147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 26an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena "Biometano eta bioongarrien proiektua Sesman (Nafarroa)" izeneko inbertsio proiektua, Biometano Sesma SLk sustatua.

2024ko maiatzaren 17an, Biometano Sesma SLk eskatu zuen foru interesekotzat deklaratzeko "Biometano eta bioongarrien proiektua Sesman (Nafarroa)" izeneko inbertsio proiektua, bat etorrita Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoarekin.

Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen 28. artikuluko g) apartatuak ezartzen du, besteak beste, "gas berriztagarria sortu eta hori gas-sisteman sartzekoak" foru intereseko inbertsiotzat joko direla, abenduaren 9ko 5/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak, Biometano Sesma SLren eskaera aztertu ondoren, proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea proposatu du, inguruabar hauek aintzat hartuta:

–Proiektuaren xedea da nekazaritza eta abeltzaintzako azpiproduktuak eta nekazaritzako elikagaien industriako hondakinak tratatzeko eta biometanoa eta bioongarriak ekoizteko instalazio bat eraikitzea.

–Proiektuak 28.763.252 euroko inbertsioa aurreikusten du guztira.

–Proiektuak zuzeneko 12 lanpostu eta zeharkako 35 lanpostu sortzea aurreikusten du instalazioaren eragiketa aldi osorako, 25 urtetik gorakoa izanen delakoan. Horrez gain, instalazioa eraikitzeko etapan zuzeneko 50 lanpostu sortzea aurreikusten da.

–Proiektua bat dator S4ren lehentasun batzuekin (energia berdearen industria eta trantsizio ekologikoa).

–Proiektu honek mesede eginen die zeharkako plan batzuei, esate baterako: Nafarroako Industrializazio Plana, Nafarroako Ekonomia Sozialerako Plan Integrala, Kanpo Ekintzaren Plana, 2030erako Energia Plana eta 2021-2027ko Nafarroako Landa Garapenerako Plana.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. "Biometano eta bioongarrien proiektua Sesman (Nafarroa)" izeneko inbertsio proiektua, Biometano Sesma SLk sustatua, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Biometano Sesma SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2410127