181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, arkitekto lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidekoa, betetzeko, oposizio murriztuaren bidez

Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 13ko 241. Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi dira oposizio murriztuaren bidez betetzeko arkitekto lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidekoa.

Deialdia eginen da bat etorriz aplikatu beharreko araudian xedatuarekin eta oinarri hauetan ezartzen denarekin:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Berako Udalaren zerbitzuko arkitekto lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzea. Lanpostuak 22 zenbakia du plantilla organikoan.

1.2. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen A mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere izanen ditu.

1.3. Lanaldi osoa izanen du. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.4. Prozedura eginen da bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluarekin, zeinak ezartzen baitu hautaproben deialdia egiten ahalko dela beren funtzionarioetara murrizturik, ikusten bada ezen administrazio unitateen antolaketak eta haien gain utzitako lanek eskatzen dutela lanpostu zehatz batzuk barne igoeraren bidez betetzea, betiere baldintza izanik deialdiko lanpostu hutsek ez ekartzea plantillan diren lanpostuen kopurua handitzea.

1.5. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu. Batzuk aipatzeko, eta zerrenda mugatua izan gabe, honako eginkizun hauek nabarmentzen dira:

a) Eskatzen zaizkion txosten teknikoak egitea honako gai hauei buruz: hirigintza arloko diziplina, jarduerak, hirigintza, arkitektura, obren kontrola eta abar.

b) Hirigintza arloko zuzendaritza teknikoa, hirigintzako prozesu mota guztiak (plangintza edo kudeaketa) idaztean eta/edo izapidetzean. Prozesu horiek definiturik daude uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta aplikatzekoa den gainerako araudian.

c) Agintzen zaizkion udal zuzendaritza teknikoko eginkizunak bere gain hartzea, hirigintza-teknikari eta arkitekturari dagokienez, udal zerbitzuen eta bulegoen antolaketari aplikatuta.

d) Udal-mugartean egiten diren obrak ikuskatzea, emandako lizentzien baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko, eta, oro har, agindutako hirigintzako ikuskaritza eta aholkularitza lana gauzatzea.

e) Alkatetzari eta Udaleko agintari eta funtzionarioei lagundu eta aholku ematea erakunde publikoak bisitatzen dituztenean, baldin eta hark parte hartzea beharrezkoa bada, eta bilera, batzorde eta abarretan parte hartzea, deitzen zaionean.

f) Haren titulazioari dagozkion eginkizunen ardura hartzea, izapidetzen ari diren espedienteak egoki burutu daitezen, eta, horretarako, langileekin lankidetzan aritzea behar den orotan.

g) Udalak bitarteko propioekin egin nahi dituen jarduketa txikien proiektuak idaztea eta haien zuzendaritza fakultatiboa egitea. Horri dagokionez, jarduketa txikitzat hartzen dira egin daitezkeenak memoria baloratuetan oinarrituta (zolatak, itxiturak, barne-eraberritze txikiak, etab.).

h) Kontratazio prozesuetan laguntzea, gaiaren arabera beharrezkoa bada, parte hartuz kontratazio mahaietan edo baldintza-agirietan ezarritako moduan.

i) Aipatutakoez gain, bere esku jartzen direnak, lanpostuari dagozkion ahalmen eta gaitasunekin bat helduz gero.

2.–Betebehar orokorrak.

Oposizio murriztu honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Berako Udaleko langile finkoa izatea, administrazio-egoera edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostua baino beheragoko maila batean egotea.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

d) Arkitekturako unibertsitate titulua edukitzea, edo arkitektoaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen duten gradua eta unibertsitate masterraren titulu ofiziala, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua Nafarroako administrazio publikoetan.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, eskuratu dutenei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean.

e) Euskararen C1 gaitasun mailaren ziurtagiria edukitzea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Erakunde ofizial batek emaniko ziurtagiria izanen da, edo ofizialki baliokidetzat onartutako beste titulazioren bat.

Euskara maila hori frogatzeko beste bide bat ere izanen da, hots, proba egitea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bidez. Hala eginez gero, proba egin nahi duten izangaiek horixe adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabide orokorrean, horretarako prestatutako tokian. Proba hori eginen da oposizioko probak hasi baino lehen.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoaren zerbitzutik kendua ez izatea.

g) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

Prozedura honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko parte hartu aurretik parte-hartzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Berako Udalaren erregistro orokorrean (Herriko Etxeko plaza 1), egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.bera.eus) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, eta azken eguneko 13:30 arte. Epearen azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da.

Eskaera postetxe batean aurkeztea erabakitzen bada, honako aukera hauek izanen dira:

–Bide telematikoz bidaltzea, Erregistro Birtualeko Bulegoaren bidez, destinoko Kode Digital honetara: L01312508 - Berako Udala.

–Gutun-azal irekian egitea, postetxeko langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezaioten eskabideari; horrez gainera, frogagiria bidali beharko da mezu elektroniko bidez, helbide honetara: bera@bera.eus. Bi baldintzak bete ezean ez da eskabidea onartuko.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo baliabideak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztearekin batera, hurrengo apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NANa) fotokopia, edo atzerritarren identifikazio zenbakiarena (AIZa).

b) Deialdi honen 2. oinarrian eskatzen diren titulazioen fotokopiak.

c) Eskatutako euskara-maila frogatzen duen agiria (C1 ahoz eta idatziz).

d) Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Berako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Berako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzeko. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Berako Udaleko Erregistro Orokorrean.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta halakorik egon bada haiei erantzun ondoren, Berako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Ezarritako epean ez bada batere eskabiderik aurkezten, alkateak ebazpen bat emanen du oposizioko lanpostua bete gabe uzteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Aitor Elexpuru Egaña, Berako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Inés R. Matxiarena Aldalur, Berako Udaleko alkateordea.

1. epaimahaikidea: M. Dolores Oyarzabal Zubieta, Berako Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Iñigo Urdangarín Zurutuza, Lesakako Udaleko kontu-hartzailea.

2. epaimahaikidea: administrazio publikoan esperientzia duen arkitekto bat, izendatzeke.

Ordezkoa: administrazio publikoan esperientzia duen arkitekto bat, izendatzeke.

3. epaimahaikidea: Raúl Iglesias Álvarez, kultura-koordinatzailea, Berako Udaleko langileak ordezkatuz.

Ordezkoa: Mattin Leiza Larralde, udal-agentea, Berako Udaleko langileak ordezkatuz.

4. epaimahaikidea: Miguel J. Belarra Tellechea, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M. José Larráyoz Ariztegui, Lesakako Udaleko idazkaria.

Kalifikazio-epaimahaiko idazkari-lanak epaimahaiko kideren batek eginen ditu, eta behar diren aktak eginen ditu, epaimahaiko kide guztiek sina ditzaten.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Halaber, izangaiek epaimahaiko kideak errekusatzen ahalko dituzte, baldin eta gertatzen badira aipatutako egoerak, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, horren berri emanen da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera.

5.3. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, kide guztien gehiengo osoa bildu beharko da gutxienez.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, oposizioa, gutxienez ere, deialdia argitaratu eta bi hilabeteren buruan hasiko da.

6.2. Atariko fasea: euskara proba.

Oposizioko probak hasi baino lehen, euskara proba, baztertzailea, eginen dute izangaiek, baldin ez badute agirien bidez frogatu deialdi honen oinarrietan eskatutako jakite-maila. Proba horretan ariketak eginen dira, idatzizkoak eta ahozkoak, eta horien bidez zehaztuko da izangaia gai den ala ez, C1 hizkuntza mailari dagokionez. Euskarabideko langileek eginen dituzte proba horiek.

6.3. Oposizioak bi proba izanen ditu. Egun berean edo banatan eginen dira, eta behar bezala iragarriko dira.

6.3.1. Lehen proba: test motako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Lau aukera eskainiko dira galdera bakoitzari erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena. Proba egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ez eta hiztegirik edo antzeko beste materialik ere. Mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza soilik erabiltzen ahalko da. Epaimahaiak gehieneko iraupena zehaztuko du hura hasi baino lehen.

Ariketa honetan, gehienez, 40 puntu eskuratzen ahal dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa izanen da, eta idatziz garatu eta ebatzi beharko dira epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktiko bat edo batzuk, deialdi honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz.

Proba hori egiteko gehieneko denbora lau ordukoa izanen da, eta ez da denbora partzialik izanen ariketa bat baino gehiago eginez gero.

Proba hau egiteko, marrazketa teknikoko materiala erabiltzen ahalko da, hala nola eskalimetroa, erregela, eskuaira, kartaboia, arkatzak eta ezabagoma, bai eta kalkulagailu programagarria eta komenigarritzat jotzen diren lege-testuak ere, betiere iruzkindu gabeak eta paper-euskarrian.

Ariketa honetan, gehienez, 60 puntu eskuratzen ahal dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudiaren arabera exijituko dira gai guztiak.

6.3.4. Proben atalen bat euskaraz egiten ahalko da.

6.3.5. Izangaiek oharrak kopiatzen badituzte edo bestelako iruzurrak egiten badituzte, berehalakoan baztertuko dira probetatik.

6.3.6. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.bera.eus) argitaratuko du kalifikazioen zerrenda eta, era berean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua adieraziko ditu.

Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte 5 egun naturaleko epean.

6.3.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak iragarki-taulan jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta izendapen proposamena igorriko du, puntuaziorik altuena lortzen duen izangaiaren alde.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da lehen ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta jarraituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7.2. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Berako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta izangaien zerrenda alkateari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den izendapen proposamenaren ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

8.–Agiriak aurkeztea.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Berako Udalaren Erregistro Orokorrean.

8.2. Epe horretan, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, ezin izanen da izendatu, eta indarrik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna.

8.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, Alkatetzak hutsunea beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Berako Udaleko arkitekto izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Berako Udaleko arkitekto izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

10.–Datuen babesa.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Berako Udala.

Datuak babesteko ordezkaria: dpd@bera.eus.

Helburua: langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

Datuak kontserbatuko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuetan sartzeko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezerezteko ere.

Bestetik, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo haren egoitza elektronikoaren bitartez (www.agpd.es).

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Beran, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

I. ERANSKINA.–DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

I.–Hautapen-prozesua:

Deialdia egiten duen erakundea: Berako Udala.

Lanpostuaren izena: arkitektoa.

II.–Datu pertsonalak:

Deiturak eta izena: ...........................................................................................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

1. telefonoa: .......................................................... 2. telefonoa: ..........................................................

Posta elektronikoko helbidea: .................................................................................................................

–Bitarteko elektronikoak: jakinarazpen telematikoa: BAI/EZ

–Adierazitako posta-helbidean jakinaraztea: BAI/EZ

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, bide hori erabiliko da eskabide honekin lotutako edozein komunikazio edo jakinarazpen egiteko, eta jakinarazpenak behar bezala egintzat joko dira eta behar diren ondorioak izanen dituzte, harik eta berariaz jakinarazten duzun arte jakinarazpenak posta-helbidearen bidez egitea nahi duzula.

III.–Aditzera ematen dut:

DESGAITASUNA:

BADUT / EZ DUT aitortua desgaitasun bat, honako maila honetakoa: %...................(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dut.

EUSKARAREN JAKITE-MAILA FROGATZEA:

Titulua erantsi da.

Ezin dut aurkeztu euskararen jakite-maila frogatzen duen agiririk, eta, bete beharreko baldintza izanik, konpromisoa hartzen dut Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginen dituen egiaztatze probetara aurkezteko.

Horiek horrela, ADITZERA EMATEN DUT:

1. Betetzen ditudala deialdiaren oinarrietan hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak guztiak.

2. Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

3. Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako desgaitasun edo bateraezintasunerako berariazko kausarik.

4. Eskabide honi deialdiaren 3.3 oinarrian eskatzen diren agiriak eransten dizkiodala.

Horrenbestez,

ESKATZEN DUT eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.

Eguna eta sinadura

Adierazpenaren egileak baimena ematen dio toki erakundeari, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientean eta izapideetan jasota dauden bere datuak trata daitezen, fitxategi automatizatu batean sartzeko, fitxategi horren helburua baita datu pertsonal horiek sartzen dituzten organoei erraztea dagozkien kudeaketa, egiaztapen eta jarraipen prozedurak kontrolatzeko eta hobetzeko jarduketak; eta badaki, aipatu lege organikoan xedatutakoaren arabera, toki erakundearengana jo dezakeela datu horietan sartzeko, haiek zuzentzeko, haiek ezerezteko, eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, idatziz, eskatzailearen nortasunaren fede ematen duen frogarekin, eta erreferentzia gisa "Datuen babesa" paraturik.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (I. zatia). Prozeduran interesdun direnak; jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua; ordezkaritza; administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak, erregistroak, administrazio-isiltasuna, epemugak eta epeak (zenbaketa).

2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (II. zatia). Administrazio-egintzak: betekizunak, eraginkortasuna, jakinarazpena. Administrazio-prozedura erkidea: bermeak, faseak. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Abstentzioa eta errekusazioa. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

4. gaia.–7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. titulua: Udalerria. I. kapitulua: Lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: Antolamendua. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. I. kapitulua: Funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (I. zatia). I. titulua: Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Hiritarren partaidetza eta informazioa. IV. titulua: Toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta obrak.

6. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (II. zatia). IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketaren prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

7. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I. zatia). Kontratazio publikoaren printzipioak. Kontratistak: lizitatzailearen jarduteko gaitasuna, kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, eta gaitasun tekniko edo profesionala. Kontratuen tipologia. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak.

8. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II. zatia). Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak: kontratazio mahaia; kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak.

9. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (III. zatia). Kontratuak betearaztea. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak: administrazio kontratuak betearazteari buruzko arau orokorrak; kontratisten ordainsariak; administrazio publikoen kontratuak azkentzea.

10. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (IV. zatia). Administrazio publikoen kontratuen araubide juridikoa: obra-kontratua. Herri-lanak emateko kontratua.

11. gaia.–12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa. Xedea, printzipioak eta aplikazio eremua. Irisgarritasuna lurraldean. Irisgarritasuna eraikuntzan. Irisgarritasuna garraioan.

12. gaia.–38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikingintzaren betebehar tekniko eta administratiboak. Eraikingintzaren agenteak. Erantzukizunak eta bermeak.

13. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (I. zatia). Administrazio publikoen eskumenak lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan, administrazio antolamenduaren arloan, administrazioen arteko harremanen arloan eta hirigintza-hitzarmenen arloan.

14. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (II. zatia). Lurralde eta hirigintza arloko antolamendua. Lurralde-antolamendurako eta hirigintzako plangintzarako tresnak. Motak. Hirigintza-planen prestaketa, onespena eta ondorioak.

15. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (III. zatia). Lurzoruaren hirigintza-araubidea. Lurzoruaren sailkapena, hiri-lurzoruaren, lurzoru urbanizagarriaren eta lurzoru urbanizaezinaren araubidea. Balorazioak eta desjabetzeak.

16. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (IV. zatia). Planeamenduaren exekuzioa.

17. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (V. zatia). Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan. Hirigintza arloko diziplina.

18. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (VI. zatia). Xedapen gehigarriak.

19. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena.

20. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

21. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. Atariko titulua. I. titulua, I. eta V. kapituluak. III. titulua.

22. gaia.–26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

23. gaia.–44/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroa Atlantikoko Lurraldearen Antolamenduko Plana onesten duena. Araudiaren agiriko I., III. eta IV. tituluak. PN5 eta PN8 eranskinak: "PN5. Urak har ditzakeen eremuen zonifikazioari eta haietan onar daitezkeen erabilerei buruzko irizpideak" eta "PN8. Zenbait erabilera eta jarduera baimentzeko irizpideak (lurzoru urbanizaezinean)".

24. gaia.–23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

25. gaia.–5/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Errepideei buruzkoa: I., IV. eta V. tituluak, eta VII. tituluko I. kapitulua.

26. gaia.–1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onesten duena: I., III. eta IV. tituluak. Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, Jabari Publiko Hidraulikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena: I. eta II. tituluak.

27. gaia.–Berako Uholde Arriskuaren aurkako Udal Jarduketa Plana.

28. gaia.–Berako Udal Plana (arauak, ordenantzak, inbentarioa eta katalogoa).

29. gaia.–Zortasuna Kode Zibilean.

30. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: I. zatia, DB-SI eta DB-SUA.

Iragarkiaren kodea: L2412131