Iragarkia
147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Aldaketa, honako deialdi honen oinarrietan: "Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez"
Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, maiatzaren 31n hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi baten oinarriak aldatzea. Deialdiaren xedea zen Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzea, mailaz igotzeko lehiaketa bidez.
Gobernu Batzarraren 2023ko urtarrilaren 26ko Erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez. Hori guztia egin zen hautapen-prozesuaren ondoriozko aldi baterako kontrataziorako izangaietatik abiatuta, eta hautapen-prozesuaren xedea zen sortzen diren beharrizanei erantzutea. Aipatutako Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez onetsi zen, orobat, prozesuari hasiera ematea. Erabaki hori, deialdiaren oinarriekin batera, 2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.
2024ko apirilaren 19an, berraztertze-errekurtso bat aurkeztu zen deialdiaren 7.2 deialdiaren aurka, han jasotakoa ez datorrelako bat Antsoaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin.
Ikusi dira aurkeztutako errekurtsoa eta Hizkuntza-eskakizunen batzordeak 2024ko maiatzaren 22an hartutako erabakia deialdiaren bidez bete nahi den lanpostuaren (agente lehena) hizkuntza-eskakizunari buruz. Erabaki hori hartzeko, hain zuzen, oinarritzat hartu da lanpostuaren eginkizunei eta hizkuntza-eskakizunari buruzko txosten indibidualizatua.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1.–Baiestea Javier Urtiaga Sanzek aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa, eta, beraz, aldatzea Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7.2 eta 7.3 oinarriak eta II. eranskina. Hona hemen aldaketak:
1.1.–7.2 oinarria aldatzea:
Honela dioen tokian:
"7.2. Lehiaketaren fasea.
Lehiaketa-fasean, lehiakideek aurkeztutako eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratuko dira, eta gehienez 82,50 puntu izanen dituzte:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.
b) Polizia-eginkizunarekin lotutako formazioa, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu, gehienez.
c) Hizkuntzak: euskara, frantsesa, ingelesa eta/edo alemana: 20 puntu gehienez.
d) Sariak: 2,5 puntu, gehienez.
Aurreko ataletarako aurkeztu eta justifikatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdi honen II. Eranskineko baremoaren arabera. Merezimendu horiek aurkeztu eta agiri bidez frogatu beharko dira lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean. Epaimahaiak inola ere ezin izanen du frogatutzat hartu aurkeztu ez den eta agiri batez egiaztatu ez den merezimendurik dagoenik, eta ezin izanen du, atal bakoitzeko, adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago eman.
Epaimahaiak lehiakideek aurkeztutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu.
Fase honen bukaeran, epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du erreklamazioetarako, argitaratzen den egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena aurkez dezaten.
Epaimahaiak behin-behineko emaitzen kontrako erreklamazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onartu eta Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu".
Honela behar du:
"7.2. Lehiaketaren fasea.
Lehiaketa-fasean, lehiakideek aurkeztutako eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratuko dira, eta gehienez 97,5 puntu izanen dituzte:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.
b) Polizia-eginkizunarekin lotutako formazioa, irakaskuntza eta ikerketa: 18 puntu, gehienez.
c) Euskara jakitea: 32,75 puntu gehienez.
d) Frantsesa, ingelesa eta/edo alemana jakitea: 14,25 puntu gehienez.
e) Sariak: 2,5 puntu, gehienez.
Aurreko ataletarako aurkeztu eta justifikatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdi honen II. Eranskineko baremoaren arabera. Merezimendu horiek aurkeztu eta agiri bidez frogatu beharko dira lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean. Epaimahaiak inola ere ezin izanen du frogatutzat hartu aurkeztu ez den eta agiri batez egiaztatu ez den merezimendurik dagoenik, eta ezin izanen du, atal bakoitzeko, adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago eman.
Epaimahaiak lehiakideek aurkeztutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu.
Fase honen bukaeran, epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du erreklamazioetarako, argitaratzen den egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena aurkez dezaten.
Epaimahaiak behin-behineko emaitzen kontrako erreklamazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onartu eta Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu".
1.2.–7.3 oinarria aldatzea:
Honela dioen tokian:
"Oposizio fasean honako proba hauek eginen dira:
a) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa.
Proba teoriko praktikoak 150 puntu izanen ditu gehienez. Test motako galdera-sorta bati idatziz erantzun behar zaio, III. eranskinean ezarritako gai-zerrendan oinarritutako lanpostuaren edukiari eta funtzioei buruzko hainbat erantzun-aukera emanez.
Proba hasi baino lehen, zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta erantzun okerren penalizazioa, zenbait erantzun-aukera dituzten galderetarako. Gutxienez 75 puntu lortzen ez dituzten pertsonak kanporatuak geratuko dira, eta ezin izanen dute hurrengo ariketa egin.
Epaimahaiak zehaztuko du probaren gehienezko iraupena, proba hasi baino lehen.
Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudiaren arabera exijituko dira gai guztiak.
b) Proba psikoteknikoa.
Proba psikoteknikoaren helburua izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehaztea da. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen du, ez da baztertzailea izanen, eta balorazioa ez da 70 puntutik gorakoa izanen.
Probak nortasun-galdetegiak, talde-dinamikak eta/edo banakako elkarrizketak izanen dira.
Proba psikoteknikoak egin aurretik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak, alkatetzari kontsulta egin ondoren, profil profesiografikoaren proposamena helaraziko dio. Alkateak profil hori onartu eta Epaimahai Hautatzaileari jakinaraziko dio.
Epaimahaiak lanbide-profilean ebaluatzeko ezarritako ezaugarriak argitaratuko ditu proba psikoteknikoak egin baino lehen (argitalpena gainerako proben puntuazioen berri ematen duen bide bera erabiliz eginen da).
Nafarroako Administrazio Publiko Institutuko Psikologia Aplikatuaren atalak, dagozkion probak egin ondoren, lehiakide bakoitzari buruzko txosten psikotekniko bat eginen du, deialdiaren xede den lanpostuaren izaerara eta ezaugarrietara egokitzen den baloratzeko. Aipatutako zerbitzuak izangai bakoitzari txosten psikoteknikoan esleitzen dion puntuazioa epaimahai hautatzaileari lotuko zaio.
Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Kanporatuak geratuko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak".
Honela behar du:
"Oposizio fasean honako proba hauek eginen dira:
a) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa.
Proba teoriko praktikoak 160 puntu izanen ditu gehienez. Test motako galdera-sorta bati idatziz erantzun behar zaio, III. eranskinean ezarritako gai-zerrendan oinarritutako lanpostuaren edukiari eta funtzioei buruzko hainbat erantzun-aukera emanez.
Proba hasi baino lehen, zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta erantzun okerren penalizazioa, zenbait erantzun-aukera dituzten galderetarako. Gutxienez 80 puntu lortzen ez dituzten pertsonak kanporatuak geratuko dira, eta ezin izanen dute hurrengo ariketa egin.
Epaimahaiak zehaztuko du probaren gehienezko iraupena, proba hasi baino lehen.
Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudiaren arabera exijituko dira gai guztiak.
b) Proba psikoteknikoa.
Proba psikoteknikoaren helburua izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehaztea da. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen du, ez da baztertzailea izanen, eta balorazioa ez da 70 puntutik gorakoa izanen.
Probak nortasun-galdetegiak, talde-dinamikak eta/edo banakako elkarrizketak izanen dira.
Proba psikoteknikoak hasi aurretik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak, Alkatetzarekin kontsulta egin ondotik, lanbide profilari buruzko proposamena igorriko dio alkateari. Alkateak profil hori onartu eta Epaimahai Hautatzaileari jakinaraziko dio.
Epaimahaiak lanbide-profilean ebaluatzeko ezarritako ezaugarriak argitaratuko ditu proba psikoteknikoak egin baino lehen (argitalpena gainerako proben puntuazioen berri ematen duen bide bera erabiliz eginen da).
Nafarroako Administrazio Publiko Institutuko Psikologia Aplikatuaren atalak, dagozkion probak egin ondoren, lehiakide bakoitzari buruzko txosten psikotekniko bat eginen du, deialdiaren xede den lanpostuaren izaerara eta ezaugarrietara egokitzen den baloratzeko. Aipatutako zerbitzuak izangai bakoitzari txosten psikoteknikoan esleitzen dion puntuazioa epaimahai hautatzaileari lotuko zaio.
Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Kanporatuak geratuko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak".
1.3.–II. eranskina aldatzea:
Honela dioen tokian:
"A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu, gehienez.
1. Nafarroako polizietakoren batean modu finkoan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 1,50 puntu, polizia edo agente postuan.
2. Deialdiaren xede den enpleguan Nafarroako Polizia-kidegoetan bitarteko gisa egindako zerbitzuen urte bakoitzeko: 1,65 puntu.
3. Administrazio publiko baten mendeko beste segurtasun-kidego eta indar batzuetan modu finkoan emandako zerbitzuak: 1,50 puntu polizia edo agente lanpostuan.
Oharrak:
1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.
2.–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, dagokion zatia deskontatuko da.
3.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4.–Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den aldiak, bai eta unitate organikoko buruzagitza edo zuzendaritza bat bete duen aldiak ere, egoera horietara iristeko unean zuen lanpostuan egindako zerbitzutzat zenbatuko dira.
B) Formazioa, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu, gehienez.
1. Erakunde edo ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu): 10 puntu, gehienez.
Oharrak:
1.–Baloratu beharreko prestakuntza-jardueren ondoriozko eskola-orduen zatiak hainbanatuko dira.
2.–Eskola orduetan iraupenik ez duten ziurtagiriak kreditu 1 gisa baloratuko dira.
3.–Egiaztagiriek ikasturte bat irauten badute, 12 kredituko balioa izanen dute.
4.–Puntuazio berarekin baloratuko da prestakuntza-jardueretan parte hartzea, baldin eta, erakunde antolatzaileari dagokionez baldintzak bete ez arren, Administrazioaren aginduz egin badira edo Administrazioak baliozkotu baditu. Azken horien artean berariaz sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko formakuntza-akordioen barruan antolatutakoak.
2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: gehienez ere hiru puntu. Kalifikazio-epaimahaiak baloratuko du, lanaren edo jardueraren izaera indibiduala edo kolektiboa kontuan hartuta, bai eta kongresuaren edo argitalpenaren toki, eskualde, estatu, edo nazioarte eremua ere.
3. Sektore publikoaren arloko prestakuntza-jarduerak antolatzea eta/edo horietan irakasleek parte hartzea: bi puntu, gehienez. Epaimahaiak baloratuko ditu, jardueren iraupenaren arabera.
4. Deialdian eskatutakoaz bestelako titulazio eta espezialitate akademikoak: lau puntu, gehienez.
5. Doktore edo lizentziatura gradua, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: bi puntu, gehienez.
6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, bekak edo prestakuntza-egonaldiak, kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: lau puntu, gehienez.
Oharra B atal osoari:
Atal honetan, deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko. Inola ere ez dira baloratuko agente gisa sartzeko eta agente lehenaren postua lortzeko beharrezkoak diren trebakuntza-ikastaroak.
C) Hizkuntzen ezagutza, ingelesa, frantsesa, alemaniera eta/edo euskara: 20 puntu, gehienez.
1. Ingelesa, frantsesa, alemaniera eta/edo euskara (5 puntu gehienez, horietako bakoitzak):
a. A1 maila: puntu bat.
b. A2 maila: 2 puntu.
c. B1 maila: 3 puntu.
d. B2 maila: 4 puntu.
e. C1 maila: 5 puntu.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari gerentearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean daude jasota (2010eko irailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 117. zenbakia). Ebazpen horren bidez, euskararen eta Europako Erkidegoko hizkuntzen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dira.
Goragoko mailari dagokion puntuazioa emanen da, eta ez dira inoiz batuko hizkuntza bereko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.
D) Sariak: 2,50 puntu gehienez.
1. Zerbitzu Gorenen plakagatik: 1,25 puntu.
2. Zerbitzu Gorenen dominagatik: 0,75 puntu.
3. Jendaurreko Zorion-adierazpenagatik: 0,50 puntu.
4. Zorion-adierazpen pribatuagatik: 0,25 puntu".
Honela behar du:
"A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu, gehienez.
1. Nafarroako polizietakoren batean modu finkoan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 1,50 puntu polizia edo agente lanpostuan.
2. Deialdiaren xede den enpleguan Nafarroako Polizia-kidegoetan bitarteko gisa egindako zerbitzuen urte bakoitzeko: 1,65 puntu.
3. Administrazio publiko baten mendeko beste segurtasun-kidego eta indar batzuetan modu finkoan emandako zerbitzuak: 1,50 puntu polizia edo agente lanpostuan.
Oharrak:
1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.
2.–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, dagokion zatia deskontatuko da.
3.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4.–Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den aldiak, bai eta unitate organikoko buruzagitza edo zuzendaritza bat bete duen aldiak ere, egoera horietara iristeko unean zuen lanpostuan egindako zerbitzutzat zenbatuko dira.
B) Formazioa, irakaskuntza eta ikerketa: 18 puntu, gehienez.
1. Erakunde edo ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu): 10 puntu, gehienez.
Oharrak:
1.–Baloratu beharreko prestakuntza-jardueren ondoriozko eskola-orduen zatiak hainbanatuko dira.
2.–Eskola orduetan iraupenik ez duten ziurtagiriak kreditu 1 gisa baloratuko dira.
3.–Egiaztagiriek ikasturte bat irauten badute, 12 kredituko balioa izanen dute.
4.–Puntuazio berarekin baloratuko da prestakuntza-jardueretan parte hartzea, baldin eta, erakunde antolatzaileari dagokionez baldintzak bete ez arren, Administrazioaren aginduz egin badira edo Administrazioak baliozkotu baditu. Azken horien artean berariaz sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko formakuntza-akordioen barruan antolatutakoak.
2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: gehienez ere hiru puntu. Kalifikazio-epaimahaiak baloratuko du, lanaren edo jardueraren izaera indibiduala edo kolektiboa kontuan hartuta, bai eta kongresuaren edo argitalpenaren toki, eskualde, estatu, edo nazioarte eremua ere.
3. Sektore publikoaren arloko prestakuntza-jarduerak antolatzea eta/edo horietan irakasleek parte hartzea: bi puntu, gehienez. Epaimahaiak baloratuko ditu, jardueren iraupenaren arabera.
4. Deialdian eskatutakoaz bestelako titulazio eta espezialitate akademikoak: lau puntu, gehienez.
5. Doktore edo lizentziatura gradua, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: bi puntu, gehienez.
6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, bekak edo prestakuntza-egonaldiak, kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: lau puntu, gehienez.
Oharra B atal osoari:
Atal honetan, deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko. Inola ere ez dira baloratuko agente gisa sartzeko eta agente lehenaren postua lortzeko beharrezkoak diren trebakuntza-ikastaroak.
C) Euskaraz jakitea: 32,75 puntu, gehienez.
a. A1 maila: 6,55 puntu.
b. A2 maila: 13,1 puntu.
c. B1 maila: 19,65 puntu.
d. B2 maila: 26,20 puntu.
e. C1 maila: 32,75 puntu.
Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak goragoko maila duena baizik ez du baloratuko.
Frogatzen ahalko da hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin edo, bestela, Euskarabideak eginiko proba bat gaindituz. Erakunde horrek 0 eta 10 punturen arteko puntuazioa emanen dio.
D) Hizkuntzak jakitea; ingelesa, frantsesa eta alemana: 14,25 puntu, gehienez.
Ingelesa, frantsesa eta alemana (hizkuntza horietako bakoitzeko 4,75 puntu gehienez):
a. A1 maila: 0,95 puntu.
b. A2 maila: 1,90 puntu.
c. B1 maila: 2,85 puntu.
d. B2 maila: 3,80 puntu.
e. C1 maila: 4,75 puntu.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jasotzen dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Goragoko mailari dagokion puntuazioa emanen da, eta ez dira inoiz batuko hizkuntza bereko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.
E) Sariak: 2,50 puntu, gehienez.
1. Zerbitzu Gorenen plakagatik: 1,25 puntu.
2. Zerbitzu Gorenen dominagatik: 0,75 puntu.
3. Jendaurreko Zorion-adierazpenagatik: 0,50 puntu.
4. Zorion-adierazpen pribatuagatik: 0,25 puntu".
2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antsoaingo Udalaren web-orrian, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea euskara proba egin nahi dutenentzat, hogeita hamar egun naturalekoa, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Antsoainen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2409953
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
