147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 5eko 62/2024 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen ekainaren 5eko 62/2024 Foru Dekretuaren testuan egindako akats batez oharturik (2024ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 21ekoan), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Honako hau dioen tokian:

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

"Justizia Zuzendaritza Nagusia.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tuteran duena, eta plantilla organikoan 11956 zenbakia".

Honako hau behar du:

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

"Justizia Zuzendaritza Nagusia.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Tuteran duena, eta plantilla organikoan 11956 zenbakia".

Iruñean, 2024ko ekainaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2410123