147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Plan partziala, Taxoareko SA Belanbutzu 2 lurzoru urbanizagarriko sektorean. Berriz jendaurrean jartzea

Arangurengo Udalak, 2024ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen berriz jendaurrean jartzea, hilabetez, Taxoareko SA Belanbutzu 2 lurzoru urbanizagarriko sektoreko plan partzialaren testu betegina.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2024ko ekainaren 19an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2410074