181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9189E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, Helpbidea proiektuari buruzko informazio eta zabalkunde jarduerak egin ditzaten 2024. urtean. DDBN identifikazioa: 782328.

Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema - SITNAren 2016-2019 eperako Plan Estrategikoak ezarri zuen, bere ildo estrategikoen artean, Helpbidea izeneko web aplikazioa sortzea, hots, web bisore geografiko bat, SITNA APIan oinarritua, ahalbidetzen duena Nafarroako posta helbide bat aurkitzea, hainbat irizpide konbinatuz: udalerria, entitate bakana, bidea, ataria, etxearen izena edo helpbideako IDa (helbidearen identifikatzaile unibokoa).

Hura ezartzearen ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitatean hainbeste eraikin sakabanatu izanik, 2018tik Nafarroako Gobernua dirulaguntzen bidez finantzatzen ari da udalek beren eraikin sakabanatuak lokalizatu eta seinaleztatzeko jarduerak egitea, azkeneko helburua izanik eraikin horiek errazago aurkitu ahal izatea, bereziki larrialdi zerbitzuek.

Horretarako, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek honako partida hau jaso dute: F43001 F4400 4609 134102, "Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea" izenekoa. Haren xedea da finantzatzea udalek beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko egiten dituzten jarduerak.

Eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jardueretarako dirulaguntzen deialdia ebatzi ondoren, eta aurrekontua erabilgarri dagoenez, egokitzat jotzen da dirulaguntzen beste deialdi bat egitea, azaldutako helburua lortzeko beharrezkoak diren beste jarduerak egiteko. Horien artean, Helpbidea proiektuari buruzko informazio eta zabalkunde jarduerak daude, zeinak 2018tik proiektuan parte hartzen ari diren herritarren eta udaletako interes-taldeen artean egin baitira, eraikin sakabanatuei esleitutako helpbidea kodeen erabilera errazteko eta sustatzeko.

Azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak babes zibilaren eta larrialdien arloetan dituen zerbitzuak kudeatzea.

Ondorio horiekin, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarrita dago. Artikulu horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko dituela. Horrela, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuragai izanen dituzte, eta segurtatuko dira publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kontrolaren printzipioak.

Horrenbestez, ikusirik espedientean dauden txostenak, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuaren aldeko txostena dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, Helpbidea proiektuari buruzko informazio eta zabalkunde jarduerak egin ditzaten 2024. urtean.

2. Deialdiko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. 9.049,81 euroko gastua baimentzea, 2024ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea" izeneko F43001 F4400 4609 134102 partidaren kargura, deialdi honen ondoriozko betebeharrei aurre egiteko.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta deialdia dirulaguntzen datu-base nazionalari jakinaraztea.

5. Deialdi honen, oinarrien eta haren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.

6. Ebazpen hau igortzea Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzura, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 26an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

NAFARROAKO UDALENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, HELPBIDEA PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO ETA ZABALKUNDE JARDUERAK EGIN DITZATEN 2024AN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Deialdiaren xedea eta helburua.

Oinarri arautzaile hauen xedea da 2024an Helpbidea proiektuari buruzko informazio eta zabalkunde jarduerak egiten dituzten Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

Proiektu horren esparruan, 2018. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuak Nafarroako udalei dirulaguntzak eman dizkie eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduerak egiteko. Eraikin horiek dira herriguneetatik kanpoko katastro-lurzatietan dauden daudenak.

Dirulaguntzaren helburua da Helpbidea proiektuaren zabalkundeari laguntzea, proiektuan parte hartzen duten udalen biztanleen artean, pertsonen eta haien ondasunen segurtasunaren ikuspegitik oso garrantzitsua baita eraikin sakabanatuen sarbidea eta kokapena erraztea.

2.–Aurrekontu zuzkidura.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak honako honen kargura finantzatuko dira: Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekitaldirako gastu-aurrekontuko "Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea" izeneko F43001 F4400 4609 134102 partida, 9.049,81 euroko zuzkidura duena.

3.–Onuradunak eta betebeharrak.

Nafarroako udalak izan daitezke deialdi honetako dirulaguntzen onuradun, baldin Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean sartuta badituzte beren eraikin sakabanatuen helbideak deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

4.–Gastu diruz lagungarriak eta egin beharreko jarduerek bete beharrekoak.

Gastuak diruz lagungarriak izateko, nahitaezkoa izanen da ondoren zehazten diren jardueretakoak izatea, eta jarduera horiek 2024ko urtarrilaren 1etik azaroaren 22ra bitarte egitea, biak barne, eta justifikatzeko epea bukatu aurretik ordainduak izatea. Ondorio horietarako, fakturazioaren eguna zein den, horixe hartuko da gastua egin den eguntzat.

Honako hauek dira jarduera diruz lagungarriak:

a) Helpbidea-112 logotipoa duten euskarri itsasgarriak inprimatzea (etiketa itsasgarriak, imanak eta antzeko elementuak). Horietan idazteko aukera izan behar da, hartzaile bakoitzak bere eraikin sakabanatuaren helpbidea kodea idatz dezan eta toki irisgarri batean jar dezaten, ikusteko moduan egon dadin 112 SOS Nafarroa larrialdietarako telefonora bidali behar izanez gero.

b) Metrobaserri planoarekin eta udalerriko eraikin sakabanatuekin liburuxkak egitea, herritarren eta zerbitzu interesdunen artean banatzeko. Proiektuaren helburuari, erabilgarritasunari eta interesari buruzko informazioa sar daiteke.

Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuak oinarrizko diseinua ezarriko du, jarduerek izan beharko duten gutxieneko edukiarekin. Halaber, zerbitzu horrek baimena eman beharko du bestelako edukiak sartzeko.

Guztiek izanen dute "helpbidea-112" logotipoa, zeina esteka hauetan eskuratu baitaiteke:

https://pcsitna.navarra.es/proyectos/helpbidea/Documentos%20compartidos/Logotipos/logohelpbidea112.png

https://pcsitna.navarra.es/proyectos/helpbidea/Documentos%20compartidos/Logotipos/logohelpbidea112incr.svg

Erosketaren gastua ez da inoiz izanen merkatuan duen balioa baino handiagoa.

Diruz lagungarria izanen da dirulaguntzaren xede diren jarduerei dagokien BEZa, baldin eta ezin bada jasanarazi, ez eta berreskuratu edo konpentsatu ere.

Betiere, deialdi honetatik kanpo gelditzen dira elementu horietako edozein banatzeko edo paratzeko gastuak.

5.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, laguntzak emateko prozeduraren gaineko antolaketa eta instrukzio eginkizunak Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu hori aipatzen dela.

Laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

6.–Eskaerak aurkeztea, eskatzen diren agiriak, eta betebeharrak egiaztatzea.

6.1. Epea:

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Aurkezteko modua:

Laguntzen eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa helbidean zuzenean edo Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoan deialdi honen fitxan dagoen estekaren bidez.

Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzura zuzenduko dira.

Interesdunen batek bertaratuta aurkezten badu eskaera, modu telematikoan aurkeztuz zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.

6.3. Aurkeztu beharreko agiriak:

Laguntza-eskaerak oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren arabera aurkeztuko dira, bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

6.4 Zuzenketak:

Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa eransten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari errekerimendua eginen zaio, errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita 10 egun balioduneko epean okerra zuzen dezan, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

7.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta eskaerak baloratzeko irizpideak.

7.1. Laguntzak emateko prozedura:

Dirulaguntza hauek prozedura arruntaren bidez emanen dira, norgehiagokako araubideari jarraikiz, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun-zerrenda bat prestatzeko asmoz, hurrengo puntuan ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoaren araberakoa izanen da.

7.2. Eskaerak baloratzeko irizpideak:

Puntuazio altuenetik txikienera arteko lehentasun hurrenkera bat ezartzeko, eskaerak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

1. Nafarroako Gobernuaren Helbideen Kudeatzailean sartutako eraikin sakabanatuen portzentajea, kontuan harturik udalak kudeatzaile horretan sartutako eraikin guztiak. Udal bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio, taula honekin bat:

ERAIKIN SAKABANATUEN PORTZENTAJEA

PUNTUAK

%50etik gora

30 puntu

%40 eta %50 artean

25 puntu

%30 eta %39 artean

20 puntu

%20tik eta 29ra artean

15 puntu

%10 eta %19 artean

10 puntu

%10etik beherakoa

5 puntu

2. Nafarroako Gobernuaren Helbideen Kudeatzailean sartutako eraikin sakabanatuen kopurua. Udal bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio, taula honekin bat:

ERAIKIN SAKABANATUEN KOPURUA

PUNTUAK

300 baino gehiago

70 puntu

250etik 300era

60 puntu

200etik 249ra

50 puntu

150etik 199ra

40 puntu

100etik 149ra

30 puntu

50etik 99ra

20 puntu

20tik 49ra

10 puntu

20 baino gutxiago

5 puntu

8.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

4. oinarrian deskribatutako jardueretarako aurkeztutako aurrekontuen %90eko dirulaguntza emanen da gehienez, aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren gehieneko mugaraino.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko guztizko zenbatekoa aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren zenbatekoa baino handiagoa bada, ateratzen diren zenbatekoen gaineko hainbanaketa eginen da, lortutako puntu guztien arabera, 7.2 oinarrian ezarritako irizpideak aplikatuta.

9.–Dirulaguntza ematea.

Eskaerak ebaluatu ondoren, eta instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena ikusita, Barne Zuzendaritza Nagusiko titularrak ebatziko du dirulaguntzak ematea aurreko oinarrian xedatutakoaren arabera, aurrekontu-kontsignazioaren gehieneko mugara arte.

Ebazpen arrazoitu batean, dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, adierazita helburua eta emandako zenbatekoa, baita ezesten diren gainerako eskaerak ere, halakorik bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Laguntzak emateko ebazpena 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Dirulaguntzak onesteko ebazpena Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, www.navarra.eus helbideko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan.

Ebazpenaren aurka, berariazkoa izan ala ustezkoa, interesdunek errekurtsoa jartzen ahalko dute, deialdi honen 15. oinarrian adierazitako moduan.

10.–Epeak, justifikatzeko modua eta ordainketa.

10.1. Laguntzak aldi bakar batean ordainduko dira. Jarraian aipatzen diren agiriak igorri behar zaizkio Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari, 2024ko azaroaren 28ra bitartean, hori barne. Telematika bidez eginen da hori, nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

1. Egindako jardueren memoria, non zehaztuko baitira deialdi honen kargura egindako jarduerak.

2. Fakturak eta horiek ordaindu izanaren ziurtagiriak.

3. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, II. eranskinaren arabera.

10.2. Benetan egin eta justifikatzen den gastua onartutako gastua baino txikiagoa baldin bada, laguntzaren zenbatekoa benetan egindako gastura egokituko da. Laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izanen egindako jardueraren kostua baino handiagoa.

10.3. Dirulaguntza eskaeran aurkeztutako aurrekontuko gastu guztiak justifikatu ezean, dirulaguntzaren ordainketa gutxitu eginen da egiaz egindako gastuaren proportzioan, deialdi honen 8. oinarrian ezarritako portzentajearekin bat.

11.–Onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun gertatzen diren udalek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

b) Dirulaguntza zertarako ematen den, xede zehatz horretarako bakarrik erabiltzea.

c) Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aurrean justifikatzea betebehar eta baldintzak bete direla.

d) Diruz lagundutako jarduera bera finantzatzen duten beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu izanaren berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

f) Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari ematea dirulaguntzaren xede den jarduerari buruz behar duen informazio guztia.

g) Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduera nola betetzen ari den egiaztatzeko lanak onartzea une oro.

h) Diruz lagundutako jarduerak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin direla aipatzea egiten diren edozein eratako iragarkietan edo publizitatean.

12.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein dirulaguntzarekin, beste administrazio publiko batzuenak izan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuenak, edo partikularrenak, Estatukoak nahiz nazioartekoak.

Deialdi honetako dirulaguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbateko osoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13.–Onuradunaren betebeharrak ez betetzea eta itzulketa.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da osorik, diruz lagundutako jarduera gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira.

Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze interesak ordaintzeko eskatzea.

Laguntza emateko ebazpenean ezarritako gastua justifikatu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Dirulaguntza erabiltzen baldin bada eman zen helburuetarako ez beste batzuetarako, Barne Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emanen du dirulaguntza osorik itzuli behar dela erabakitzeko, berandutze interesak barne.

14.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Erakunde onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dagoen dirulaguntzen arloko administrazio arau-hausteentzako zehapen araubidearen mende egonen dira eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

15.–Errekurtsoak.

Dirulaguntza arautzen duten oinarrien kontra eta horiek aplikatzearen ondoriozko egintzen kontra, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin ere.

16.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UDALENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, HELPBIDEA PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO ETA ZABALKUNDE JARDUERAK EGIN DITZATEN 2024AN. ESKAERA

Izen-deiturak: ………………………………….........................................…………………………………

NANa: ………………………………………......................................................…………………………..

Telefonoa: ..........................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: ............................................................................................................................

Honako hau ordezkatuz:

Udala: …………...........................................................................................……………………………….

IFZa: …………………….........................................................................………………………………..

Helbidea: ..............................................................................................................................................

Telefonoa: ...........................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: .............................................................................................................................

HARTZAILEA: Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzua.

DIRULAGUNTZA ESKATZEN DA................................................................... (e)ko Udalarentzat Helpbidea proiektuari buruzko informazio eta zabalkunde jarduerak egiteko, Barneko zuzendari nagusiaren...................... (e)ko......................./2024 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarriekin bat etorriz. Deialdia 2024an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ............... zenbakian.

Eta oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:

1. Adierazten du deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.

2. Adierazten du ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik.

3. Dirulaguntzarako eskaeran azaltzen den jarduerari dagokionez adierazten du:

Ez duela eskuratu edo eskatu inolako dirulaguntzarik edo laguntzarik administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren partetik, Estatukoak edo nazioartekoak izan.

Dirulaguntza edo laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren partetik, Estatukoak edo nazioartekoak izan:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZAION ­LAGUNTZA

ESKATUTAKO ­ZENBATEKOA

LAGUNTZAREN EGOERA
(eskatu da/onartu da/ordaindu da)

4. Datuak eguneratzeari dagokionez, adierazten du Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako dirulaguntzetan izaten den edozein aldaketa.

5. Honako dokumentazio hau eransten du:

–Garatu beharreko jardueren memoria.

–Gastuen aurrekontua, BEZa barne, aurrekontuan sartutako zenbatekoak bereizita, deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako jardueren arabera.

6. Baimena ematen dio organo kudeatzaileari behar diren datuak kontsulta ditzan egiaztatzeko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontra egiteko eskubidea:

Nik, ................................................................................................... jaunak/andreak, ......................... NAN zenbakiaren jabe, ez dut baimenik ematen honako datu hauek kontsultatzeko:

Hauek dira arrazoiak: ............................................................................................................................................................................................................................................................................................

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

(Sinadura)

Alkatea

II. ERANSKINA.–DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK FINANTZATZEKO LORTUTAKO BESTE DIRULAGUNTZA, LAGUNTZA, SARRERA EDO BALIABIDEEI BURUZKO ADIERAZPEN EREDUA

(Dirulaguntzaren ordainketarako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharrekoa)

Izen-deiturak: ………………………………..............................................…………………………………

NANa: ………………………………...............................................................………………………………

Honako hau ordezkatuz:

...........................................................................................................................................................

IFZa: ……………………………………………….................................................................................

Helbidea: ............................................................................................................................................

Barneko zuzendari nagusiaren ..................................(e)ko (data) ...../2024 Ebazpenaren bidez (2024ko ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ...................aren ...............(e)koan) deialdi bat onetsi zen Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, Helpbidea proiektuari buruzko informazio eta zabalkunde jarduerak egiteko. Erakunde hau dirulaguntza horien onuraduna denez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat, diruz lagundutako jarduerari dagokionez,

ADIERAZTEN DUT:

Ez dela eskuratu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako dirulaguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik.

Eskuratu direla administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide hauek.

ERAKUNDEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Idazkaria

Sinatua:

Ontzat emana

Alkatea

Sinatua:

Iragarkiaren kodea: F2412577