2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea
Obra-kontratu bat lizitatzeko kontratazio-mahaia bilduko da, birgaitze energetikorako obrak egin daitezen Untzueko Arizu plazako 1ean den udal eraikinean. Hain zuzen, mahaia bilduko da 2024ko ekainaren 25ean, 8:30ean, eta alkatea dago izendatuta mahaiko buru jardun dezan. Alabaina, alkatea ezin da joan, gerora sortu diren lan-arrazoiak direla eta.
Udal batean, alkateordearen eginkizuna da alkatearen ordez jardutea, eragozpenen bat dagoenean azken horrek bere eginkizunak bete ditzan, beste arrazoi batzuen artean, hala ezarrita baitago apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan (Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Legea), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. eta 44. artikuluekin loturik (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala bada, argitara ematen da Untzueko Udaleko Alkatetzaren 2024ko ekainaren 24ko 2024-0047 Ebazpenaren laburpena; hona hemen:
Lehena.–Iñaki Pérez de Cirizak alkatea ordeztea, hari kontratazio-mahaiko buru gisa dagozkion eginkizun guztietan, mahaiak 2024ko ekainaren 25ean egin beharreko bilkuran.
Bigarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Iñaki Pérez de Cirizari, bai eta Udalbatzari ere, egiten duen lehen osoko bilkuran, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Untzuen, 2024ko ekainaren 24an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2410044