147. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 20ko 29/2024 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen martxoaren 20ko 29/2024 Foru Dekretuaren testuan egindako akats batez oharturik (2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 11koan), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Honako hau dioen tokian:

"–Hezkuntza Departamentua.

  • Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:
  • Irakaskuntzako aholkulariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 40157 eta 40158 zenbakiak dituztenak".

Honako hau behar du:

"–Hezkuntza Departamentua.

  • Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:
    • Aholkulariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 40157 eta 40158 zenbakiak dituztenak".

Iruñean, 2024ko ekainaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2410124