181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3041/2024 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismo jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 4an emandako 2625/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismo jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla turismo jardueretako ofizialen 3 anpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu.

2. Lekualdatze lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–TURISMO JARDUERETAKO OFIZIALEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE ­JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

2664

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP.

TURISMO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

5803

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP.

TURISMO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

5802

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP.

TURISMO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

Iragarkiaren kodea: F2412282