2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Aldaketa Udal Planaren 34. eta 84. artikuluetan. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2024ko uztailaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Zarrakazteluko Udal Plan Orokorraren determinazio xehatuan. Aldaketak eragiten die hirigintzako araudi orokorraren 34. artikuluari ("garaierak") eta hirigintzako araudi partikularraren 84. artikuluari ("etxeko ukuiluak").
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 eta 71. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zarrakaztelun, 2024ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2412523