1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2369E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko burutza, 70537 lanpostu zenbakia duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Burutza horrek 70537 lanpostu zenbakia du. Deialdia 2024ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4koan, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas,"Osasun laguntzako burutzak".
Eskaerak aurkezteko epea bukatu da eta izangai bakar batek ere ez du parte hartzeko eskaerarik aurkeztu. Beraz, bidezkoa da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Laguntza Zerbitzuko burutza, 70537 lanpostu zenbakia duena.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas), "Osasun laguntzako burutzak" atalean.
3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2412482