181. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3040/2024 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 2an emandako 2601/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela bide, ubide eta portuetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostua, alegia, plantilla organikoan 7046 zenbakia duena, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu. Lanpostu hori Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, funtzionarioen araubidekoa da eta Iruñean du destinoa.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2412280