181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑÁIN

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia, 2024/2025. Laburpena

DDBN (Identif.): 782026.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/782026).

Tokiko Gobernu Batzordeak 2024ko uztailaren 23an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak Barañaingo herritarrei dirulaguntzak emateko deialdia onetsi du, euskara ikasteko ikastaroetara joateagatik.

Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 1etik 31ra.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan edo www.baranain.es web-orrian jaso ahal izango dira.

Barañáinen, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2412531