181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Soltxagako Kontzejuaren kudeaketa-esleipena onartzea, frontoian inbertsioa egiteko

Olorizko Udalak, 2024ko abuztuaren 22an egindako osoko bilkura berezian, erabaki du Soltxagako Kontzejuak egindako kudeaketa-esleipena onartzea. Kudeaketa-esleipen horren helburua da:

1. Dirulaguntzen deialdi honetarako eskaera kudeatzea, bai eta dirulaguntza eskuratzeari, biltzeari eta justifikatzeari lotutako lanak kudeatzea ere: toki erakundeentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia, kirol instalazioak eraberritu ditzaten (deialdia Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 20ko 65E/2024 Foru Aginduaren bidez egin zen; 2024ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 20an).

2. Onetsitako proiektuko frontoian egin beharreko inbertsioa aurrera eramateko, bai eta exekutatzeko eta likidatzeko ere, egin beharreko administrazio-kontratu guztiak kudeatzea.

Erabakia osorik emanen da argitara Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan.

Oloritzen, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2412500