ataletan definitutako zerbitzuak erabiltzen direnetan, haiek ordaintzera behartuta egongo dira ikuskatzea egin den lursailen, eraikinen, establezimenduen, zentroen, lokalen eta gainerako higiezinen jabeak, baldin eta Uraren Ziklo Integrala arautzen duen ordenantzan zerbitzuak lortzeko ezarrita dauden baldintzak ez betetzeak edo zehapenaren xede den jarduketak onura egin badie eta ez bada egiaztatzen behar bezalako ardura. Modu frogagarrian egiaztatzen bada jarduketa horrek jabea ez den beste pertsona bati egin diola onura, hori izango da ordaintzera behartuta dagoena.

IV. KAPITULUA.–KUOTAREN OINARRIA

5. artikulua. 3. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 3. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuaren ur-emari nominalaren edo Q3 ur emari iraunkorraren araberako kuota finkoa, edo kontraturik gabeko ur-hartunea egiteko emandako baimen-motaren arabera.

b) 3. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura-kontadorearen ur-emari nominalaren edo Q3 ur emari iraunkorraren araberako kuota finkoa.

c) 3. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

d) 3. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa, kontagailuaren emari nominalaren edo hornidurako Q3 ur-emari iraunkorraren arabera.

e) 3. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: Ur-hartzearen edo deribazioaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, Eranskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen edo eta eraikinen motaren arabera.

f) 3. artikuluaren f) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.

g) 3. artikuluaren g) atalean ezarritako jardueretarako: justifikatutako etete baten ondoren hornidura berrezartzeko egin diren lanak.

h) 3. artikuluaren h) atalean ezarritako jardueretarako: kuota finkoa, egin beharreko lanaren arabera.

V. KAPITULUA.–TARIFAK

6. artikulua. Kuota kalkulatzeko oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, Eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

VI. KAPITULUA.–KUOTAK

7. artikulua. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.

8. artikulua. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

VII. KAPITULUA.–SORTZAPENA

9. artikulua. 1.–3. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak hil edo lauhileko natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxikitzen diren erabiltzaileendako ere, tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak atxikipena egiten den egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hil horri geratzen zaizkion egunen proportzio-zatia eta geratzen diren egunei dagokiena, fakturazio-aldia bukatu arteraino, ordain dezan.

Kontraturik gabeko ur-hartuneak eskatu dutenendako, tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ur-hartunea baimentzen den unean bertan sortuko dira.

2.–3. artikuluaren c) ataletan ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.

3.–3. artikuluaren d) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak edateko ur-hornidura edota hondar-uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4.–3. artikuluaren e) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortuko dira:

a) Eraikinetako ur-loturetan, eraikuntza lanerako lotura eskatzen den unean edo eraiketa lanetarako ur-hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta Ur-lotuneak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.

b) Bestelako ur-loturetan, delako lotura baimendua izan orduko.

5.–3. artikuluaren f) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, Enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

6.–3. artikuluaren g) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortuko dira hornidura berriz ezartzea baimentzen den unean, behin konpondu direnean etetea ekarri zuten arrazoiak.

7.–3. artikuluaren h) atalean ezartzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortuko dira eskatutako lanak egitea baimentzen den unean.

VIII. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

10. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:

1.–3. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren diru-sariak honela ordainaraziko dira:

a) 2,5 m³/h edo ur-emari nominal txikiagoko edo 4 m³/h edo ur emari iraunkor (Q3) txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lau hilabetean behin. Horrez gain, suteen kontra borrokatzeko kontsumoak kontrolatzeko kontagailuak kokatuta dituzten erabiltzaile guztiak sartuko dira, kontratatuta dagoen emaria edozein dela ere.

b) 2,5 m³/h baino ur-emari nominal handiagoko edo 4 m³/h edo ur emari iraunkor (Q3) handiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, baita kontraturik gabeko ur-hartuneak eskatu dituzten erabiltzaileen kasuan ere, hilabetean behin.

2.–3. artikuluaren d), e), g) eta h) ataletan aurreikusitako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.

3.–3. artikuluaren f) atalean aurreikusitako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.

IX. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

1.–Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 3. f) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2.–3. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3.–3. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurreikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 egun naturaleko epean ordaindu beharko baitira.

4.–3. artikuluaren e) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin Ur-lotunea egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, obrarako hornidura-kontratua eratzen den momentuan ordaindu beharko dira.

5.–3. artikuluaren f) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aurrera kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

6.–3. artikuluaren g) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira.

7.–3. artikuluaren h) atalean aurreikusten diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira.

8.–Ezarritako epean ordainduak ez diren tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoei dagozkien zenbatekoak urteko legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berantze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

12. artikulua. 1.–Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako Banku Entitatean eta kontuko zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, Iruñerriko Zerbitzuen Bulegoetan.

2.–Nahiz eta 9.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, kontratuaren deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak ordaintzaileari itzuli beharko zaizkio.

II. TITULUA.–SANEAMENDU KANONARI BURUZ

13. artikulua. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondar-uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean arauturik dago.

14. artikulua. Kanonaren zenbatekoa 34/2013 Foru Legearen, azaroaren 26koaren, arabera geldituko da finkatuta. Foru lege horrek, hain zuzen, 10/1988 Foru Legea, abenduaren 29koa, Nafarroako Hondakin Uren Saneamendukoa aldatzen du.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ordenantza hau, 1.1, 1.2 eta 1.3 eranskinean araututakoa izan ezik, horrek 2024ko maiatzaren 1ean hartuko baitu indarra.

1. ERANSKINA.–TARIFAK

1.–3.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

1.1. Kuota finkoak hornidura: ezarritako kontagailuaren ur-emari nominalaren edo ur emari iraunkorraren (Q3) arabera.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA (Q3)

LAUHILEKOKO KUOTA

1,5 m³/ordu arte

2,5 m³/ordu arte

12,35 euro

2,5 m³/ordu arte

4,0 m³/ordu arte

30,50 euro (*)

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua (edo baliokidea Q3 ur emari iraunkorrean) ezarririk dagoen kasuetan, betiere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da. Kanpo uzten dira etxebizitzen eraikinetako zerbitzuetako eta gune komunetarako eta berokuntza eta ur beroko instalazioetarako hornidurak.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA (Q3)

HILEKO KUOTA (**)

3,5 m³/ordu arte

6,3 m³/ordu arte

26,75 euro

6 m³/ordu arte

10 m³/ordu arte

39,38 euro

10 m³/ordu arte

16 m³/ordu arte

57,16 euro

15 m³/ordu arte

115,05 euro

25 m³/ordu arte

152,68 euro

40 m³/ordu arte

283,20 euro

60 m³/ordu arte

395,39 euro

100 m³/ordu arte

618,04 euro

150 m³/ordu arte

1.505,76 euro

250 m³/ordu arte

1.792,49 euro

400 m³/ordu arte

2.793,38 euro

(**) Hornidura zerbitzuaren kontrol orokorreko arrazoiak direla-eta, IZSAk instalatu ahal izango du erabiltzaileak eskatutako ezaugarriez bestelakoak dituen beste kontagailu bat, baldin eta horrek ez badu eragiten kontratatutako zerbitzua ematean kalitatea galtzea. Kasu horretan, erabiltzaileari eragindako eta ordainarazitako kuota finkoa izango da ordenantza hau indarrean sartzen denean dagoena.

1.2. Suteetarako ur-hargune zigilatuengatiko kuotak.

Kuota finkoak, ur-lotunearen diametroaren arabera.

UR-LOTUNEAREN DIAMETROA

LAUHILEKOKO KUOTA

30 mm are

13,74 euro

40 mm-koa

26,40 euro

50 mm-koa

41,19 euro

65 mm-koa

55,18 euro

80 mm-koa

103,10 euro

100 mm-koa

144,32 euro

125 mm-koa

226,81 euro

150 mm-koa

556,75 euro

200 mm-koa

659,11 euro

250 mm-koa

1.029,91 euro

1.3. Kuotak sarean kontraturik gabeko ur-hartunea izateagatik.

Kuota finkoak, emandako baimen-motaren arabera.

UR-HARTUNEA

HILEKO KUOTA

Ureztatze-ahoko hartunea

26,75 euro

Ura zisternetan kargatzea

38,20 euro

2.–3.b) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

2.1. Kuota finkoak-saneamendua, estolderia.

Ezarritako hornidura-kontagailuaren ur-emari nominalaren edo ur emari iraunkorraren (Q3) arabera.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA (Q3)

LAUHILEKOKO KUOTA (**)

1,5 m³/ordu arte

2,5 m³/ordu arte

12,35 euro

2,5 m³/ordu arte

4,0 m³/ordu arte

30,50 euro (*)

(*) 1,5 m³/ordu,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua (edo baliokidea Q3 ur emari iraunkorrean) ezarririk dagoen kasuetan, betiere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, edo bestela etxeko erabilpena edo ureztapen pribaturako esklusiboki, hots, 4.3 tarifa konbinatukoa 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da. Kanpo uzten dira etxebizitzen eraikinetako zerbitzuetarako eta gune komunetarako eta berokuntza eta ur beroko instalazioetarako hornidurak.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA (Q3)

HILEKO KUOTA (**)

3,5 m³/ordu arte

6,3 m³/ordu arte

26,75 euro

6 m³/ordu arte

10 m³/ordu arte

39,38 euro

10 m³/ordu arte

16 m³/ordu arte

57,16 euro

15 m³/ordu arte

115,05 euro

25 m³/ordu arte

152,68 euro

40 m³/ordu arte

283,20 euro

60 m³/ordu arte

395,39 euro

100 m³/ordu arte

618,04 euro

150 m³/ordu arte

1.505,76 euro

250 m³/ordu arte

1.792,49 euro

400 m³/ordu arte

2.793,38 euro

(**) Hornidura zerbitzuaren kontrol orokorreko arrazoiak direla-eta, IZSAk instalatu ahal izango du erabiltzaileak eskatutako ezaugarriez bestelakoak dituen beste kontagailu bat, baldin eta horrek ez badu eragiten kontratatutako zerbitzua ematean kalitatea galtzea. Kasu horretan, erabiltzaileari eragindako eta ordainarazitako kuota finkoa izango da ordenantza hau indarrean sartzen denean dagoena.

3.–3.c) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak- kontsumoa.

3.1. Kuota aldakorra: m3-ko prezioa.

Tarifa 1.–Etxeko erabilpena, zerbitzu publikoko erabilpena (Administrazio Publikoak) eta gizarte-interesekoa eta iturriak

0,3548 euro

Tarifa 2.–Industria erabilpena, merkataritza erabilpena, nekazaritza eta abeltzaintza erabilpenak eta suteen aurkako erabilpena

0,5394 euro

Tarifa 3.–Ureztapen pribatuko erabilpena eta aisia-baratzetako erabilpena

1,0372 euro

Tarifa 4.–Erabilpen konbinatuen tarifak

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena

4.2. Etxekoa-Merkataritza

14 m³/hil arte

0,3548 euro

14 m³/hil arte

0,3548 euro

14-25 m³/hil

0,5394 euro

Gainerako kontsumoa

0,5394 euro

Gainerako kontsumoa

1,0372 euro

4.3. Etxekoa-ureztapena

4.4. Merkataritza-ureztapena

14 m³/hil arte

0,3548 euro

12 m³/hil arte

0,5394 euro

Gainerako kontsumoa

1,0372 euro

Gainerako kontsumoa

1,0372 euro

Tarifa 5.1. Zerbitzu publikoko erabilpena (Iruñerriko Udal Zerbitzuak)

0,3300 euro

Tarifa 5.2. Eremu publikoak ureztatzeko erabilpena

0,3879 euro

Tarifa 5.3. Udalaren ureztatze-erabilpena

0,3709 euro

Tarifa 6.–Mankomunatu gabeko Udal-Entitateei eman ur-hornidura -zisterna bidezko hornidura barne

0,4278 euro

Tarifa 7.–Obrak burutzeko erabilpena, behin-behineko zerbitzu berezitako erabilpena, eta zisterna bidezko hornidura

0,9362 euro

Tarifa 8.–Ezkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak

0,1774 euro

8. tarifa (ezkutuko ur-ihesengatik gertatutako kontsumoak) aplikatuko da ordainarazpen-aldi bakoitzean (hilekoa edo lauhilekoa) kontsumoa 50 m³ baino handiagoa den kasuetan, eta lehen 50 m³ horiek kontratatutako tarifaren arabera fakturatuko dira. Ordainarazpen-aldietako bakoitzerako irakurketa-indizerik ez dagoen kasuetan, erregistratutako kontsumoa hainbanatu egingo da igarotako ordainarazpen-aldien artean. Tarifa hau aplikatzea ez da 8 hilabete baino gehiagoko epe baterako izango, ordainarazpena lau hilean behin egiten den kasuetan, ez eta 2 hilabete baino gehiagoko epe baterako, ordainarazpena hilean behin egiten den kasuetan, kontsumoak normalizatutzat jotzen diren likidazioaren aurretiko likidaziotik aurrera zenbatuta, eta ondorengo zirkunstantzia guztiak gertatzen direlarik egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:

1. Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.

2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

3. Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehieneko epean egina beharko du.

Tarifa hau aplikatzeko eskaera 12 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, instalazioa konpondu den datatik aurrera zenbatzen hasita. Data hori egiaztatuta utzi beharko da aurkezten den dokumentazioan.

3.2. Kuota aldakorra lehorteetan.

Lehorte larri eta muturrekoetan, alde batera utzirik erabilera murrizturen bat salbuetsi ahal izatea, tarifa-emendatze hauek aplikatuko dira kuota aldakorrean:

3. tarifa. Ureztapen pribatuko erabilpena eta aisia-baratzetako erabilpena: indarrean dagoen tarifa boskoiztu egingo da.

4.1, 4.3 eta 4.4 tarifak. Erabilpen konbinatuen tarifak: ez da aldatuko tarifetako bakoitzaren lehen blokea (14 m³/hil arte 4.1 eta 4.3 tarifetan, eta 12 m³/hil arte 4.4 tarifan). Gainerako kontsumoetarako emendatzea hau izango da: indarrean dagoen tarifa boskoiztea.

5.2 tarifa. Eremu publikoak ureztatzeko erabilpena: indarrean dagoen tarifa boskoiztu egingo da.

5.3 tarifa. Udalaren ureztatze-erabilpena: indarrean dagoen tarifa boskoiztu egingo da.

8. tarifa. Ezkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak: indarrean dagoen tarifa boskoiztu egingo da.

Gainerako tarifak ez dira aldatuko lehorte larri eta muturrekoetan.

3.3. Mugagabeko iraupena duen hornidura eta saneamendu kontratu batengatiko zerbitzuen erabilpenean erabilera aldaketa egiaztatuko bada, Iruñerriko Zerbitzuak SAk tarifa aldatzeari ekingo dio, nolaz eta begiraturiko benetako erabilera fakturatzeko xedeaz.

4. 3.d) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. kontratazioa.

KONTAGAILUAREN EMARI NOMINALA

EMARI IRAUNKORRA (Q3)

KUOTA

2,5 m³/ordu arte

4,0 m³/ordu arte

160,84 euro

3,5 m³/ordu arte

6,3 m³/ordu arte

201,06 euro

6 m³/ordu arte

10 m³/ordu arte

241,27 euro

10 m³/ordu arte

16 m³/ordu arte

321,69 euro

10 m³/ordutik aurrera

402,12 euro

Suteak itzaltzeko instalazioetarako ur-hornidura kontratatzea egiteko beharrezkoak diren jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen zenbatekoa, ur-lotunearen diametroa, deribazioa edo, egokia bada, kokatutako kontagailua gorabehera, 160,84 euro izango da.

Despopulatzeko muturreko arriskuko edo arrisku biziko baldintzak betetzen dituzten udalerrietan kokatuta dauden higiezinetan, hornidura- eta saneamendu-zerbitzuak kontratatzeari aplikatzekoak zaizkion tarifei dagokien kuota osoa (2. eranskinean definitutakoak) izango da oro har aplikatzekoa den kuotaren %0 aplikatzearen emaitza den kantitatearen baliokidea.

5.–3.e) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. ur-hartzeko lotura-eskubidea.

5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur hartzeko lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:

LOTUNEAREN DIAMETROA

BASE euro

KOEFIZIENTE ZUZENTZAILEA

(1") arte

25 mm

845,75 euro

Etxebizitza libreak eta prezio mugatuko libreak (*)

0,45

(1" 1/4)

30 mm

1.600,42 euro

BOE (*)

0,3

(1"1/2)

40 mm

3.202,49 euro

Prezio tasatuko etxebizitzak eta eraikinak berritzea (*)

0,35

(2")

50 mm

4.915,50 euro

Lursaila duen etxebizitza (BOE izan ezik)

0,8

65 mm

6.548,00 euro

Lotune eskaerak, sareak berritzeagatik

0,8

80 mm

8.181,36 euro

Industria, merkataritza eta igerileku pribatuak

1

100 mm

11.462,33 euro

Nekazaritza eta abeltzaintza

Aisiarako baratzeak

125 mm

21.509,10 euro

Jabari publikoko ondasunak, erabilera edo zerbitzu publikokoak

0,2

150 mm

43.817,27 euro

Interes sozialeko erabilerari atxikitako higiezinak

200 mm

78.565,01 euro

Obrak eta behin-behineko erabilera, iragankorra. Gehienez 2 urte

250 mm

122.754,75 euro

Ureztatze pribatua

2

–Ateratzen den zenbatekoa %40az gehitua izanen da Ur-lotunea bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako den kasuetan.

5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako Ur-lotunea egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

UR-LOTUNEAREN DIAMETROA

ZENBATEKOA

80 mm artekoa

464,52 euro

100 mm

843,54 euro

125 mm

1.323,67 euro

150 mm edo handiagoa

3.250,26 euro

5.3. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko ur-lotunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakoetan 1 koefizientea aplikatuko delarik.

5.4. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.

5.5. Ur-lotune bati edo ur-lotune deribatu bati koefiziente zuzentzaile bat baino gehiago aplikagarri zaionetan, zerbitzuan erabilera desberdinak batera egiten direlako, lotura-eskubideen zenbaketa lotura horretatik hornitzen diren etxebizitza guztien gainean koefiziente zuzentzaileak aplikatzean ateratzen den batuketa izanen da, koefiziente bakoitza erabilerak duen proportzioan.

5.6. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotunea egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:

a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa globalaren %50ari dagokiona izanen da. Kasu honetakotzat hartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.

b) Saneamendu sarera lotura batua (hondar-ur eta euri-urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

LOTUNEAREN DIAMETROA

OINARRIAK

160 mm

431,35 euro

200 mm

1.201,18 euro

250 mm

1.909,14 euro

315 mm

2.960,49 euro

400 mm

4.804,71 euro

500 mm

7.505,48 euro

Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.

c) Hondar-ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurreikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.

Despopulatzeko muturreko arriskuko edo arrisku biziko baldintzak betetzen dituzten udalerrietan kokatuta dauden higiezinetan, behin betiko hargune-eskubideei (obrak eta behin-behineko erabilera kanpo utzita) aplikatzekoak zaizkien tarifei dagokien kuota osoa (2. eranskinean definitutakoak) izango da oro har aplikatzekoa den kuotaren %50 aplikatzearen emaitza den kantitatearen baliokidea.

6.–3.f) artikuluan aurreikusitako jarduerak.

Egindako ikuskapen bakoitzarengatik 77,00 euro.

7.–3.g) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

Egindako etete eta berriro konektatze lan bakoitzarengatik 71,00 euro.

8.–3.h) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

8.1. Lotuneak eta konexioak egitea.

8.1.1. Ur hornidurako lotune berriak egiteko lanen tarifak.

a) Lotune berriak egiteagatiko tarifak. Lan normalizatuak diren kasuetan, hau da, lotunearen luzera osoa 15 metro baino handiagoa ez den kasuetan eta eskatzaileari edo egin beharreko obraren izaerari egotzi ezin zaizkion alderdi bereziak batera gertatzen ez direnetan, prezio itxi moduan tarifen taula hau aplikatuko da, egin beharreko lotunearen diametroaren arabera:

LOTUNEAREN DIAMETROA

TARIFA EUROTAN

(15 m ARTE)

25 mm (1")

717,18 euro

30 mm (1 ¼")

706,88 euro

40 mm (1 ½")

812,31 euro

50 mm (2")

947,66 euro

80 mm

2.360,89 euro

100 mm

2.436,20 euro

150 mm

3.086,32 euro

200 mm

3.836,78 euro

250 mm

5.214,04 euro

300 mm

6.812,36 euro

300 mm-tik gorako lotuneak: aurrekontu itxi baten arabera fakturatuko dira. Lan horretarako egingo da aurrekontua (materialen kontsumoa, makineria, eskulana, zerbitzua eta gastu orokorren eragina) eta formalki onartuko du eskatzaileak.

Lotunearen luzera gainditzen delako ordaindu beharreko gehigarriak. Lan normalizatuak diren kasuetan baina egin beharreko lotunearen luzera osoa 15 metro baino handiagoa den kasuetan, aurreko a) paragrafoan jarri den tarifen taula aplikatuko da, baina gehigarri bat gehitu beharko zaio aipatutako 15 metroak gainditzen dituen metro lineal edo frakzio bakoitzeko, beheko taula honen arabera:

LOTUNEAREN DIAMETROA

GEHIGARRIA (EUROAK), 15 METROAK
GAINDITZEN DITUEN METRO BAKOITZEKO

25 mm (1")

6,13 euro

30 mm (1 ¼")

9,63 euro

40 mm (1 ½")

14,80 euro

50 mm (2")

23,04 euro

80 mm

36,98 euro

100 mm

36,48 euro

150 mm

57,92 euro

b) Eskatzaileari edo egin beharreko obraren izaerari egotzi ezin zaizkion alderdi bereziak batera gertatzen ez diren lanak. Lan horretarako aurrekontu itxi baten arabera fakturatuko dira (materialen kontsumoa, makineria, langileak, zerbitzuak eta gastu orokorren eragina), bezeroak onartutako aurrekontua, eta, horrenbestez, ez dira aplikatuko lehenago adierazi diren tarifak.

c) Kontagailuak instalatu behar izatea ez dago kontuan hartuta aurreko tarifa horietan, eta, beraz, instalatu behar badira, bereiz ordaindu behar da (ikusi 2. atala), kontagailurako 55 cm x 25 cm-ko erregistro homologatua bezala (158,04 euro), 600 mm-ko diametroko hornitze markoa eta estalki zirkularra (167,91 euro) eta maniobra tranpa (19,80 euro).

8.1.2. Galeriara konektatzeagatiko tarifak.

Lotunearen behin betiko konexioa Iruñeko Alde Zaharreko zerbitzuen galeriara, helburu horretarako dagoen aurreinstalazioa erabilita eta barne hartuta ebakitze giltza jartzea eta konexionatua galeriaren barnean eta galtzadako giltza baliogabetzea eta horren kutxatila, 1.054,25 euroko tarifaren arabera fakturatuko da.

8.1.3. Saneamendu sarera lotuneak egiteko daratulu zuloak egiteagatiko tarifak.

Saneamendu sarera lotuneak egiteko daratulu zuloak egiteko lanetan, tarifa hauek aplikatuko dira modu finkoan eta behin betikoan, lotunearen diametroaren arabera:

LOTUNEAREN DIAMETROA

TARIFA EUROTAN

160 mm

171,05 euro

200 mm

177,98 euro

250 mm

185,33 euro

8.1.4. Lotuneen adarrak egiteagatiko tarifa.

Lotune nagusia egiteaz gain (1.1 atalean adierazi diren tarifak aplikatuko lirateke) aldi berean lotunearen adar bat egitea eskatzen den lanetan, aplikatuko litzatekeen tarifa hau izango litzateke, egindako adar bakoitzarengatik eta haren diametroaren arabera:

LOTUNEAREN DIAMETROA

TARIFA EUROTAN

25 mm (1")

541,96 euro

30 mm (1 ¼")

521,31 euro

40 mm (1 ½")

660,77 euro

8.1.5. Lotuneen behin-behineko murrizteak.

Lotune nagusia egiteaz gain (1.1 atalean adierazi diren tarifak aplikatuko lirateke), lotunearen behin-behineko murriztea eskatzen den kasuetan (ohikoa izaten da urbanizatze obretan, murriztea eskatzen baita obretako ur hornidurarako), aplikatuko diren tarifak hauek izango da, 25 mm-ko (1") edo 30 mm-ko (11/4") diametrora murrizteetarako:

TARIFA EUROTAN

Murriztea, 100 mm-ko hoditik

431,84 euro

Murriztea, 80 mm-ko hoditik

347,21 euro

Murriztea, 50 edo 40 mm-ko hoditik

195,76 euro

8.1.6. Lotuneak buxatzea.

Erabiltzen ez diren lotuneak nahi eta nahi ez buxatzea erabakitzen den kasuetan eta eskatzaileari edo egin beharreko obraren izaerari egotzi ezin zaizkion alderdi bereziak batera gertatzen ez direnetan, prezio itxi moduan tarifen taula hau aplikatuko da, buxatu beharreko lotunearen diametroaren arabera. Dena den, prezioek ez dute barne hartzen beharrezkoak diren obra zibilak (lur erretena egitea, ixtea eta/edo berriro zolatzea), eta eskatzaileak ordaindu beharko ditu horiek:

LOTUNEAREN DIAMETROA

TARIFA EUROTAN

25 mm eta 50 mm artean (1" eta 2" artean)

382,62 euro

80 mm

257,23 euro

100 mm

260,46 euro

150 mm

287,30 euro

200 mm

350,55 euro

250 mm

370,03 euro

300 mm

357,67 euro

8.1.7. Konexioak.

Taula desberdinak aplikatuko dira, egin beharreko lanaren arabera:

–Egin beharreko lana bada gure sareetako adar bat desbideratzea, "T" moduan konektatzea, 1.1 puntuan lotuneetarako adierazi diren tarifak aplikatuko dira. Konektatu beharreko hodien diametroa desberdina bada, adar berriaren diametroaren arabera baloratuko da, baldin eta diametro hori 400 mm-koa edo txikiagoa bada. Handiagoa bada, balorazio espezifikoa egin beharko da.

–Egin beharreko lana linean konektatzea bada, diametro handieneko hodiari dagozkion tarifak aplikatuko dira, taula honen arabera:

DIAMETROA

TARIFA EUROTAN

80 mm

618,82 euro

100 mm

695,70 euro

150 mm

888,24 euro

200 mm

914,70 euro

250 mm

1.264,20 euro

300 mm

1.524,52 euro

350 mm

1.506,67 euro

400 mm

2.123,14 euro

8.1.8. Hodien ibilbideak desbideratzeko eta berregituratzeko lanak, beste hirugarren batzuek eskatutakoak, beren eraikitze premietarako.

Beste batzuek eskatutako lanak, lotune berriak egitea izan gabe, eta IZSAko langileek hodien ibilbideak desbideratzeko eta berregituratzeko lanak egin behar izatea dakartenak, eskatzaileen eraikitze premietarako badira, fakturatuko dira, izaten ahal den kasu jakin bakoitzean batera gertatzen diren gorabeherak desberdinak direnez, lan horretarako aurrekontu itxi baten arabera (materialen kontsumoa, makineria, langileak, zerbitzuak eta gastu orokorren eragina). Eskatzaileak formalki onartu beharko du aurrekontu hori.

8.2. Kontagailuak.

8.2.1. Kontagailu berriak instalatzea.

13 eta 100 mm arteko kalibreko kontagailu berrien instalazio eta hornidura tarifak taula honen arabera aplikatuko dira. Tarifek ez dute barne hartzen kontagailuaren kalibre edo luzera berrietara egokitzea. 100 mm-tik gorako kalibreen kasuan eta instalazioak egokitzeko, berariazko balorazioa egingo da, instalatu beharreko kontagailuaren ezaugarrien arabera.

1. Multzoa: kontagailuak, errakoreetara konexioa dutenak.

KALIBREA,
mm-TAN

KONTAGAILU MOTA

TARIFA EUROTAN

13

lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

65,45 euro

20

lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

79,67 euro

25

lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

136,60 euro

25

lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

173,13 euro

25

bolumetrikoa

173,13 euro

25

estatikoa

173,13 euro

30

lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

192,00 euro

30

lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

236,61 euro

30

bolumetrikoa

236,61 euro

30

estatikoa

236,61 euro

40

lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

296,89 euro

40

lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

385,40 euro

40

bolumetrikoa

385,40 euro

40

estatikoa

385,40 euro

50*

lastertasuna, zurrusta askoko motakoa

508,97 euro

50*

lastertasuna, zurrusta bakarreko motakoa

636,64 euro

50*

estatikoa

636,64 euro

(*) Neurri berezia. Hori instalatzeko, aurretik IZSAren baimena behar da.

2.–Multzoa: kontagailuak, bridetara konexioa dutenak.

KALIBREA,
mm-TAN

KONTAGAILU MOTA

TARIFA EUROTAN

50

lastertasuna, woltman motakoa

636,64 euro

50

estatikoa

1.638,00 euro

65

lastertasuna, woltman motakoa

750,55 euro

65

estatikoa

2.077,61 euro

80

lastertasuna, woltman motakoa

809,74 euro

80

estatikoa

2.296,02 euro

100

lastertasuna, woltman motakoa

875,86 euro

100

estatikoa

2.940,01 euro

8.2.2. Kontagailuak aldatzea 55 x 25 edo 50 x 21 cm-ko erregistro homologatuetan.

Kontagailuari aurreko eta atzeko balbulak handitzeko edo murrizteko lanak erregistro homologatuetan prezio hauek aplikatuta fakturatuko dira (prezioek ez dute barne hartzen kontagailuaren prezioa):

Handitzea 13/15etik 20 mm-ra: 282,28 euro.

Txikitzea 20tik 15/13 mm-ra: 277,55 euro.

Txikitzea 25etik 13/15/20 mm-ra: 292,04 euro.

8.2.3. Irrati moduluak kontagailuetarako.

IZSAk urrutiko irakurketarako sistema jartzea erabakitzen duen kasuetan, kontagailuetarako irrati moduluz hornitzeak eta hori instalatzeak 87,00 euro balioko du.

Modu gehigarrian, 65,00 euro gehiago ordaindu beharko dira, modulu igorleaz hornitze eta hori instalatze gisa, irrati moduluaren eta kontagailuaren artean konexionatuko eta/edo bihurketako bitarteko elementuak behar diren kasuetan (kable igorleak edo bihurgailuak).

9.–Kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden zerbitzu-erabiltzaileentzako kuota berezia.

Ordenantza honetan arautzen diren etxeko edo etxeko-ureztatzeko tarifetako hornidura- eta saneamendu-zerbitzuak emateari aplikatzekoak zaizkion prezioen kuota osoa era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izango da, kasu hauetan:

a) Kontratuaren titularra Errenta Bermatuaren edo Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren onuraduna denean.

b) Kontratuaren titularra kotizazio gabeko erretiro-pentsioen gaineko kenkariaren zenbatekoaren ordainketa aurreratuaren onuraduna denean. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legearen Testu Bateratuaren 68 bis artikuluan eta 110/2017 Foru Dekretuan, abenduaren 13koan, kenkari horien ordainketa aurreratua arautzen duenean, araututa dago, edo horiek indargabetuz gero, ordezten dituen araudian.

c) Kontratuaren titularra Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioaren arreta humanitarioko eta nazioarteko babeserako harrerako programen eskatzailea edo onuraduna denean. Kasu honen barnean daude agindu hauetan aurreikusitako aldi baterako babeserako eskatzaileak: PCM/169/2022 Agindua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez garatzen baita Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonen aldi baterako babesa aitortzeko prozedura, eta PCM/170/2022 Agindua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez kaleratzen baita Ministroen Kontseiluaren 2022ko martxoaren 8ko Akordioa. Akordio horrek luzatu egiten du 2022/382 (EB) Betearazpen Erabakia betez, 2022ko martxoaren 4ko Kontseiluarena, emandako aldi baterako babesa Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonentzat, Espainian babesa aurki dezaketenentzat.

Tarifa honi heldu ahal izango diote, aurreko baldintza horietako bat beteta, Errenta Bermatuaren jasotzaile izateko eskubidea ematen duten zenbatekoen berdinak edo txikiagoak diren baliabide ekonomikoak, une bakoitzean indarrean dagoen legeriak finkatzen dituenak, dituen familia-unitate bateko kide direnek.

Eskatzaileek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Errenta bermatuaren, bizitzeko gutxieneko errentaren edo kotizazio gabeko erretiro-pentsioen kenkariaren zenbatekoaren ordainketa aurreratuaren onuraduna dela egiaztatzen duten agiriak, Pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren Foru Legearen testu bategina onartzen duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 68. bis artikuluan araututa daudenak, eta bai 110/2017 Foru Dekretuan, abenduaren 13koan, kenkari horien ordainketa aurreratua arautzen duenean, edo, baliogabetuz gero, haiek ordezten dituen araudian onuraduna dena.

3. Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioaren arreta humanitarioko eta nazioarteko babeserako harrerako programen eskatzailea edo onuraduna dela egiaztatzen duten agiriak.

4. Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonen kasuan, babesa Espainian aurkitu dutenen kasuan, aldi baterako babeserako dagokien eskaera, eta, baliabide eskasia egiaztatzeko, baliabiderik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena.

5. Kontratuaren titularraren eta prestazioaren onuradunaren erroldatze-ziurtagiria edo udal-erroldako bizikidetza-ziurtagiria.

Adierazitako dokumentazioaz gain, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak eskatu ahal izango dio eskatzaileari dokumentazio osagarria, eskatzailea adierazitakoa bere behar ekonomikoko benetako egoerarekin bat datorrela egiaztatze aldera.

Nolanahi ere, tarifa honen onuraduna izango da ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra edo haren ezkontidea edo bizikidetza harreman analogoko pertsona, eta soil-soilik aplikatuko zaio familia unitatearen ohiko etxebizitzari.

Tarifa hau 12 hilabeteko aldi baterako ematen da. Kontratuaren titularrari prestazioa ematea aldi luzeago baterako ezarri den kasuetan, tarifa emateko epea egokitu egingo zaio prestazioa ematearen epeari. Iruñerriko Zerbitzuak SAk, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izango du, eta baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei (hori egiteko emandako epeak igaro direnean) tarifa osoa aplikatuko die.

Tarifa honen onuradunak Iruñerriko Mankomunitatearen Uraren Ziklo Integrala kudeatzea arautzeko ordenantzan erabiltzaileentzat ezarritako betebeharrak bete behar ditu, bereziki 15.2 eta 15.3 artikuluetan jasota dauden betebeharrak: etxe barneko instalazioak begiratu, zaindu erabiltzea ahal den erarik txukunenean eta ur kontsumoa norberaren beharretara mugatzea, horrela kontsumo gehiegikeriarik suerta ez dadin. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak tarifa osoa aplikatuko die etxe barneko instalazioak beharrezkoa ez den kontsumo oro ekiditeko moduan edukitzeko betebeharra betetzen ez duten onuradunei, betebehar hori betetzeko emandako epeak igaro direnean.

10.–Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia.

Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari %10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

2.–ERANSKINA: DESPOPULATZEKO MUTURREKO ARRISKUAN EDO ARRISKU BIZIAN DAUDEN UDALERRIAK ETA KONTZEJUAK

Eranskin honetako 4. eta 5. puntuetan jasotako hobariak aplikatzeko eraginetarako, despopulatzeko muturreko arriskuan eta arrisku bizian dauden udalerri eta kontzejutzat jotzen dira kilometro koadroko 25 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea dutenak. Informazioa emate aldera, hauek dira:

–Girgillao.

–Goñi.

–Ollo.

–Getze Ibargoiti.

–Tirapu.

Une bakoitzean aplikatzekoa den indarreko zerrendak ordeztuko du udalerrien eta kontzejuen zerrenda hori, despopulatzeko arriskua duten eremuen mapan ondoz ondo sartzen joango diren aldaketak kontuan harturik.

Iragarkiaren kodea: L2401196