181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, egin daitezen desjabetzeko aktak, honako proiektu honetan: biohondakinak konpostatzeko instalazioa, Nafarroako erdialdean (Tafalla)

Mairagako Mankomunitateko lehendakariak abuztuaren 12an emandako 2024-0085 Ebazpenaren bidez, adierazi zen noiz eginen diren okupatu aurreko aktak eta, bidezkoa bada, behin betiko okupatzeko aktak, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideei dagokienez: biohondakinak konpostatzeko instalazioa, Nafarroako erdialdean (Tafalla).

Tafallako Udalean eginen da ekitaldia, 2024ko irailaren 19an, 9:30ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

Tafallan, 2024ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko lehendakaria, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2412055