1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
427/2024 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2023ko kanpainarako baimendutako kredituari 30.162,35 euro gehitzen dizkiona 2024ko ekitaldirako, eta 28.392,83 euro 2025eko ekitaldirako. Hala, helburua da 2023-2004 kanpainetarako ekoizpen ekologikorako laguntzak emateko deialdiari erantzutea, laguntzen eskaera bakarraren deialdiari buruzko maiatzaren 23ko 54/2023 Foru Aginduaren 8. puntuan xedatutakoaren arabera. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 770441.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 54/2023 Foru Aginduaren bidez, besteak beste, 2023ko eta 2024ko kanpainetarako ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdia egin zen. Deialdi hori eginen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduari jarraikiz. Horren bidez araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean; laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.
8. puntuan 200.000 euroko urteko gastua baimentzen da ekoizpen ekologikorako laguntzarako, "2014-2020ko NPEPE LGENF. Ekoizpen ekologikorako neurria" izeneko 710001 71200 4700 414205 partidaren kargura edo 2024ko eta 2025eko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdiari aurre egiteko 2023ko eta 2024ko kanpainetan, baldin eta horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.
Eskatzaileek aurkeztutako eskabideak ebaluatu dira oinarrietan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera, eta, beraz, 230.162,35 euroko laguntza emanen da guztira 2023ko kanpainarako (2024ko gastu-aurrekontutik) eta 228.392,83 eurokoa 2024ko kanpainarako (2025eko gastu-aurrekontutik).
Aipatu foru aginduan adierazten denez, baimendutako kreditua gehienez 40.000 euro handitzen ahalko da, 2024ko eta 2025eko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Maiatzaren 23ko 54/2023 Foru Aginduan baimendutako kreditua handitzea, 2023ko eta 2024ko kanpainetan ekoizpen ekologikoari laguntza emateko. Hala, 30.162,35 euro izanen dira 2023ko kanpainarako, eta 28.392,83 euro 2024ko kanpainarako, "2014-2020ko NPEPE LGENF. Ekoizpen ekologikorako neurria" izeneko 710001 71200 4700 414205 partidaren kargura, edo 2024ko eta 2025eko ekitaldietako gastuen aurrekontuko partida baliokidearen kontura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
2. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratu beharko da.
3. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko ekainaren 24an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2410059