2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
Aldaketa, Hirigintzako izapideak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Arellanoko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hirigintzako izapideak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan.
Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an; hala bada, behin betiko onetsita gelditzen da aldaketa hori, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horrenbestez, aldaketa argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
ONETSITAKO ALDAKETA
3. artikulua. Udalaren honako hirigintza-jarduketa hauek daude tasei loturik:
a) Obra lizentziak ematea.
b) Udal Planaren aldaketa puntualak izapidetzea.
c) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak izapidetzea.
d) Lerrokaduren azterketa osagarriak edo xehetasun-azterketak izapidetzea.
e) Unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak izapidetzea.
f) Lur banantzeak izapidetzea.
g) Birpartzelazioak edo kudeaketarako beste figura batzuk izapidetzea.
h) Urbanizazio proiektuak izapidetzea.
i) Hirigintza arloko kontsultak.
j) Eta, oro har, aurrekoen artean ez dagoen hirigintzako beste edozein izapide, baldin eta sartzen bada uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren babespean (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arellanon, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Fernando Jesús Busto Méndez.
Iragarkiaren kodea: L2410276