2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 592. lurzatian (Askatasunaren plaza 15), igogailua paratzeko. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez jarraian zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Espedientea: 158606M Xehetasun azterketa, antolamendu bolumetrikoa aldatzeko, igogailua paratu ahal izateko 1. poligonoko 592. lurzatian (Askatasunaren plaza 15).
Sustatzailea: José Ignacio Arguiñano Arteta.
Garesen, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2412495