2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
UE-1 unitatearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena
Longidako Udalak, 2024ko abuztuaren 8an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ekaiko (Longida) UE-1 exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektua, Construcciones Herrera SLk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 132., 152. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Longidan, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2412494