Iragarkia
181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1787/2024 EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreak emana. Haren bidez, Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloari lotutako doktoratu aurreko kontratu baten deialdia onesten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak finantzatua, eta gastua baimentzen da. DDBN indentifikazioa: 781174.
2024ko ekainaren 4an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Tracasa Instrumental SL enpresak lankidetzako hitzarmen espezifiko bat sinatu zuten Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren arloko ikerketa-jarduera sustatzeko, Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren bitartez doktoratu aurreko kontratu bat finantzatuz.
Segimendu Batzorde Mistoak, 2023ko azaroaren 24ko aktan, interesgarritzat jo zuen doktoratu aurreko kontratu bat finantzatzea Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloan, eta, zehazkiago, Lurraren behaketari aplikatutako Adimen Artifizialaren arloan.
Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren Batzorde Mistoaren akta, 2024ko abuztuaren 12koa.
Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.
Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.
Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta txostena.
Kontu-hartzea aurrerago eginen da, kontu-hartzailea ez dagoelako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloari lotutako doktoratu aurreko kontratu baten deialdia, honako zuzkidura hau izanen duena:
–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.298,60 euro gordineko 14 lansari.
–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.391,36 euro gordineko 14 lansari.
–Kontratuaren laugarren urtean: 1.739,20 euro gordineko 14 lansari.
Bigarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Tracasa Instrumental SL enpresak "Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedra" sortzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren laugarren klausulari jarraikiz, TRACASAk konpromisoa hartzen du doktoratu aurreko kontratuaren kostu osoa bere gain hartzeko.
Hirugarrena.–Deialdiaren kostu osoa, zeharkako kostuak barne (%13), 154.139,49 euro da, betiere honako aurrekontuetako partida hauetan behar adina dirurik badago horretarako:
- 2024:
303000281A/0330/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 3.027,71 euro.
303000281A/0330/16000 Gizarte Segurantza 1.166,11 euro.
303000281A/0330/48123 Matrikularako laguntzak 400,00 euro.
303000281A/0330/22800 AF Gastu suntsikorrak 188,65 euro.
- 2025:
303000281A/0330/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 18.180,40 euro.
303000281A/0330/16000 Gizarte Segurantza 6.996,65 euro.
303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak 375,00 euro.
303000281A/0330/22800 AF Gastu suntsikorrak 1.443,27 euro.
- 2026:
303000281A/0330/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 18.396,67 euro.
303000281A/0330/16000 Gizarte Segurantza 7.016,13 euro.
303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak 375,00 euro.
303000281A/0330/22800 AF Gastu suntsikorrak 3.656,33 euro.
- 2027:
303000281A/0330/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 20.290,04 euro.
303000281A/0330/16000 Gizarte Segurantza 7.274,42 euro.
303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak 375,00 euro.
303000281A/0330/22800 AF Gastu suntsikorrak 7.269,98 euro.
- 2028:
303000281A/0330/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 23.495,85 euro.
303000281A/0330/16000 Gizarte Segurantza 6.732,43 euro.
303000281A/0330/22800 AF Gastu suntsikorrak 7.441,71 euro.
Laugarrena.–Kontratuari hasiera emateko aurreikusitako data 2024ko azaroaren 1a izanen da.
Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Mikel Galar Idoate Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren zuzendariari, Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari, Ikerketa Zerbitzuari eta Barne Kontroleko Zerbitzuari.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.
Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, haren aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 20an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN KONPUTAZIOAREN ZIENTZIEN ETA ADIMEN ARTIFIZIALAREN TRACASA KATEDRAK FINANTZATUTAKO DOKTORATU AURREKO KONTRATU BATEN DEIALDIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN DOKTORETZA-TESI BAT EGITEKO KONPUTAZIOAREN ZIENTZIEN ETA ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOAN
Eranskina, 2024ko abuztuaren 20ko 1787/2024 Ebazpenarena
Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikerketa sustatu eta bultzatzeko aurrera daraman politikaren barnean, helburuetako bat ikertzaile gazteak prestatzea da, doktoretza aurreko eremuan ikertzen has daitezen bultzatuz.
Doktoratu aurreko kontratu honen deialdiaren jatorria Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Tracasa Instrumental SL enpresak sinatutako lankidetza-hitzarmena da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren eskutik Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloari lotutako doktoratu aurreko kontratu bat finantzatzekoa.
NUPen eta dagokion deialdia izapidetu ondoren hautatutako izangaiaren artean sinatzen den doktoratu aurreko kontratua Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan araututakoa izanen da. Lege horren 21. artikuluaren arabera, doktoratu aurreko kontratua ezin izanen da lau urtetik gorakoa izan.
Hori guztia kontuan harturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak doktoratu aurreko kontratu baterako deialdi hau egiten du.
1.–Deialdiaren xedea.
Deialdi hau lehiaketa bidez eginen da, eta haren helburu nagusia Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa zientifiko eta teknikoko titulu unibertsitarioa eskuratu duen pertsona bat trebatzea da, Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloan doktore gradua lor dezan.
Horretarako, doktoratu aurreko kontratu baten deialdia egiten da doktoretza-tesi bat gauzatzeko, Lurraren behaketari aplikatutako adimen artifizialeko metodo aurreratuak ikertu eta garatzeko helburuz, sateliteetatik eta beste datu-iturri batzuetatik datozen datuen interpretazioa eta analisia hobetze aldera.
Zehazki, gai jakin batzuk landu beharko dira, hala nola satelite bidezko irudien sailkapen automatikoa, lurreko estalduraren aldaketen detekzioa, zenbait motatako datuen prozesamendua (LiDAR, radar, espektro anitzekoak edo hiperespektralak...) edo irudiak prozesatzeko algoritmoen optimizazioa, hain zuzen adimen artifizialeko tekniken bidez Lurraren behaketaren arloan ezagutza garatzen laguntzeko.
Doktoratu aurreko kontratuak urtebeteko iraupena izanen du, eta aukera egonen da hura urtebeteko aldietan luzatzeko, gehienez 4 urteko iraupena izan arte. Kontratu hori nahiz deialdi honetan ezarritako laguntzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak finantzatuko ditu, eta, beraz, finantzaketa horri eustearen eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzearen mende egonen dira ondorio guztietarako.
2.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.
Honako baldintza hauek bete behar dituzte eskatzaileek eskaera aurkezteko epearen barrenean:
–2024-2025 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza Programan onartuak egotea, edo programa horretako onarpena eskatua izatea eskabideak aurkezteko epearen barrenean.
Laguntza emateko aukeratuak izanez gero, aipatutako programako matrikula formalizatu beharko dute, deialdi honen behin betiko ebazpena argitaratzen denean ezartzen den epean.
–Ikasketa hauetakoren bat egina izatea: Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra, Datuen Zientziako eta Konputagailuen Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterra, Machine Learningeko Unibertsitate Masterra edo horien parekoa.
–Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskabideak aurkezteko epea bukatu aurreko hamabi hilabeteetan doktoretza-tesia egiteko beste kontratu edo laguntza baliokideren bat izan dutenek.
–Doktoretza-tesirik ez aurkeztu izana defentsarako.
–Doktore titulurik ez eskuratu izana.
3.–Araubide juridikoa.
3.1. Deialdi honen oinarriek arautuko dute doktoratu aurreko kontratua, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta TRACASAk sinatu duten eta kontratua finantzatzen duen hitzarmenean ezarritakoak ere.
Halaber, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak ere arautuko du kontratua, baita Prestakuntzan dauden Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutuak (64 zenbakiko BOEa, 2019ko martxoaren 15ekoa) eta, hala badagokio, Langileen Estatutuaren xedapenetatik aplikatzekoak direnek ere.
3.2. Balorazio Batzordeak zilegi izanen du izangaiak doktoretza-programan onartua izateko eskaeran tesirako proposatu zuen zuzendaria alda dadin iradokitzea. Zuzendaria aldatzeko proposamen hori esleipen proposamenarekin batera eman beharko da aditzera. Doktoratu aurreko kontraturako hautatutako izangaiari doktoretza-tesiaren zuzendariaren ikerketa-talde bera esleituko zaio, eta hark atxikia duen sail berari atxikia geldituko da.
3.3. Doktoratu aurreko kontratua formalizatzeak eta deialdi honetan ezarritako laguntzak emateak ez du inolako konpromisorik ekarriko hautatutako izangaia sar dadin Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan, TRACASA enpresan edo, kontratu honen esparruan ikerketa-egonaldiak egiten badira, egonaldiak egiten diren zentro edo enpresetan.
3.4. TRACASAk ez badizkio Nafarroako Unibertsitate Publikoari adostutako zenbatekoak adierazitako epean helarazten, hark eskubidea izanen du sinatutako kontratuen urteroko berritzea bertan behera uzteko, eta alde bakarretik deuseztatzen ahalko du Nafarroako Unibertsitate Publikoan Konputazioaren Zientziaren eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloko doktoretza-tesi bat egiteko doktoratu aurreko kontratua, TRACASAk finantzatua.
3.5. Doktoratu aurreko kontratua formalizatzea eta deialdi honen babesean ezarritako laguntza jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, baita hautatutako izangaiari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:
–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+Gko proiektuetako parte-hartze baimenduak eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak.
–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.
–Bestelako jarduerengatik noizean behin jasotako ordainsariak, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordearen ustez traba egiten ez badiote emandako doktoratu aurreko kontratuaren xedea garatzeari.
4.–Eskaeren aurkezpena.
Ezinbestean, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira, Unibertsitatearen erregistro elektronikoan, Prozeduren Katalogoan horretarako ezarritako prozeduraren bidez. Unibertsitatearen egoitza elektronikotik sartzen da horra, esteka honetatik hain zuzen:
Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.
5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.
Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Inprimaki normalizatua:
b) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.
c) Merezimenduen zerrenda laburtuaren inprimakia:
https://www2.unavarra.es/gesadj/seccionInvestigacion/2024/1-BILINGUE-meritospredoctorales.pdf
d) Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak. Agiriz egiaztatutako merezimenduak baloratuko dira, eta ez besterik. Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.
Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako itzulpen soila erantsi beharko da, eta Ikerketa Batzordearen esku utziko da zinpeko itzulpena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.
e) Eskatzaileari doktoretza egiten hasteko modua ematen dioten ikasketen espediente akademiko osoa (masterrarena eta graduarena), zer kalifikazio eta noiz lortu diren jasotzen dituena (batez besteko nota espresuki adierazten duena). Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.
Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen ziurtagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.
Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak egindako noten baliokidetasuna aurkeztu beharko dute gainera. Baliokidetasun hori hemen eskatzen ahal da:
Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.
f) Deialdi honetara aurkezteko erabili den tituluaren fotokopia, edo titulua eskatu izanaren frogagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.
Deialdi honen oinarrietan eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina zirkunstantzia hori jakinarazi beharko dute idazki baten bidez. Idazki horretan identifikatu behar dute zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.
Behar bezala eta epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan onartutako eskabideak barematzeko.
Balorazio Batzordeak informazio argigarria eskatuko du, beharrezkoa iruditzen bazaio, izangaia aukeratzeko proposamena egiteko.
6.–Izangaien hautaketa.
Eskaeren balorazioa eta esleipen proposamena Balorazio Batzordeak eginen du. Honako hiru kide hauek osatuko dute:
–Mikel Galar Idoate, Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko unibertsitateko irakasle titularra, edo hark eskuordetzen duen pertsona. Balorazio Batzordearen burua izanen da.
–Aránzazu Jurío Munárriz, Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko unibertsitateko irakasle titularra, edo hark eskuordetzen duen pertsona. Balorazio Batzordearen idazkaria izanen da.
–TRACASAk izendatutako pertsona bat, bi aldeek sinatutako hitzarmenean ezarria dagoen bezala, Balorazio Batzordeko kide izanen dena.
Batzordeburuak eskatuta eratuko da Balorazio Batzordea, eta horretarako kideei dei eginen die. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuak behar diren kudeaketak eginen ditu Balorazio Batzordearen jarduna errazteko.
Balorazio Batzordeak izanen du izangaien eskaerak baloratzeko eskumena, I. eranskinean ezarritako aukeratze irizpide hauen arabera:
a. Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espediente akademikoaren batezbestekoa (35 puntu gehienez ere).
Eskaera egiteko inprimakian kontratua zein titulaziorekin eskatzen den esanen da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota. Unibertsitateko master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.
b. Izangaiaren esperientzia doktoratu aurreko kontratuaren arloan (30 puntu gehienez ere).
c. Ingelesa (10 puntu gehienez ere).
d. Mugikortasuna (10 puntu gehienez ere).
e. Beste merezimendu batzuk: argitalpenak egin izana eta biltzarretan parte hartu izana (5 puntu gehienez ere).
f. Elkarrizketa pertsonalak 10 puntuko balorazioa izanen du gehienez ere, eta aurreko 3 atalen baturan puntuaziorik handiena duten hiru izangaiei eginen zaie bakarrik.
7.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.
7.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda onetsiko da Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez, baita eskatutako laguntzarako baldintzaren bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako agiriak garaiz eta forman ez aurkezteagatik baztertutakoena ere.
Ebazpen hori eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hilabeteko epean argitaratuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan, eta interesdunei 5 egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bazterketaren aurkako erreklamazioa aurkezteko, Ikerketa Zerbitzura zuzendua, eta ebazpenean adierazten diren gabeziak zuzentzeko edo dokumentazioa osatzeko. Izangaiak ez baditu epe horretan gabeziak zuzentzen edo dokumentazioa osatzen, deialditik baztertuta geratzen ahalko da.
7.2. Ikerketa Batzordeak aurkeztutako erreklamazioak aztertuko ditu, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.
Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez, onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da eta, haren aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea maila bereko Nafarroako auzitegi batean bi hilabeteko epean, ebazpena iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
7.3. Geroago, Balorazio Batzordeak onartutako eskaerak ebaluatuko ditu 6. oinarrian ezarritako irizpideekin bat, eta izangai bakoitzaren behin-behineko puntuazioak eta kontratuaren behin-behineko adjudikazio proposamena onetsiko ditu. Behin-behineko adjudikazioak dituen Balorazio Batzordearen erabakia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da, eta haren kontra interesdunek erreklamazioa aurkezten ahalko dute, batzordeburuari zuzendua, 5 egun balioduneko epean, proposamen hori argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
7.4. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Balorazio Batzordeak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena eta itxaron zerrendan dauden izangaiena, puntuazioaren arabera ordenatua, ebazpen baten bidez onets ditzan. Ikerketako errektoreordearen ebazpena, behin betiko esleipena eta itxaron zerrendan dauden izangaien lehentasun ordena aditzera ematen dituena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.
Behin betiko ebazpen horren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
8.–Doktoratu aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.
8.1. Doktoratu aurreko kontratuaren xedea Konputazioaren Zientziaren eta Adimen Artifizialaren jakintza-arloan ikerketa-lanak egitea izanen da, eta, zehazki, doktoretza-tesia egitea deialdi honen 1. klausulan zehaztutako helburuarekin, baita hamabi hilabetez gehienez doktoratu ondoko orientabidea ematea ere.
8.2. Aurreko apartatuan ezarritako lehentasun ordenaren arabera puntuaziorik handiena lortu duen izangaiak, langilea denez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena denez, gauzatuko dute doktoratu aurreko kontratua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza Programan onartua dela adierazten duen agiria erantsiko zaio kontratuari, programaren unitate arduradunak emana, edo doktoretzako edo graduondoko eskolak emana, hala badagokio.
Ezin izanen da kontratua sinatu tesia gordailutu edo defendatu duten eskatzaileekin, eta, horrenbestez, deialdi honetatik kanpo uztea edo, hala badagokio, kontratua ukatzea ekarriko du horrek.
Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta, hasiera batean, urtebeteko iraupena izanen du, urtebeteko aldietarako luzatzeko aukera egonik doktoretza-programako Batzorde Akademikoak aldez aurretik txostena eginda, edo, kasua bada, doktoretzako eskolak, programan irauten duen bitartean. Kontratuaren iraupena 4 urtekoa izanen da gehienez ere, luzapenak barne.
Horretaz gainera, esleipenerako hautatutako izangaiak aurkeztutako urteko txostenaren aldeko ebaluazioa egin beharko du tesiaren zuzendariak, eta behar besteko aurrekontua egon behar da.
8.3. Doktoratu aurreko kontratua honako kasu hauetan amaituko da:
–Kontratuaren gehieneko epea betetzen denean, luzapen guztiak barne.
–Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza Programan egoteko aldia bukatzen denean edo hautatutako izangaia doktoretza-programan matrikulatua ez badago.
–Doktoratu aurreko jardueraren ebaluazio negatiboa lortuz gero doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren txostenean. Ebaluazio hori aurkakoa bada, posible izanen da doktoratu aurreko kontratua deuseztatzea.
8.4. Doktoratu aurreko kontratuaren finantzaketarako urteko diru-zuzkidura Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta TRACASA SL enpresak sinatutako lankidetza-hitzarmenean zehaztutakoa izanen da, hots, 26.708,97 euro lehenbiziko urtean. Zenbateko hori honako gastu hauetarako erabiliko da:
–Urteko ordainsari gordinen zuzkidura, 1.298,60 euroko 14 lansaritan banatua.
–Kopuru horiei Gizarte Segurantzako enpresa kuotak kenduko zaizkie, legedi indardunean ezarritako moduan.
–Doktoretza-programako matrikularako gastuak: 400,00 euro gehienez.
–Doktoretza-tesiarekin lotura zuzena duten ikerketako gastuen poltsa: 1.131,92 euro gehienez.
9.–Hautatutako izangaiaren betebeharrak.
9.1. Doktoratu aurreko kontratua formalizatzeak berekin dakar hautatutako izangaiak deialdi honetako oinarriak onartzea, baita TRACASA enpresak finantzaketarako hitzarmenean ezartzen dituenak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak kontratuaren xedearen jarraipen zientifikorako eta, hala badagokio, laguntza osagarriaren jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.
9.2. Hautatutako izangaiak honako betebehar hauek izanen ditu:
a. Kontratuaren helburu den ikerketa-lana egiteko xedez, kontratua esleitzeko ebazpenean edo kontratuan bertan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez bada, kontratuari uko egiten diola ulertuko da. Halaber, kontratuari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik hura sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egun baliodunetan sinatzen ez bada.
b. Atxiki zaion ikerketa-taldean bere lana aprobetxamenduz egitea, baita beste hainbat erakundetan ere, baldin eta beste zentro edo enpresa batzuetan ikerketa-egonaldiak egin behar direla erabakitzen bada.
c. Kontratuarekin lotutako lana garatzean lortu dituen informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, tesiaren zuzendariaren baimenik ez badu. Erabateko sekretua gordetzea bere jarduerak egitearen ondorioz eskuratu lezakeen informazio konfidentzialari buruz, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskuratu lezakeenari buruz, baita ikerketa-egonaldiak egiten dituen zentro edo enpresetan ere, eta ez kontatzea, jakinaraztea eta/edo zabaltzea hirugarren pertsonei, ez osorik ezta partez ere.
d. Hautatutako izangaiak bere ikerketekin lotutako edozein komunikazio, argitalpen edo zabalkunde-lan egin nahi badu, aldez aurretik tesiaren zuzendariaren berariazko baimen idatzia eduki beharko du. Tesiaren zuzendariak baimen horren oniritzia eskatuko dio Ikerketako errektoreordeari. Edonola delarik ere, baimena emateko edo ukatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta TRACASA enpresaren arteko hitzarmenak esaten duena hartuko da aintzat.
e. Tesiaren zuzendariari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuari eta TRACASA enpresari bidaltzea egindako jarduerari buruz eskatzen zaizkion txostenak, tesiaren zuzendariaren oniritziarekin eta konfidentzialtasun klausulak errespetatuz.
f. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza Programako Batzorde Akademikoaren urteroko nahitaezko jarraipen proba berrienaren aldeko txostena edukitzea, kontratua urtero berritzeko. Hautatutako izangaiak urteroko proba nahitaez egin beharrik ez badu, egindako lanari buruzko oroitidazki bat aurkeztu beharko du tesiaren zuzendariak egindako txostenekin batera. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren Batzorde Mistoak tesiaren aurrerapenei buruzko txosten bat eskatzen ahalko du edozein unetan.
g. Kontratuak iraun bitartean egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketatik eratorritako beste emaitza guztietan erreferentzia egitea bai Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrari, bai TRACASA enpresak emandako finantzaketari, baita kontratu honen oinarrian dagoen hitzarmenari ere.
h. Tesiaren zuzendariari aurkeztea, laguntza bukatzen denean, egindako lanaren azken txostena, baita lan bizitzaren egiaztagiri bat ere.
i. Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea 4 urteko epean gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik kontatzen hasita. Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, tesiaren zuzendariak ontzat emanda eta Doktoretza Programako Batzorde Akademikoak aldeko txostena emanda.
j. Tesiaren zuzendariari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea kontratuaren esparruan lortzen den edozein emaitzaren berri, baldin eta emaitza hori jabetza intelektualaren edo industrialaren edozein babes-formularekin babestua izateko modukoa bada, edo/eta inolako aplikazio industrial edo komertzial baldin badu.
k. Nafarroako Unibertsitate Publikoari uztea eta esleitzea kontratu honen esparruan sortu diren emaitza guztien gaineko jabetza industrial eta intelektualari buruzko eskubide guztiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak TRACASA enpresarekin sinatutako hitzarmenean hartutako jabetza industrial eta intelektualaren gaineko konpromisoak bete ditzan.
9.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, doktoratu aurreko kontratua baliogabetzea ekarriko du, eta baliteke bidegabeki jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea.
9.4. Kontratuari uko egiteko, idazki bat bidali behar dio hautatutako izangaiak Ikerketako errektoreordeari, tesiaren zuzendariak sinatua, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Kontratuari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun baliodun lehenago aurkeztu behar da beranduenez.
Bajarik egonez gero edo hautatutako izangaiak kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan uko eginez gero, kontratua esleitzeko behin betiko ebazpeneko itxaron zerrendan dauden izangaien ordenari jarraituz ordezkatzen ahalko da, betiere TRACASA enpresak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak aldez aurretik ados daudela agertzen badute eta, orobat, tesiaren zuzendariak oniritzia ematen badu uste duelako kontratuaren xedea bermatua geldituko dela laguntza bukatzeko gelditzen den denboran.
9.5. Deialdiko doktoratu aurreko kontratua formalizatzeko hautatutako izangaiak bete beharreko zereginak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren instalazioetan eginen dira, eta, hala ezartzen bada, ikerketa-egonaldiak egiteko proposatzen diren beste zentro eta enpresetan, TRACASA enpresa barne. Egonaldi horietan, hautatutako izangaiak zentro edo enpresa hartzaile bakoitzeko araudia eta berariaz ezartzen diren arau espezifiko guztiak bete beharko ditu.
10.–Onura sozialak.
Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko ditu hautatutako izangaiak.
11.–Irakaslanetako lankidetza.
Hautatutako izangaiak zilegi du baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean prestakuntzarako xedez irakaskuntza-lanetan laguntzeko, betiere tesiaren zuzendaria eta inplikatutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean gehienez ere 60 ordu har ditzake lankidetza horrek, eta gehienez ere 180 ordu 4 urteko kontratuan.
2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Laguntza Administratiborako Unitatean, aipatutako prozeduran ezarritakoaren arabera.
12.–Kontratua etetearen ondorioak.
Kontratatutako izangaiak eskubidea izanen du Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, hartan ezarritako moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.
Aldi baterako desgaitasun, haurdunaldiko arrisku, amatasun, adopzio edo harrera, edoskitzaroko arrisku eta aitatasun egoerek eten eginen dute kontratuen iraupenaren zenbaketa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin bat.
13.–Jabetza industriala eta intelektuala.
Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak izanen dira kontratu honen esparruan sortutako ikerketa-emaitzei buruzko jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak, eta bera bakarrik izanen da eskubide horien titularra.
Hala, esleipenerako hautatutako izangaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi eta esleituko dizkio kontratuaren esparruan sortutako emaitza guztien gaineko jabetza industrial eta intelektualari buruzko eskubide guztiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak TRACASA enpresarekin sinatutako hitzarmenean hartutako jabetza industrial eta intelektualaren gaineko konpromisoak bete ditzan.
Nolanahi ere, kontratuaren esparruan sortutako emaitzen gaineko eskubideak ustiatu edo uzteagatik lortzen diren mozkinetan parte hartzeko eskubidea aitortuko dio Nafarroako Unibertsitate Publikoak esleipenerako hautatutako izangaiari, bidezkoa bada, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 70. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.
Horretaz gainera, hautatutako izangaiaren eskubide moralak errespetatuko dira, bereziki bere egile eta/edo asmatzaile izaeraren aitorpenari dagokionez, legedi indardunarekin bat etorriz.
14.–Datuen babesa.
Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa.
Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta oinarri juridikoa, berriz, interes publikokoa izatea, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren arabera. Ikertzaile gazteei prestakuntza emanen zaie prestakuntzaldian dauden ikertzaileentzako kontratuen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoari jarraikiz.
NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer kontratu esleitu diren eta horien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.
15.–Argitalpena.
Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan ere.
Deialdi hau aplikatzearren emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.
16.–Errekurtsoak.
Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
I. ERANSKINA.–DOKTORATU AURREKO KONTRATURAKO BAREMOA
KATEGORIAK | PUNTUAZIOA, GEHIENEZ ERE |
Espediente akademikoa | 35 puntu |
Esperientzia, profilarekin bat datorrena | 30 puntu |
Ingelesa | 10 puntu |
Mugikortasun programak | 10 puntu |
Beste merezimendu batzuk: argitalpenak eta biltzarretako parte-hartzea | 5 puntu |
Elkarrizketa pertsonala | 10 puntu |
1.–Espediente akademikoa, 35 puntu gehienez ere.
Doktoretza-programan sartzeko titulazioaren espediente akademikoaren batezbesteko nota baloratuko da. Espediente akademikoaren batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.
∑(irakasgaiaren kreditu kopurua × nota) titulazioaren kreditu kopurua guztira
1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.
Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei "Gainditua" kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.
Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:
–Ohorezko matrikula 10.
–Bikain 9,25.
–Oso ongi 7,75.
–Nahikoa 5,75.
Unibertsitate masterreko ikasketen kasuan, masterrean eta masterraren aurreko ikasketetan izandako batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulu bakoitzaren iraupenaren arabera.
Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira, eta 35 puntu emanen zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.
Eskaera egiteko inprimakian kontratua zein titulaziorekin eskatzen den esanen da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota.
2.–Profilarekin bat datorren esperientzia, 30 puntu gehienez ere.
Izangaiaren esperientzia espezifikoa baloratuko da, nolako esperientzia duen kontratuaren profilean adierazitako arloekin zerikusia duten lan teknikoak eta ikerketakoak egiten. Hori egiaztatzeko, enpresa, ikerketa-zentro edo unibertsitateek emandako lan kontratuak, praktiketako kontratuak, laguntzak edo bekak aurkeztu behar dira.
2,5 puntu emanen dira arduraldi osoz kontratu edo beka batean egin den hilabete bakoitzeko.
3.–Ingelesa, 10 puntu gehienez ere.
Ingeleseko maila egiaztatzeko, ACLESek eta CRUEk onartutako ziurtagiriren bat aurkeztu behar da. Honako puntu hauek emanen dira:
–C1 maila edo horren baliokidea 10 puntu.
–B2 maila edo horren baliokidea 5 puntu.
4.–Mugikortasuna, 10 puntu gehienez ere.
Izangaiaren jatorrizkoa ez den unibertsitate edo ikerketa-zentroetan egindako egonaldiak hartuko dira aintzat. Erasmus Programaren barrenean egindako egonaldiak kontuan hartuko dira.
2,5 puntu emanen dira egonaldiko hilabete bakoitzeko.
5.–Beste merezimendu batzuk: argitalpenak eta biltzarretako parte-hartzea, 5 puntu gehienez ere.
Kontratuaren xede den gaiarekin lotuta aldizkarietan egindako argitalpenak eta biltzarretan izandako parte-hartzea baloratuko dira. Egiaztatu egin behar da argitalpena edo komunikazioa onartu edo argitaratu dela. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea ez da puntuaziorako kontuan hartuko haietan parte hartu ezean.
Argitalpenak honela baloratuko dira, kontuan hartuta zein motatako argitalpenak diren:
–JCRko lehen kuartilean dauden nazioarteko aldizkarietako artikuluak, 1 puntu artikulu bakoitzeko;
–JCRko beste nazioarteko aldizkari batzuetako artikuluak, 0,5 puntu artikulu bakoitzeko;
–Espainiako aldizkarietako artikuluak edo Espainiako liburuetako kapituluak, 0,1 puntu bakoitzeko;
–Nazioarteko liburuak osorik, 2 puntu bakoitzeko;
–Espainiako liburuak osorik, 1 puntu bakoitzeko.
Biltzarretako parte-hartzea honela baloratuko da, kontuan hartuta zein motatako ekarpena egin den:
–Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu;
–Espainiako biltzarretako komunikazioak edo posterrak, 0,25 puntu.
6.–Elkarrizketa pertsonala, 10 puntu gehienez ere.
Elkarrizketa pertsonala kontratuaren edukiarekin lotua egonen da, eta Balorazio Batzordeak eginen du. Balorazio Batzordeko kide bakoitzak 0 eta 10 puntu artean emanen dio izangai bakoitzari, zenbateraino datorren bat kontraturako eskatzen den profilarekin. Izangai bakoitzaren atal honetako azken puntuazioa Balorazio Batzordeko hiru kideen balorazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da. Baloratu beharreko gainerako atalen batuketa osoan puntuaziorik handiena duten hiru hautagaiei eginen zaie elkarrizketa, ez beste inori.
Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi apartatutan aurkeztu.
Iragarkiaren kodea: F2412519
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
