1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
84/2024 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzea", 31 MW-ekoa, Cintruénigo eta Tuterako udal-mugarteetan.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 67/2024 Ebazpenaren bidez, haize-parke baterako proiektu hau onetsi zen: "Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzea", 31 MW-ekoa, Cintruénigo eta Tuterako udal-mugarteetan. Horrekin batera, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cintruénigo eta Tuterako alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Cintruénigo eta Tuterako udaletxeetan, 2024ko urriaren 7, 8, 9 eta 10ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2 Ebazpen hau Eólica Montes de Cierzo SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cintruénigo eta Tuterako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.
Iruñean, 2024ko ekainaren 21ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2410060