2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Ziraukiko 4. poligonoko 74. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa, ondoren banantzeko eta zuzenean saltzeko
Ziraukiko Udalak, 2024ko abuztuaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea, legez eskatzen den quoruma zuela, Ziraukiko 4. poligonoko 74. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa, ondoren banantzeko eta zuzenean saltzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezkotzat jotako alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Ziraukin, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2412591