147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Bizikleten aparkaleku publikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Bizikleten aparkaleku publikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2410381