2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA
2024ko lan egutegia
Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko buruak, 2024ko urtarrilaren 9an, 2024/0001 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Espediente zenbakia: 2/2024.
Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Ikusirik 168/2023 Ebazpena, azaroaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehazten baitira, 2024rako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.
Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea egun baliogabeen 2024ko egutegia. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 16a: Andre Maria eguneko zubia.
–Abuztuaren 28a: Obanosko festak.
–Abuztuaren 29a: Obanosko zaindaria.
–Abuztuaren 30a: Lehen laneguna Obanosko herriko jaiaren (abuztuaren 29a) ondotik.
–Irailaren 2a: Bigarren laneguna Obanosko herriko jaiaren (abuztuaren 29a) ondotik.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatean lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 09:00etatik 14:30era arte; gainerako denbora egiteko malgutasuna izanen dute langileek, hautara, 07:30etik 09:00etara arte eta 14:30etik 17:00etara arte.
Langileendako onetsi den egutegian 20 ordu eta 35 minutu gelditzen dira sobera. Langileek ordu horiek urtean zehar hartuko dituzte nahieran, betiere zerbitzuaren beharren arabera.
Hirugarrena.–Kontrol-sistema baten bidez kontrolatuko da langileen asistentzia. Kontrol hori bete beharko da lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.
Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.
Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta abuztuaren 16a, 28a eta 30a eta irailaren 2a, horiek jaiegun izanen baitira.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko iragarki-taulan ere.
Zazpigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzar Orokorrari, egiten den hurrengo ohiko bilkuran".
Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Obanosen, 2024ko urtarrilaren 9an.–Mankomunitateko burua, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L2400850