2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 43. lurzatian, "Eskola Zaharrak" izeneko eraikinean. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2024ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 43. lurzatian, "Eskola Zaharrak" izeneko eraikinean (helbidea: Urrutia auzoa 18 A), Otsagabiko Udalak sustatua.
Haren xedea da aldatzea indarrean dauden antolaketa-planoak eta baimendutako hirigintza erabilerak, errentako etxebizitzen eskaintza hobetzeko eta lehendik dagoen eraikinaren eraberritzea planteatu ahal izateko, bizitegi-erabilerako aukera emanez.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritako ondorioetarako (horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten da).
Otsagabian, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
Iragarkiaren kodea: L2412305