181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 41. lursailean. Hasierako onespena

2024ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran, Sunbillako Udalak hasierako onespena eman zion Hiri Jarduketarako Plan Bereziari, Sunbillako 2. polígonoko 41. lursailean.

Sustatzailea: Andoni Espelosin Goizueta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Sunbillan, 2024ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2412525