147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 20ko 29/2024 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 5eko 62/2024 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

198E/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena "Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko" udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa xehatu bat, erabilera araudiari buruzkoa eta sektorizatze akustikoa aldatzekoa, NASUVINSA enpresa publikoak sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

47/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez prestakuntza beka baten deialdia onesten baita unibertsitateko tituludunentzat edo goi mailako teknikarientzat, Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuan aritzeko. DDBN identifikazioa: 766904.

67E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kirol monitore, entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako banakako ebaluazio araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 765495.

1974E/2024 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2024rako gastua baimentzen duena Nafarroako irabazi-asmorik gabeko enplegu zentro berezietan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzarako, eta maiatzaren 5eko 1198/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak aldatzen dituena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 755355.

362/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, oinezko transhumantziarako "de minimis" araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta 2024ko laguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 767197.

427/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2023ko kanpainarako baimendutako kredituari 30.162,35 euro gehitzen dizkiona 2024ko ekitaldirako, eta 28.392,83 euro 2025eko ekitaldirako. Hala, helburua da 2023-2004 kanpainetarako ekoizpen ekologikorako laguntzak emateko deialdiari erantzutea, laguntzen eskaera bakarraren deialdiari buruzko maiatzaren 23ko 54/2023 Foru Aginduaren 8. puntuan xedatutakoaren arabera. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 770441.

196E/2024 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" deialdiarentzat baimendutako kreditua. 2023ko deialdia. DDBN identifikazioa: 668621.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 26an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena "Biometano eta bioongarrien proiektua Sesman (Nafarroa)" izeneko inbertsio proiektua, Biometano Sesma SLk sustatua.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 26an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena "Plastikoa mekanikoki birziklatzeko eta birziklatutako plastikoarekin produktuak fabrikatzeko instalazio berria" izeneko inbertsio proiektua, Hahn Iberia Plástico Reciclado SLUk sustatua.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 26an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena "BeeCycle-Bateriak birziklatzeko jarduera berria ezartzeko nabe baten eraikuntza" izeneko inbertsio proiektua, Beecycle Reuse & Recycling SLk sustatua.

127/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona Jorge Ramón Sarasa Juanto jaunaren oinordekotza prozedurari (GP 2023016) Nafarroako Foru Komunitatea abintestato jaraunsle deklaratu gabe.

128/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 158/2023 Ebazpenaren bidez hasitako prozedura, xede zuena Nafarroako Foru Komunitatea deklaratzea Severino Usunáriz Hurtado jaunaren abintestato jaraunsle (GP 2016094).

234/2024 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2024-2025 ikasturterako jarraibideak onesten dituena honako hauek arautzeko: batetik, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua, eta bestetik, ikastetxe publiko baimenduetan Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emateko modua, hala modalitate presentzialean nola urrutikoan, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.

102/2024 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Corellako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

248E/2024 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Deierriko udal mugartean kokatutako biomasarako eskualdeko logistika zentro baten instalazioari. Instalazioaren titularra Deierriko Udala da.

262E/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, baimena ematen duena aldaketa funtsezkoa egiteko esnetarako behi-aziendaren ustiategi batean. Instalazioa Artaxoako udal-mugartean dago, eta haren titularra Olagorria 660 NA ENS da.

268E/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita zerri-aziendako ustiategi baten aldaketa-proiektu bati buruz, adierazteko aldaketa hori ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Aldaketaren helburua da ur-putzu bat eta klorazio-andel bat eraikitzea, ekoizpenaren orientazioa aldatzea eta beste hondakin bat gehitzea (EHZ 180205 kodea duena). Ustiategia Alesbesko udal-mugartean dago, eta haren titularra Agropecuaria Obanos SL da.

272E/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita zerri-ustiategi baten (umetarako zerramak) ingurumen baimen integratua. Instalazioa Mendigorriko udal-mugartean dago, eta haren titularra Granja Laserna SA da.

275E/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita estanpazio zentro baten instalazioaren aldaketa funtsezkoa, 26.020 m²-ko industria-nabe berriaren proiektua gauzatzeko, ekoizpenerako, biltegiratzerako eta bulegoen eraikinerako. Baimentzearen ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Noain Elortzibarko udal-mugartean dago, eta haren titularra Gestamp Navarra SA da.

287E/2024 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita metalezko profilak egiten dituen instalazio baten aldaketa funtsezkoa. Instalazioa Villatuertako udal-mugartean dago, eta haren titularra Ega Perfil SL da.

290E/2024 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, irizpena ematen duena paperaren deribatuak fabrikatzeko instalazio bat aldatzeko proiektuaren inguruan, adierazteko aldaketa, zeinak helburu baitu produktu kimikoen biltegiratzea handitzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioa Leitzako udal-mugartean dago, eta haren titularra Torraspapel SA da.

297E/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen baimen bateratua ematen diona plastikozko ontziak fabrikatzen dituen instalazio bati. Instalazioa Vianako udal-mugartean dago, eta haren titularra Envaplaster SA da.

426E/2024 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, merkataritzak Zangozako gordailu, itzulketa eta itzulera sistemarekin (GIIS) bat egiteko baldintzak onesten dituena.

511E/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Daga Green Power SL enpresak Lekunberriko udalerrian sustatutako "Oztegin eta Sasita energia biltegiratzeko instalazioa" ezartzeko aurreproiektuaz ingurumen inpaktuaren txostena egiten duena.

514E/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldaketa funtsezkoa onesten duena zerrama-ustiategi batean, zeinak txerrikumeak eta gizendu aurrekoak ekoizten baititu. Instalazioa Mendazako udal-mugartean dago, eta haren titularra Agropecuaria 2011 SL da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Espedientea, ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoarena, Karosseriewerke Dresden España SLUk sustatua.

ENKANTEA, ondasun higiezin batzuena, Lizoainen eta Urrotz-Hirian.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Aldaketa, honako deialdi honen oinarrietan: "Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez"

ITZA

Deialdia, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

TAFALLA

Deialdia, erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuan (kirol alorra) Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzakoa, zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontrataziokoa, sortzen diren beharrei erantzutearren

Deialdia, erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuan (kultura alorra) Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzakoa, zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontrataziokoa, sortzen diren beharrei erantzutearren

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, berdintasun teknikariaren lanpostu bat, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta izangaien zerrenda bat osatzeko, sortzen diren ordezkapen, baja edo beharrei erantzuteko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kebab taberna

ARANGUREN

Plan partziala, Taxoareko SA Belanbutzu 2 lurzoru urbanizagarriko sektorean. Berriz jendaurrean jartzea

ARELLANO

Aldaketa, Hirigintzako izapideak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko Gipuzkoa etorbideko 56an. Jendaurrean jartzea

BUÑUEL

Udal Planeko UD-43 unitatea urbanizatzeko proiektua. Jendaurreko informazioa

UHARTE

Bizikleten aparkaleku publikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

ODIETA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena eraikinak bizitegi-erabilerarako birgaitzeko edo eraberritzeko, lehentasunez birgaitu beharreko arean. Behin betiko onespena

JAITZ

Ordenantza fiskala, arautzen duena ur gaziaren aprobetxamendua. Behin betiko onespena

UNTZUE

Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea

UTERGA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

EGUESIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Makinak konpontzeko eta alokatzeko lantegia

VALTIERRA

Desafektazioa aldatzea, 11. poligonoko 119. herri-lurzatiaren zati batean

Desafektazioa, 4. poligonoko hainbat herri-lurzatiren zati batean

ZUÑIGA

Udal ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduei buruzkoa. Behin betiko onespena