147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Utergako Udalak, behar bezala baimendurik, dei egiten du prozedura irekiko eta gutun-azal itxien bidezko enkante publiko batera, honako baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra herri-basoan: 1-294 katastro-lurzatia, "Akiturrain", eta 1-519 katastro-lurzatia, "Arrizelai" parajea, Utergako udal-mugartean.

–Hasierako prezioa: 3.805,00 euro (BEZik gabe).

–Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

–Baso-aprobetxamendua adjudikatzeko baldintza teknikoen eta partikularren agiriak interesdunen eskura daude Utergako Udaleko Idazkaritzan eta Utergako Udalaren egoitza elektronikoan (https://uterga.sedelectronica.es).

–Tokia: eskaintzak aurkeztu beharko dira Utergako Udalaren Erregistro Orokorrean, bertara joanda edo egoitza elektronikoaren bidez.

–Eskaintzak aurkezteko epea: hogei egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Utergan, 2024ko ekainaren 24an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2410030