2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Desafektazioa aldatzea, 11. poligonoko 119. herri-lurzatiaren zati batean
Valtierrako Udalak, 2024ko ekainaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eta Ondasunen Erregelamenduak (urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea desafektazioa aldatzea 11. poligonoko 119. herri-lurzatian, zehazki, 18.475,80 metro koadroren desafektazioa, horien erabilera Mikel Adrián Pérezi lagatzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2410068