147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 26an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena "BeeCycle-Bateriak birziklatzeko jarduera berria ezartzeko nabe baten eraikuntza" izeneko inbertsio proiektua, Beecycle Reuse & Recycling SLk sustatua.

2024ko maiatzaren 14an, Beecycle Reuse & Recycling SLk eskatu zuen foru interesekotzat deklaratzeko Caparroson (Nafarroa) egin asmo den "BeeCycle-Bateriak birziklatzeko jarduera berria ezartzeko nabe baten eraikuntza" izeneko inbertsio proiektua.

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. "BeeCycle-Bateriak birziklatzeko jarduera berria ezartzeko nabe baten eraikuntza" izeneko inbertsio proiektua, Beecycle Reuse & Recycling SLk sustaturik Caparroson egin asmo dena, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Beecycle Reuse & Recycling SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2410135