2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Lehenbizikoa.–Uharteko Udalak, 2023ko abenduaren 21eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantzan. Ordenantza hori 2016ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an. Hona hemen hartutako erabakia:
1. Udalaren kirol-eskola mankomunatuetan, erroldatu gabeko pertsonak erroldatutzat hartzen ahalko dira, eskola hori arautzen duen hitzarmenean ezarritakoaren arabera.
2. Gazteriaren arloko jardueretan, beste udal batzuekin modu mankomunatuan egiten direnean, Uharten erroldatuta ez dauden pertsonak erroldatutzat hartuko dira baldin eta beste udalerri sinatzaile batean erroldatuta badaude, akordio arautzailean ezarritakoaren arabera.
3. Gazte-lokalaren erabileran eta Gazteria Alorreko jardueretan, erroldatuta ez dauden lagun-taldeko gazteak ez "banantzearren", horiek ere lehentasun bera izanen dute izena ematean, baina ez ordaindu beharreko tasan: erroldatu gabekoen tasa ordainduko dute.
4. Udal zerbitzuek salbuespenak egiten ahalko dituzte, kasu jakin batzuetan, justifikatutako gizarte-irizpideen arabera (gizarte-, familia- edo ekonomia-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonak, baldin eta udal zerbitzuak edo Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea esku hartzen ari badira, prebentzioaren eta babesaren esparruan, edo gizarteratze-prozesurako onuragarritzat jotzen bada jarduera horietan parte hartzea).
5. Hiri-kanpamentuetan izena ematean, lehentasuna izanen dute gurasoak lanean dituzten pertsona erroldatuek, gainontzekoen aurrean, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko xedez.
6. Udal zerbitzuek salbuespenak egiten ahalko dituzte erroldatutako adingabeek izena emateko orduan, baldin eta genero-indarkeriaren zuzeneko edo zeharkako biktimak badira eta udal zerbitzuak esku hartzen ari badira, onuragarritzat jotzen denean egoera horri arreta integrala eta erreparazioa emateko, bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan ezarritakoarekin.
Bigarrena.–Erabaki hau eta beronen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean egon dadin 30 eguneko epean, argitaratzen denetik hasita.
Uharten, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2318451