181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia U.A. 1.4-A jarduketa-unitateko 1.A lurzatian. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2024ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia U.A. 1.4-A jarduketa-unitateko 1.A lurzatiari dagokiona; udalaren katastroko 2. poligonoko 616. lurzatian dago, Zatalarrañas kaleko 8an. Sustatzailea Juan Ángel Contín Carlosena da.

Hauek dira lortu nahi diren helburuak:

–Banantzearen ondorioz sortu diren lurzati berrien mugak zehaztea, eraikinaren okupazio-eremua aldatuz.

–Ondoriozko lurzatietarako (1A-1 y 1A-2) proposatutako eraikigarritasuna birbanatzea; horien baturak ezin izanen du gainditu arau subsidiarioetan jatorrizko lurzatirako definitutakoa (690 m²).

–Etxebizita-erabilerako unitateen kopurua handitzea. Dentsitatea handitzea.

–Indarreko planeamenduak eraikinerako definitutako gehieneko lerrokadurak aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritako ondorioetarako (horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten da).

Otsagabian, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L2412474