181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

221/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluan adingabeak babestu eta zaintzeko erakundeen, adingabeen elkarteen eta haurren eta nerabeen erakunde komunitarioen ordezkariak hautatzeko prozedura ezartzen duena.

69/2024 Foru Agindua, abuztuaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zenbait muga ezartzen dituena prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioen erabilerari dagokionez, zerealen 2024-2025eko kanpainak iraun bitartean.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2367E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko burutza, 71029 lanpostu zenbakia duena.

2368E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko burutza, 71030 lanpostu zenbakia duena.

2369E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko burutza, 70537 lanpostu zenbakia duena.

3039/2024 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

3040/2024 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

3041/2024 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismo jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

47/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2024ko Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposamenak aurkezteko deialdi publikoa.

114E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2024-2025 ikasturterako Nafarroako gazteentzako informazioa emateko berriemaileen programaren oinarri arautzaileak.

160E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, Nafarroarentzat interesa duten doktorego programak egiteko doktoratu aurreko laguntzen 2024ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 779453.

9189E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, Helpbidea proiektuari buruzko informazio eta zabalkunde jarduerak egin ditzaten 2024. urtean. DDBN identifikazioa: 782328.

650/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Albaitaritzako lizentzia edo gradua dutenentzako graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Animalien Osasunaren Atalean aritzeko. DDBN identifikazioa: 782725.

625E/2024 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita amiantoa ezabatzeko dirulaguntzen deialdia, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz tramitatuko dena. DDBN identifikazioa: 776554.

1787/2024 EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreak emana. Haren bidez, Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloari lotutako doktoratu aurreko kontratu baten deialdia onesten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak finantzatua, eta gastua baimentzen da. DDBN indentifikazioa: 781174.

1.7. BESTELAKOAK

84/2024 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzea", 31 MW-ekoa, Cintruénigo eta Tuterako udal-mugarteetan.

349E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita hondakin urak arazteko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioa Murietako udal mugartean dago, eta haren titularra Jurramendiko Mankomunitatea da.

350E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita tisu papera fabrikatu eta eraldatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Jarduera Alloko udal mugartean dago eta haren titularra Essity Operations Allo SL da.

353E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Alesbesko udal mugartean piezak estanpatzeko eta trokelatzeko dagoen instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena isurtze-foku bat kentzea (2. fokua), aldaketa ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Metalúrgicas Pabur SL da.

354E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH) balorizatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Instalazioa Fontellasko udal mugartean dago eta haren titularra Ate & Compactados SL da.

355E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita elikagaien bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Instalazioa Kasedako udal mugartean dago eta haren titularra Viscofan España SLU da.

358E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partzialki onartzen baita landare olioen eta animalia koipeen hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioa Los Arcosko udal-mugartean dago, eta haren titularra Gestión de Recursos y Soluciones Empresariales SL da.

729E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Granja Lucea SLk Berbintzanan (Nafarroa) sustatutako zerri gizendegia ustiategia 3.248 gizentze-plazaraino handitzeko proiektuak ingurumenean edukiko duen inpaktuaren adierazpena egiten baita.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, arkitekto lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidekoa, betetzeko, oposizio murriztuaren bidez

BERRIOBEITI

Deialdia, egin dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratatzeko, aritu daitezen argiketari eta mantentze-lanetako ofizial, Berriobeitiko Udalaren zerbitzu anitzetako lantaldean

ITURMENDI

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean

LESAKA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren zehaztea

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Sukaldarien lanpostu hutsak bete gabe geratu direla deklaratzea

AZKOIEN

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kudeaketa-esleipena, Atarrabia etorbideko zenbait bide-tarte asfaltatzeko obrei buruzko kontratuaren lizitaziorako eta horien garapenerako

AZPARRENGO KONTZEJUA

Ordenantza, mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

BARAÑÁIN

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia, 2024/2025. Laburpena

BURLATA

Burlatan euskalduntzean eta alfabetatzean diharduten erakundeentzako dirulaguntzen deialdi publikoaren laburpena. 2023-2024

ZARRAKAZTELU

Aldaketa Udal Planaren 34. eta 84. artikuluetan. Hasierako onespena

ZIRAUKI

Ziraukiko 4. poligonoko 74. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa, ondoren banantzeko eta zuzenean saltzeko

UHARTE

Jokabide zibikoen sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza. Behin betiko onespena

LONGIDA

UE-1 unitatearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena

ELO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

OTSAGABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 43. lurzatian, "Eskola Zaharrak" izeneko eraikinean. Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia U.A. 1.4-A jarduketa-unitateko 1.A lurzatian. Hasierako onespena

OLAZTI

Aldi baterako langileen kontratazio zerrendak kudeatzeko araudia. Behin betiko onespena

OLORITZ

Soltxagako Kontzejuaren kudeaketa-esleipena onartzea, frontoian inbertsioa egiteko

GARES

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 592. lurzatian (Askatasunaren plaza 15), igogailua paratzeko. Hasierako onespena

RIBAFORADA

Udal igerilekuen funtzionamenduari eta erabilerari buruzko erregelamendua. Behin betiko onespena

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 41. lursailean. Hasierako onespena

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, egin daitezen desjabetzeko aktak, honako proiektu honetan: biohondakinak konpostatzeko instalazioa, Nafarroako erdialdean (Tafalla)