2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZA
Deialdia, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 2ko 090/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, administrari-ofizialaren 3 lanpostu betetzeko oposizio murriztuaren bidez. C mailako lanpostuak dira, langile lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Deialdia 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.
Alkatetzaren 2024ko ekainaren 28ko 132/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu diren izangaien zerrenda onetsi da, eta ezarri da proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Onartuak:
CIRIZA TORREMOCHA EDURNE
OSES IZU NURIA
ROS NAUSIA BERTA
Ez da izangairik baztertu.
Deialdian jasotako proba teoriko-praktikoa 2024ko uztailaren 30ean eginen da, 10:00etan, Itzako udaletxean.
Itzan, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2410432