2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Deialdia, egin dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratatzeko, aritu daitezen argiketari eta mantentze-lanetako ofizial, Berriobeitiko Udalaren zerbitzu anitzetako lantaldean
Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda batzuk egitea, hautaproben bidez, aritu daitezen argiketari eta mantentze-lanetako ofizial, zerbitzu anitzetako lantaldean, aldi baterako bete daitezen Berriobeitiko Udalean sortzen diren beharrak.
Lanpostuaren ordainsariak dira C mailari dagozkionak, gehi plantilla organikoan ezarritako osagarriak.
Hamabost egun naturaleko epea dago parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (www.berrioplano.es), baita Berriobeitiko Udaleko herritarren arretarako bulegoan ere.
Berriobeitin, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2412603