147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

196E/2024 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" deialdiarentzat baimendutako kreditua. 2023ko deialdia. DDBN identifikazioa: 668621.

Espainiak 2021-2023 urteetarako aurreikusitako inbertsio eta berrikuntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotzen dira, mekanismo horren esparruan finantza-laguntza jaso ahal izateko. Plan hori Kontseilu Europarrak berretsi du, 2021eko uztailaren 13ko Betearazpen Erabakiaren bidez.

Azaroaren 2ko 948/2021 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzen duten inbertsioak egiteko laguntza programetara zuzendutako dirulaguntzak emateko modua; horien bidez, abeltzaintza ustiategietako simaurrak kudeatzeko sistemak hobetzeko jarduketak, barazkien, lore moztuen eta landare apaingarrien berotegien erabateko modernizazioa eta eraldatzea, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien eraginkortasun energetikorako jarduketak eta abeltzaintzako azpiproduktuen eta nekazaritzako biomasaren energia aprobetxatzeko jarduketak laguntzen dira eta, halaber, doitasuneko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren eta 4.0 teknologien erabilera sustatzen da (948/2021 Errege Dekretua, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko Planaren (III) barruan inbertsio proiektuak gauzatzeko estatu-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan).

Errege Dekretuak ezartzen du autonomia erkidegoetako organo eskudunek beren lurraldeetan laguntza deialdiak argitaratuko dituztela, eta aurkeztutako eskaerak kontrolatu eta laguntzak eman eta ordainduko dituztela. Laguntza horiei lotutako gastuaren %100 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Ministerioak finantzatzen du.

Laguntzak finantzatzeko, hasierako aurrekontu bat ezarri zen, errege dekretuaren VI. eranskinaren arabera, Nafarroari 2.167.388 euro esleitu zitzaizkion 2021. urterako, eta zenbateko hori Foru Komunitateari transferitu zitzaion. 2022. eta 2023. urteetako kopuruak banatzeko, tarteko mugarri eta helburuak bete beharko dira. Mugarri eta helburuak frogatu ondoren, funtsak banatu ziren ondoz ondoan, eta azkenean 12.603.873,46 euro transferitu zitzaizkion Foru Komunitateari.

Otsailaren 14ko 13E/2023, martxoaren 16ko 27E/2023, abenduaren 23ko 328E/2022 eta abenduaren 23ko 329E/2022 ebazpenen bidez, laguntzak onetsi ziren, 2024ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura, honako jarduera hauetarako: doitasunezko nekazaritza, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak, simaurrak kudeatzeko sistemak eta berotegiak eraldatzea eta modernizatzea. Inbertsioak egiteko ezarritako epea amaitu ondoren, inbertsioak ordaindu ziren. Proiektuak ez direnez behar adina gauzatu, 576.584 euro liberatu dira 2024ko aurrekontuaren kontura baimendutako aurrekontutik.

Funts horiek itxarote-zerrendako espedienteetarako laguntzak emateko erabili nahi dira. Zerrenda hori honako ebazpen honen bidez eratu zen: 162E/2023 Ebazpena, uztailaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiarena, "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" laguntzak onetsi eta ezesten dituena.

Horren aurretik, onetsi behar da baimendutako kreditua handitzea, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpenean aurreikusi bezala. Izan ere, ebazpen horren bidez, Nafarroako "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" dirulaguntzaren 2022ko bigarren deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Hasiera batez, nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzen (SEM) bigarren deialdirako baimendutako kreditua 5.800.000,00 eurokoa izan zen, 2025eko ekitaldirako. Laguntzak eman aurretik, zenbateko horri 2.758.914,79 euro gehitu zitzaizkion. Uztailaren 17ko 162E/2023 Ebazpenaren bidez, 8.432.895,82 euroko zenbatekoa eman zen, eta, aldi berean, eskaeren erreserba-zerrenda bat eratzea onetsi zen. Zerrenda horretan, hainbat eskaera biltzen ziren, zeinak, aurrekontuaren eskasia zela-eta, laguntzarik gabe geratu baitziren, onargarritasun baldintzak bete arren.

Horren ondoren, funtsak lurraldeka berriz banatzea onetsi zen, eta 1.267.130,46 euro gehiago esleitu zitzaizkion Nafarroari, eta erreserba-zerrendako espedienteetarako lehen laguntzak eman ziren, 1.499.671,18 euroko zenbatekoarekin guztira, abenduaren 22ko 360E/2023 Ebazpenaren bidez. Hala, deialdian emandako guztizko zenbatekoa 9.932.567 eurokoa da.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" izeneko deialdian, ebazpen zatiko 3. puntuak esaten du aurrekontu-zuzkidurari 10.000.000 euro gehitzen ahalko zaizkiola gehienez, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatuta, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 139E/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako kredituari 576.584 euro gehitzea. Ebazpen horrek kreditu gehikuntza onesten du dirulaguntza honen 2023ko deialdian: "4240-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean, doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntzak (SEM)".

2. Gastua baimentzearen zenbatekoa ordainduko da 2024ko gastu aurrekontuko "SEM Doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean aplikatzeko laguntzak (PEP E21/000458-04 elementua) izeneko 720004 72200 7700 412110 partidaren baliokidea den eta 2025eko ekitaldian horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

4. Argitalpena: aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko ekainaren 21ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2410470