147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, ondasun higiezin batzuena, Lizoainen eta Urrotz-Hirian.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01965.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2022-3100200102631Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

LOTE BAKARRA:

1. finka.–Urrotz-Hiriko jurisdikzioan eta Lizoaingo jurisdikzioan:

Urrozko Udaleko 2.218 zenbakiko finka (IDUFIR: 31001000884577), 41. liburuan, 217. orrian inskribatua.

Lizoaingo Udaleko 5.390 zenbakiko finka (IDUFIR: 31001001167914), 61. liburuan, 41. orrian inskribatua.

Landa-finka: Urrozko eta Lizoaingo jurisdikzioetan kokatutako alorra, Angelun, hogei erreguko edo hektarea bat eta hirurogeita hemeretzi area eta hirurogeita bederatzi zentiareako azalera duena osotara; horietatik lau mila zazpiehun eta hirurogeita bat metro eta laurogeita bost dezimetro koadro Urrozen daude (2.218 zenbakiko finka), eta hamahiru mila ehun eta laurogeita hamazazpi metro eta laurogeita bost dezimetro koadro Lizoainen. Honako hauek ditu mugakide, tituluaren arabera: iparraldean eta ekialdean, Lizoaingo mugartea; hegoaldean, Juan José Sanz eta Martín Antonio Garralda eta Micaela Ruiz; eta mendebaldean, Babil Aldaz eta Cipriano Ochoa; gaur egun mugak hauek ditu: iparraldean, Lizoaingo 439. eta 440. lurzatiak; hegoaldean, Urrozko 474. eta 475. lurzatiak; ekialdean, Lizoaingo 439. lurzatia eta Urrozko 474. lurzatia; eta mendebaldean, errepidea. Honako hauek eraiki ziren haren gainean: zerri ustiategi baterako hamaika nabe, solairu bakarrekoak, eta beste eraikin bat, beheko solairuan bulegoak eta goiko solairuan etxebizitza dituena. Nabeek honako azalera eraiki hauek dituzte: 1.etik 8.era bitartekoek, bakoitzak laurehun eta berrogeita hamar metro koadro; 9. nabeak, mila eta ehun metro koadro; 10.ak, bederatziehun eta laurogei metro koadro; eta 11.ak, berrehun eta hirurogeita hamar metro koadro. Bulegoetarako eta etxebizitzarako eraikinak ehun metro koadroko azalera du solairu bakoitzean. Eraikin horiek eraiki gabeko gainerako lurrez inguratuta daude, norabide guztietan.

Katastroa: Erregistroan 2.218 zenbakiarekin Urrotz-Hiriko jurisdikzioan inskribatua dagoena eta 5.390 zenbakiarekin Lizoaingo jurisdikzioan inskribatua finka berbera dira. Lizoaingo 5. poligonoko 52. lurzatia eta Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 474. lurzatiaren zati bat. Haren barnean 11 nabeak eta etxe bat (etxebizitza eta bulegoak) daude.

Katastroko erreferentzia (Lizoaingo 5. poligonoko 52. lurzatia): 310000000001484255MZ.

Katastroko erreferentzia (Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 474. lurzatiaren zatia): 310000000001498031FZ.

2. finka.–Urrotz-Hiriko eta Lizoaingo (Nafarroa) jurisdikzioetan:

Urrozko Udaleko 2.595 zenbakiko finka (IDUFIR: 31001000881569), 41. liburuan, 67. orrian inskribatua.

Landa-finka: Lurzatiak biltzeko planoko 17. zenbakia, Urrotz-Hiriko eta Lizoaingo jurisdikzioetan, lehorreko zerealerako alorra, Urrozgoiti izeneko eremuan. Honako hauek ditu mugakide: iparraldean, Lizoaingo udal mugartea; hegoaldean, mugako erreka; ekialdean, Lizoaingo udal mugartea; eta mendebaldean, Sergio Sarasibar (kanpo utzitako eremua) eta Urroztik Errorako errepidea. Hiru hektarea eta hirurogeita hiru areako azalera du; horietatik bi hektarea eta hirurogeita hamahiru area Urrozko jurisdikzioan daude eta laurogeita hamar area Lizoaingo jurisdikzioan.

Katastroa: Lizoaingo 5. poligonoko 394. lurzatia, Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 475. lurzatia eta Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 474. lurzatiaren zati bat.

Katastroko erreferentzia (Lizoaingo 5. poligonoko 394. lurzatia): 310000000001262599XF.

Katastroko erreferentzia (Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 475. lurzatia): 310000000001403895WB.

Katastroko erreferentzia (Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 474. lurzatiaren zatia): 310000000001498031FZ.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko uztailaren 5ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2410732