2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Sukaldarien lanpostu hutsak bete gabe geratu direla deklaratzea
Lesakako Udaleko alkateak 508/2024 Ebazpena eman du 2024ko abuztuaren 26an. Hona hemen ebazpenaren testua osorik:
"–Prozesu honi buruzko espedientea ikusi da: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen alkatearen 2022ko abenduaren 14ko 581/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean).
–Eta ikusi dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziko kalifikazio-epaimahaiaren 2024ko ekainaren 3ko eta ekainaren 28ko aktak (prozesu hori alkatearen 2022ko abenduaren 14ko 581/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean". Horiek horrela, bada,
EBAZTEN DUT:
1. Lesakako Udaleko Andra Mari zahar-egoitza erakunde autonomoko sukaldari lanpostuak (bat lanaldi osokoa eta bestea %60ko lanaldikoa) bete gabe geratu direla deklaratzea, lanpostu huts horiek betetzeko izangaiek ez baitituzte egiaztatu deialdian ezarritako baldintzak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".
Lesakan, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2412543