2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko Gipuzkoa etorbideko 56an. Jendaurrean jartzea
Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat igogailua jartzeko Gipuzkoa etorbideko 56an.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan:
https://sedeelectronica.berriozar.es/firma/documento.aspx?csv=7JAAACDZNPMP2KVVCMWF
Berriozarren, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2410357