2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Kudeaketa-esleipena, Atarrabia etorbideko zenbait bide-tarte asfaltatzeko obrei buruzko kontratuaren lizitaziorako eta horien garapenerako
Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
Ikusirik Antsoaingo Udalak Atarrabia etorbideko zenbait bide-tartetan asfaltatze-lanak egin behar dituela; tarte horiek Antsoaingo udal-mugarteari dagozkio eta lanak zehaztu dira maila teknikoan eta ekonomikoan.
Era berean, Iruñeko Udalak asmoa dauka asfaltatze-lanak egiteko etorbide berean datozen hilabeteetan, kasu honetan Iruñeko udal-mugarteari baitagozkio. Horretarako, obrak lizitatzeko behar den prozedurari ekinen dio.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.
ERABAKITZEN DA:
1.–Antsoaingo Udalak Iruñeko Udalari egiten dion kudeaketa-esleipena onestea, Antsoaingo udal-mugartearen diren Atarrabia etorbideko zenbait bide-tarte asfaltatzeko obrei buruzko kontratuaren lizitaziorako eta horien garapenerako.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3.–Alkateari ahalmena ematea, hitzarmena eta erabaki hau betetzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.
4.–Erabaki hau Iruñeko Udalari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2412570