2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Desafektazioa, 4. poligonoko hainbat herri-lurzatiren zati batean
Valtierrako Udalak, 2024ko ekainaren 24an egin ohiko bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasun Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 2.668,55 metro koadroren desafektazioa 4. poligonoko 619, 699, 623, 691, 692, 696, eta 626. lurzatietan eta 90.665,38 koadroren desafektazioa 359, 584, 619, 623, 626, 662, 691, 692, 693, 696, 698, eta 699. lurzatietan, horien erabilera Ibernova Promociones SAUri lagatzeko, zortzi euskarri eta linea elektriko bat instalatzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2410069