22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Onespena

Valtierrako Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen, besteak beste, onestea zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dira indarrean.

Obra lizentzia

Obra berriak eta eraispenak:

Aurrekontuaren %0,25

Obra txikiak edo eraberritzeak:

Aurrekontuaren %0,25

5.000,00 euro baino gutxiagoko obrak:

10,00 euro, gutxienez

Galtzada okupatzea (garabiak, edukiontziak, aldamioak, eraikuntza materialak...):

1. egunetik 15. egunera bitartean: 10,00 euro eguneko

15. egunetik gora: 5,00 euro eguneko

Edateko uraren horniduraren tasa

Sareko hargunearen kuota

142,00 euro

Eskura izateko kuota edo finkoa

5,20 euro hiruhilekoan

Etxeko kontsumoa (m³)

0,700 euro/m³

Industriako kontsumoa (m³)

0,73 euro/m³

Ur kontsumoa, edateko bihurtzeko araztegiaren aurretik (m³)

0,20 euro/m³

Estolderiako tasa

Sarera lotzeko kuota

44,00 euro hiruhilekoan

Zerbitzuko kuota

7,30 euro hiruhilekoan

Hilerria

HILERRIAREN ERABILERA

6 tokiko hilobia

50,00 euro

3 tokiko hilobia

37,00 euro

Toki bateko hilobia

25,00 euro

Toki bakoitzeko, 6ko hilobian

10,00 euro

Toki bakoitzeko, 3ko hilobian

12,00 euro

EHORZKETA ZERBITZUAK

Panteoiko gorpuzkiak lekualdatzea

100,00 euro

Beste hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea

60,00 euro

Kolunbarioen salmenta

150,00 euro

Kolunbarioak mantentzea

10,00 euro

Eremu publikoa okupatzeko tasa

Merkatu txikia:

5 metro linealera bitarteko saltokiak: 10,00 euro eguneko.

6 metro linealetik goiti: 2 euro gehiago, metro lineal bakoitzeko.

Astearteren batean ezin bada saltokia jarri estatu osoan jaia delako (Eguberri-eguna, urtarrilaren 1a, etab.) ez da kobratuko egun zehatz horretako tasa.

Ohiko saltokiek %25eko hobaria izanen dute.

Saltokiak, festetan: aplikatuko zaie inauterietan, gazteriaren jaietan, herriko jaietan eta Esperantzako Andre Mariaren jaietan jarri beharreko saltokiei.

10,00 euro egunean, saltoki bakoitzeko. Gehienez 6 metro. Jaiegun guztiak ordainduko dira, eta haiek hasi aurretik.

Ibiak.

Prezioa, ibi bakoitzeko: 3 metro lineal artekoak: 90,00 euro. Metro lineal gehigarri bakoitzeko: 10,00 euro (atearen luzera gehienez).

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioa: 62,00 euro bakoitza + Namainsako ordainsariak.

Alta, ekonomia-jardueren gaineko zergan: 20,00 euro.

Aldaketak, ekonomia-jardueren gaineko zergan: 0,00 euro.

Ikuskapenak: 50,00 euro + Namainsako ordainsariak.

Ziurtagiriak: 1,00 euro.

Konpultsak: 1,00 euro.

–Ziurtagiriak gizarte gaiengatik eskatuz gero, gizarte-laguntzaileak eskatu beharko ditu, eta doakoak izanen dira.

Udal Artxiboko DIN-A4 fotokopiak:

–Alde bakarretik, koloretakoa: 0,14 euro. Zuri-beltzean: 0,10 euro.

–Bi aldeetatik, koloretakoa: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.

–Udal Artxiboko DIN-A3 fotokopiak, koloretan: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.

–Postaz edo posta elektronikoz igortzea: 2,00 euro.

–Udaltzaingoaren txostena, alderdi batek eskaturik: 40,00 euro.

Zoruko aprobetxamendu berezien tasa, ostatuek terrazak paratzeagatik

Martxotik urrira bitartean (biak barne):

–Erdiguneko tabernak: 0-60 m² artean: 275,00 euro.

–60 m²-tik goiti: 2,00 euro/m².

Bazterraldeko ostatuak eta gutxieneko tartea okupatzen dutenak:

–0-60 m²: 130,00 euro.

–60 m²-tik goiti: 1,00 euro/m².

–60 m²-tik goiti, honela kalkulatuko da zenbatekoa: eskatutako gainerako metroak biderkatuko dira metroak gehitzeagatik ezarritako tasarekin. Emaitza zati terrazaren 8 hilabeteak eginen da. Ateratzen den kopurua gehituko zaio 60m² arte ezarritako tasari, eta gutxienez hilabete baterakoa izanen da espazioa handitzeko eskaera.

Urtearen gainerakoan (urtarrilean, otsailean, azaroan eta abenduan): 10,00 euro hilabetean.

Familiarendako eta helduendako zinemaren eta ikuskizunen prezio publikoa

ZINEMA ETA ANTZERKI SAREKOAK EZ DIREN IKUSKIZUNAK

ALDEZ AURRETIK

TXARTELDEGIAN

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, helduendako

4,50 euro

5,00 euro

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, haurrendako (sarrera bakarra)

3,50 euro

4,00 euro

ANTZERKI SAREKO IKUSKIZUNAK

ALDEZ AURRETIK

TXARTELDEGIAN

Helduendako ikuskizunetarako sarrerak (sarrera bakarra)

6,00 euro

6,00 euro

Familiarendako ikuskizunetarako sarrerak

3,50 euro

4,00 euro

–Horiek prezio orokorrak dira. Ikuskizunaren kostuaren arabera igotzen ahal dira, eta ez dira aplikatuko baldin eta diru-bilketa egiten badu ikuskizuna ematen duen konpainiak edo elkarteak.

Musika Eskolako tasak

Ikasturtea (10 hilabete).

Musika hizkuntza, heldu eta haurrendako: 25,00 euro hilean.

Musika-tresna edo banakako kantua, musika-hizkuntza eginez gero: 10,00 euro hilean.

Musika-tresna edo banakako kantua, musika-hizkuntza egin ezean: 25,00 euro hilean.

Haurrendako eta/edo helduendako (bandarako ez den musika-tresna): 30,00 euro hilean.

Haurtzaindegi musikala: 15,00 euro hilean.

–Valtierrako Musika Eskolatik Musika Bandan sartzen diren ikasleek %20ko hobaria izanen dute, baldin eta aprobetxamendu egokia egiten badute eta eskoletara, entseguetara eta kontzertuetara joaten badira. Eskolako eta Bandako zuzendariak jakinarazi beharko du ez direla baldintzak betetzen beka lortzeko.

–Familia ugariek %20ko hobaria izanen dute.

–Musika Eskolan bi kide edo gehiago dituzten familia-unitateei aplikatuko zaie honako deskontu hau:

–Familiako bigarren kidea: %10.

–Familia-unitateko hirugarren kidea eta hurrengoak: %15.

Kiroldegia eta padel pistak erabiltzeko tasak

Kiroldegiko tasak.

URTEKO TASA

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

80,00 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

68,00 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

48,00 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

104,00 euro

Hiru kidekoak

116,00 euro

Lau kidekoak

127,00 euro

Bost kidekoak

141,00 euro

Bost kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko

12,00 euro

SARRERAK

Banakakoa

6,00 euro egunean

Pistaren alokairua

32,00 euro orduko

Elkarteek, taldeek, enpresek eta abarrek antolaturiko ikastaro arruntak:

15,00 euro/hilabetea

HIRUHILEKOKO TASA

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

28,00 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

24,00 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

19,00 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

35,00 euro

Hiru kidekoak

39,00 euro

Lau kidekoak

42,00 euro

Bost kidekoak

47,00 euro

Bost kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko

3,00 euro

HILABETEKO TASAK

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

10,00 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

8,50 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

6,00 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

13,00 euro

Hiru kidekoak

14,50 euro

Lau kidekoak

16,00 euro

Bost kidekoak

18,00 euro

Bost kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko

1,00 euro

Urteko padel tasa:

PADELA BAKARRIK

%30eko DESKONTUA
KIROLDEGIKO
ABONATUENDAKO

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

60,00 euro

42,00 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

50,00 euro

35,00 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

38,00 euro

26,60 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

82,00 euro

57,40 euro

Hiru kidekoak

94,00 euro

65,80 euro

Lau kidekoak

106,00 euro

74,20 euro

Bost kidekoak

118,00 euro

82,60 euro

Bost kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko

12,00 euro

8,40 euro

SARRERAK

Banakakoa

6,00 euro egunean

Pistaren alokairua

20,00 euro orduko

Pista alokatzen dutenean irabazteko asmoa duten partikularrek

15,00 euro/hilabetea,
pista gehienez ere 4 ordu astean erabilita

Hiruhileko padel tasa.

PADELA BAKARRIK

%30eko DESKONTUA
KIROLDEGIKO
ABONATUENDAKO

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

20,00 euro

14,00 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

16,00 euro

11,20 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

13,00 euro

9,10 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

25,00 euro

17,50 euro

Hiru kidekoak

29,00 euro

20,30 euro

Lau kidekoak

33,00 euro

23,10 euro

Bost kidekoak

37,00 euro

25,90 euro

Bost kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko

3,00 euro

2,10 euro

Hilabeteko padel tasa.

PADELA BAKARRIK

%30eko DESKONTUA
KIROLDEGIKO
ABONATUENDAKO

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

7,50 euro

5,20 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

6,30 euro

4,40 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

4,70 euro

3,30 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

10,20 euro

7,20 euro

Hiru kidekoak

11,70 euro

8,20 euro

Lau kidekoak

13,20 euro

9,00 euro

Bost kidekoak

14,70 euro

10,30 euro

Bost kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko

1,00 euro

0,70 euro

Leizeak erabiltzeko kanona

0 - 30 m²: 44,00 euro.

30 - 40 m²: 50,00 euro.

40 - 50 m²: 56,00 euro.

50 - 60 m²: 65,00 euro.

60 - 70 m²: 72,00 euro.

70 - 80 m²: 77,00 euro.

80 - 90 m²: 84,00 euro.

90 - 100 m²: 89,00 euro.

100 - 110 m²: 97,00 euro.

Piperoak: 95,00 euro.

Etxeak: 119,00 euro.

Leizeak turismo erabilerarako: 135,00 euro.

Herriko telebistaren bideoen kopiak

Iraupena, 2 ordu bitarte: 10,00 euro/emanaldia edo klipa.

Jaietako DVDa: 33,00 euro.

Kultura etxearen erabilera

Kategoriak.

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabiliz, sustatzen, antolatzen edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.

2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babesten baditu (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda): 0,00 euro.

–Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10,00 euro/ordua gehituta astelehenetik ostiralera eta 15,00 euro/ordua gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko beste entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro orduko.

4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak: 12,00 euro orduko.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

–Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10,00 euro/ordua gehituta astelehenetik ostiralera eta 15,00 euro/ordua gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

Herriko Etxeko aretoak erabiltzea

Kategoriak.

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabiliz, sustatzen, antolatzen edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.

2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Giltzaren fidantza besterik ez da kobratuko: 0,00 euro.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko beste entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 12,00 euro orduko.

4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak: 24,00 euro orduko.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 42,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 60,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

–Fidantza, udaletxeko giltzagatik: 20,00 euro.

Gizarte-etxea erabiltzea

Kategoriak.

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabiliz, sustatzen, antolatzen edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.

2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Gizarte arloko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fidantza besterik ez da kobratuko (20,00 euro): 0,00 euro.

Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora amaitzean. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, beste 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko beste entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro/ordu, gehi 20 euroko fidantza.

Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora amaitzean. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, beste 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.

4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 25,00 euro ordu bakoitzeko, gehi 20,00 euroko fidantza, aretoak nola gelditzen diren egiaztatu ondoren itzuliko direnak. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada: beste 15,00 euro.

Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora amaitzean. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, ordu gehigarri bakoitzaren prezioa 30 euro izanen da, eta beste 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 1. eta 2. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; beste 1,00 euro ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko gehi 20 euroko fidantza.

Aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora amaitzean.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; beste 1,00 euro ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko gehi 20 euroko fidantza.

Aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora amaitzean.

7.–Askotariko ospakizun partikularrak: 90,00 euro 3 ordurako. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada: beste 15,00 euro.

Kasu zehatz honetan Udalaren kargura izanen da garbiketa, eta ikusten bada badirela kalteak tresnetan edo altzarietan, edo zerbait ebatsi dela, edo hautsi egin direla ontziak, ikus-entzunezko ekipoak nahiz bestelako tresna elektriko edo elektronikoak, eta frogatzen bada ospakizun horretan gertatu direla horiek, gela erreserbatu zuenak ordaindu beharko ditu konponketen kostuak edo tresnak berriz erosteko kostuak.

Aretoa erabiltzeko baimena 3 ordukoa izanen da gehienez ere, eta egoera perfektuan utzi behar dira aretoa, bertako objektuak eta sarbideak, etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, ordu gehigarri bakoitzaren prezioa 20 euro izanen da, eta beste 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.

Erreserba hurrenkerari dagokionez, lehentasuna emanen dute udal bulegoetan aurkeztutako eskabidearen datak eta sarrera zenbakiak.

Udalak nahiz edozein partikular, elkarte edo taldek ikuskizun bat antolatzen badu, badago aukera sarrera kobratzeko; ikuskizunaren sustatzaileak izanen du kudeaketaren ardura; orobat, haren ardura izanen da sarrerak kobratzea eta aretoa erabiltzeko baldintza hoberenetan uztea.

Udalak antolatutako ikastaroak

Ikastaro bakoitzaren prezioak finkatuko dira hura egiteko erabakitzen denean, kontuan harturik parte-hartzaileen gutxieneko ratioa eta zerbitzuaren kostuaren %80.

Kiroldegian egiten diren ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa izanen da bertan abonaturik egotea; bestela, ikastaroaren prezioaz gain, ordaindu beharko du kiroldegiko hiruhilekoko abonamenduaren prezioaren %80.

2024. urterako, "promoprezioak" onesten dira kiroldegian egiten den ikastaro batean baino gehiagotan izena ematen duten abonatuentzat, eta %50eko deskontua egiten da bigarren ikastaroan eta hurrengoetan.

Herri-lurretako aprobetxamenduen kanona

Aprobetxamendua indarrean dagoen bitartean.

Aurreko urteko prezio bera izanen da, baina Nafarroako KPIaren (kontsumoko prezioen indizea) arabera igota, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluari j (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zerga-tasak

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (%0,1-%0,5): %0,343.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: (%2-%5): %4,50.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (1-1,4 arteko errekargua): 1.4.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga –plusbalioa– (%8-%25): %15.

Plusbalioaren gaineko zergaren koefizienteetarako, joko dugu 2/1995 Foru Legera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen 19/2017 Foru Legearen bidez; 19/2017 Foru Legeak koefiziente horiek eguneratu ditu.

Erabaki hau 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2317337