147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udal Planeko UD-43 unitatea urbanizatzeko proiektua. Jendaurreko informazioa

Buñuelgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko ekainaren 20ko bilkura berezian erabakita, hasiera batez onetsi da Buñuelgo UD-43 unitatea urbanizatzeko proiektua, María Soledad Lasheras Ostak, José Manuel Monguilán Domínguezek eta María Pilar Bobé Sáezek sustatu dutena haiek baitira esparru horretako lurren jabeak, eta Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak idatzi duena.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (bunuel.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5, 72 eta 74.b) artikuluarekin; aipatutako legegintzako foru dekretuaren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Buñuelen, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2410088