2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Eloko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bai eta udal web-orrian ere (http://www.izaga.es), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Elon, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2412465